www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ikusten doguna

 

        Gizon ori Erriojako semea da. Bizkaiko erri txiki batera eskola maisu etorri zan. Mutikoak eta berori ezin ziran alkar aitu. Orduan gizon orrek asmoa egin eban euskerea ikasteko, ta bertako abade bat maisu ebala, ikasi egin eban eta ondo. Andra euskalduna artu eban.

        Ba, gizon orren etxean ez da erabilten beste elerik euskerea baiño. Eta Erriojanoa da.

 

* * *

 

        Gizon ori Euskalerriko semea da. Txikitan ikasi eban euskerea. Bere abizenak euskaldunak dira. Ganera, jeltzalea da, sutsua atan be. Andrea euskalduna dauko.

        Ba, gizon orren etxean ez da erabilten euskerea, erderaz itz egiten da.

 

* * *

 

        Gizon bi orreek euskaldunak eta abertzaleak dira, ta ez edozelakoak, aurrenengoak baiño.

        Ba, oraintxe lez, beti alkarren artean espaiñeraz itz egiten dabe. Bakar-bakarrik entzungo dautsezu gure euskerea ez dakian baten aurrean dagozanean.

 

* * *

 

        Gizon jeltzale orrek sarritan gogor egiten dau euskotasunaren alde, esanik geure gauza guztietan eusko usaiña sartu ta erbeste usaiña kendu bear dogula.

Ba, gizon orren umeak espaiñerazko izenak dabez.

 

* * *

 

        Gazte ori Espaiñaren arerio itzela da. Beingoan asiko jatzu, zeri ez dala geienetan, deadar garratzak jaurtiten Espaiñaren aurka. Mutilla da bera orretantxe! Baiña ez dauko gogo izpirik be euskerea ikasteko, ta darabillen erderea be ez da Bilbokoa Madrilgo «chulo»-ena baiño: «chalval, la ha diñao, vamos a jamar» eta oneetariko izduna. Orren izketea entzun eta Madrilgo Plaza de la Cebada-ko mutillena entzun, arenbaten.

 

* * *

 

        Abertzaletasun, euskotasun, jel-tzaletasun, askatasun eta abar, zarata asko darabilgu. Euskerea galtzen badogu, zarata orreek, zetako? Euskera bako Euzkadi? Gogo bako gorputza!... Usteldu!!

1919-I-11

 

aurrekoa hurrengoa