www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Esakun zuurrak

 

        Ezeizu bein be zeure burua izketan erabilli. Egia badiñozu, iñok ez dautsu siñestuko. Guzurra badiñozu... danak siñestuko dautsue.

        Lana da guretzat geuk nai doguna: edo geure adiskidea edo geure arerioa.

        Euskeraz itz laburren laburrenak zeintzuk dira? Bai ta ez. Orraiti bai eta ez orreek esan baiño len amaika bira eragingo dautsozu zeure miiñari, euskalduna.

        Obe da kontseju onari belarri biak edegitea txarrari bat baiño.

        Zorionak beti atsegiña emoten badautsu, euskalduna ez aztu atsegiñak ez dautsula beti zoriona emongo.

        Era batetara asmau... ta bestetara egin, orra geien-geienen zuurtasuna.

        Astia zelan emon ez dakiana... alperra da.

        Noz-edo-noz ikastea obe da, ikasi barik egotea ta iltea baiño.

        Euskalduna, norbaitek ezer txarto esaten dautsunean, erantzun baiño len gau bat bitarte itzizu.

        Jateko txarra onduteko ez dago gosea lakorik.

        Zerbait asmatzeak ez dau balio, gero ez egitekotan.

        Irribarre maite polit bategaz emoten dan ogei txakur-txikikoak bost laurleko balio ditu, artzen dauanarentzat.

        Bere diruaz baliatzen ez dakiana, ez da aberatsa.

        Zein laster aztuten dan deusik ez daukon adiskidea!

        Iñor ez da engañetan errazagorik gizon zuzena baiño: danak daukoz bera lako zuzentzat.

        Azariak egiten dau leoiak ezin dauan asko.

        Makulu bi baiño anka bat obe.

        Gudea, aitek semeak enterretan dituen aldia da; bakea, semeek aitak enterretan dituena.

        Eguzkia gozo-gozoa dala, sarritan ondo da eguzki baga egotea. Edo, ogia ondo jatorko artoaz bizi danari.

        Irugarren aldiz lurrean sartzen dan zugatza, nekez sustraituko da leku barrian.

        Deabrua zentzundun egin ei zan zartzaroan; gizonak beste ainbeste egin bear leuke.

        Sugeak ilda ez dauko berenorik.

        Ezer ez dakianaz be zerbait ikasi leike.

        Mai batera deituten dautsuenean, euskalduna, saldea artzean ondo buruan erabilliko dozu zer esan alboko lagunari.

        Ez dau balio errekara ura eroaten ibilteak.

        Miin txarra baiño suge gaiztoagorik ez da.

        Euskalduna, arren ez aztu illargia agiñakaz ezin dozula arrapau.

        Norbait badago beti atsekabean sartua, ez eiozu zeure zoriona agertu.

        Euskalduna, gerizearen atzetik alperrik ibilliko zara.

        Gure bizia ez litzake laburra, beraz baliatzen bagenki.

BILARIA

(Ille onetako GURE HERRIAtik bizkaieralduta)

1922-VII-30

 

aurrekoa hurrengoa