www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Edo geuk edo iñok ez

 

        Atzo eguerdi ostean adiskide batek esan euskun: «Au ikusi dozu?», eta emon euskun makiñaz idatziriko erdal idazki bat, «Euskaltzaindi edo Academia Vasca»k Espaiñako erregeri zuzentzen dautsona.

        Gogoratu eragiten dautsoz erregeri Oñatin berak esandako itzak: «Cultivad vuestra lengua... etcétera» bide batez koiperi batzuk egiñik, esaten dautso ba gu euskaldunok erregerentzako guztizko zintzoak garala. Oñatiko bere itzok aztu-eziñak (imperecederas) diralako guretzako, eta itz orreen ostean eurezazko lege egoki ta erakoak badatoz Alfonso el Vascófílo izenaz ezagutuko dauala Edestiak (Historiak), eta onetariko labankeriak.

        Orren urrengo diñotso errege orri, 1874ko Espaiña legeak agintzen ebala euskalerriko notario-ak bertoko ele edo berbetea jakiteko, baiña agintze ori ez dala betetan izan, eta azkenez 1917ko beste agintze bategaz ezereztu ebela, ta gaur erdaldunak datozala notario ta liburuak (testamentuak) eta ostantzeko agiriak oker egiten dabezala geienetan, biztanleakaz aitu ezin diralako.

        Baita be esaten dautso errege orri, Bizkaiko Arantzazu baserriko Udalak Boletiñean iragarri gura izan ebala osalariaren bearra egoala bertan, eta izan gura ebanak euskerea jakin bearko ebala, ta emengo gobernadoreak galerazo egin eutsola iragarki ori argitaltzen, esanik euskerea ezin jakola iñori eskatu.

        «Euskaltzaindi edo Academia Vasca» jazopen bi orreen aurka jagiten dala ta Espaiñako erregegana agertzen dala, okerrok zuzendu daitezala eskatzen.

        Geu be oker bi orreen (eta beste askoren) aurka gagoz.

        Guk ez daukagu zintzotasun zorrik, eta beraz ez gara zintzoak, ez errege orrentzako ez beste batentzako be; Oñatiko bere itz edo berbai ez dautsegu bape garrantzi edo importanciarik emoten eta aztuta euki doguz; eta... Alfonso el Vascófilo iñoz deitu leiola irakurri dogunean barre piskat egin dogu, ta berak be barre egingo dauala uste dogu. Ganera, gizon orri deadar egin, eta itxasoaren erdian deadar egin, aren baten da.

        Orixe alde batera ipiñi ezkero, enparau guztian, geu be «Academia Vasca»gaz gagoz arazo orretan; edo euskerearen kaltezko lege ta agintze oker orreen aurka.

 

* * *

 

        Orraitiño, gure eretxia da euskerearen okerrak ez dirala zuzenduko erdaldunen aldetik.

        Euskerea iñok ez dau jasoko geuk euskaldunok jaso ezik.

        Geuk gura badogu, bai, jasoko da, ta biziko da, erdaldun guztiak bere aurka egon arren be.

        Galtzen bada, geure erruz izango da. Orain arte galdu dana be geure erruz galdu da.

        Geuk galduko dogu edo geuk irabaziko dogu.

 

* * *

 

        Gaur eguneko bidean badoa, ez dago erregerik euskerea jasoko dauanik, ez dago legerik be, ez dago ez libururik ez ikastolarik ez ezer, euskerearen eriotzea eragotziko dauanik.

        Euskerea azkenetan dago, ta ilgo da, ta errua euskaldunek dabe.

        Euskaldunek ez dabe maite euren elea ta orregaitik ez dabe erabilten. Euskaldunek beti erderaz egiten dabe. Besteei erakutsi ona emoteko iñor baiño beartuago dagozanak eurak, dana erderaz egiten dabe. Abertzaleak mordoska ikusi leikez kaleetan, batzokietan eta abar, danak euskaldunok izan arren, beti erderaz itz egiten. Abertzale erdaldunak ez dabe bape leiarik erakusten euskerea ikasteko. Dendetako ate-buruetan euskerazko idazkuntxu bat ez da ikusten. Izparringietako euskerea iru edo lau katuk baiño ez dabe irakurten. Euskerea baztertuta dago. Bazterrean euskaldunak sartu dabe, ta egunero sartzen dabe. Erdaldunen bearrizanik ez dago gure euskera zarra luditik bialtzeko.

 

* * *

 

        Esan daigun barriro: Euskotarren elea euskotarrak gaizkatu leikie, gura izan ezkero.

        Eurok gura ez badabe, alperrik da atzerriko erregeakana jotea.

        Euskerea gaizkatu... edo geuk edo iñok ez.

1920-X-30

 

aurrekoa hurrengoa