www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nor da separatistea?

 

        Ibarrurin.— Erri onetako eleiza nagusian ille onen 3an, bertoko txaunburu jakintsu ta onak ezetariko eragozpen barik ugutzau dau Baraiazarra-tar Toma eta Dudagoitia-tar Seraperen seme jaiobarria Sabin euskal izena ezarririk. Besoetan artu eben Enbeita-tar Kepak eta Zallo-Etxebarria-tar Gergorek. Ama ta morroskotxu barria ondo dagoz Jaunari eskerrak. Beren guraso euskaldun zintzoai eta Sabintxuri opa dautseguz zorionezko urte ugariak Jaun-Goikoa eta Lege Zarraren alde egiteko.

       

* * *

 

        Epaikariaren idazkaria (Juez-en sekretarioa).

        Baraiazarra-tar Toma, Sabintxu-ren aitak emon eutson epaikariaren idazkariari idatzi bat bear dan lez egiña (epaikariarentzat, ez idazkariarentzat), bertan esaten eutsola seme bat jaio jakola ta bere izena, Sabin, ipiñi egiala jaiotza-idaztian aitak olantxe gura ebala ta.         Irakurri ebanean Sabin euskal izena, epaikariarentzako idatzia esku artean biribil-biribil apurtzeko eran tximurtu, ta maipera bata eutson, «Onek dire pikerdijek... » esanda, guztiz asarraturik. Euskal izena semeari ezartea, ala epaikariarentzako dan idatzia esku artean moltzotu ta maipera edo ostikopera botatea ete da pikerdi andiagoa? KARATX.

 

* * *

 

        Onezkero urtetxuak dirala, lau edo bost bai, Espaiñako Araka-Buru (Director de Registros) zanak, Weyler-tar Perdiñandak, agindu eban bape iguin barik artzeko euskal izenak jaiotza-idaztietan; eta ordutik ona alde guztietan artu ta ipinten dabez euskerazko izenok. Orduko agintzea ausi ta kentzen dauanik ez da izan.

        Beraz, Ibarruriko epai-idazkari orrek, zer darabil? Espaiñan emondako agintzea ostikopetzen dauana, ez al da benetako separatistea? Nor da ori Espaiñak emon dauskun eskubidea guri ez ezagutzeko?

        Karatx adiskide ori, esan egiozu umearen aitari, joan daitela epaikariagana (separatisteari jaramon bez), ta eskatu dagiola legeak agintzen dauan lez ipinteko jaiotza-idaztian umearen izena, ia zer erantzuten dauan; bere bearra gura ez badau egin, esan dagiala zegaitik, eta gero bear dan lekura jo; ez itxi, erabilli eurok be, ta erakutsi Espaiñan aginduta dagoana bete bearrean aurkitzen dirala.

 

* * *

 

        Durangon.— Barikuan, Deun Ane eleizan ugutzau eben Barrena-tar Jagoba gure adiskide maitearen eta Isusi-tar Eugeneren semetxua, Sabin Jokin Martin euskal izenak ezarririk. Besoetan artu eben Isusi-tar Martinek eta Ibarra-tar Ikerne neskatillak.

        Zorion asko opa dautseguz ume ta guraso ta aitamabitxiei.

 

* * *

 

        Uri epaikariak bere jaiotza-idaztian ipiñi dauz Barrena txikiaren euskal izenak. Zer diño Ibarruriko separatisteak? Onek, itxuraz, uste dau uri bakotxean epaikariak (edo epaikariaren idazkariak) egin leikela berari gogora datorkiona, bere burutik ibilteko eskubidea daukola.

        Ez, ene gizontxua, oker zagoz! Uri-epaikari guztiak, eta oneen idazkariak, Espaiña laterri guztian lege bardiñak dabez, ta eurok bete bearrean dagoz, edo... etxera joan. Bakotxak berak gura dauana egitekotan ez da bear legerik, ez laterririk, ez agintaririk, ez epaikaririk, ez orreetarikorik; bizkarra ondo neurtzeko adaki on bategaz naikoa litzake.

1915-XII-5

 

aurrekoa hurrengoa