www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Euskal izenak

 

        Ean, Ama Miren txadonan, geure adiskide Landa-tar Joseba Iñakiren semetxu bat ugutzau dabe Berbiz (Resurrección) izentzat jarri dautsoela.

        Aita-amatxi izan ziran Egiarte-tar Martin eta Landa-tar Iñake.

        Zorionak uguzparri ta bere gurasoei. Aolan erakusten da euskaltzaletasuna ta abertzaletasuna, euskerea, geure abenda ele ederra (ta motza balitz be bardin) erabillirik ereti guztietan eta aurrenengo ta lenen geure etxekoen izenetan.

        Gora zeuek, umeei euskal izena ipinten dautsezuen euskotar zintzo orreek!

 

* * *

 

        Baiña jarraitu, ez atzerarik egin bide orretan.

        Nik ba dakidaz iru edo lau sendi, ume bati edo biri euskal izenak ezarri dautsezanak, eta gero urrengokoari, espaiñeraz!

        Ori egin daben gizonak (!) lotsagarriak dira, ez dabe gogoan indarrik.

        Geienetan jazoten da ori, senitartean beti dalako atso edo neskaren bat euskal izenen arerioa dana, ta onexek ekiñaren ekiñaz, txaka ta txaka, bere guraria goitutzen dau, esan eta esanik euskal izenak iñok ez dauzala erabilten, geroago umeari kaltea etorri leikiola izen orregaitik, abadeak eurak be geienak ez dabela gura, ta olan.

        Eta praka bagako gizon (!) koldarra ipinten dabe atsook gaztanberea baiño bigunago, ta azkenean burua makurtu ta sartzen dau buztarripean, lotzen dabe antxe ede gogorraz, ta kitu, gorantziak emoiozak alako gizonari! euskera aldetik jausten dok barriro erdera aldera.

        Emengo san Antongo zubipean pasiegei gona zar batzuk erosita, nik dakidazan olako gizonei bana bidaltzeko asmoetan be iñoz ibilli izan naz; baiña ondo oldoztuta gero esan dot: Orreek bape ez dozak lotsatuko, ta gona ori gondu (aprobetxau) egingo joek, arranook! Enaioak bidaltzen.

        Gizonak iñozbait izan gaitezan! Euskaldunari euskeraz izena ezartea zuzentzat badogu, ezarri beti; ta atsorik edo ostantzekorik badabil txaka ta txaka orren kaltez, norberak be ekin eta ekin; eun bidar badator, beste ainbestean gogor egin; ez atzeratu, ez ikaratu, ez lotsatu, ekin!!

        Nire ustez, orreetarikoentzat lotsaria izango litzake auxe egitea: umeren bati erdal izena ipinten dautsoenean izparra agertu onetaraxe edo:

 

 

ERDAL IZENAK

 

        AKER-LEKU erri politean ugatzau dabe gaur ume bat, geure adiskide len izandako Prakabigun-tar Ozkildo-ren seme jaioparria, Robustiano Mandonio erdal izen ederrak ezarri dautsoezala.

        Ozkildo onek daukoz seme-alaba bi euskal izendunak, eta orain damututa edo, ez dau euskerazkorik gura.

        Berau lakoak balitzaz euskotar guztiak laster ez litzake geldituko Eusko erriaren aztarrenik be.

        Orregaitik ez dautsogu zorionik opa berari, zoritxarrik opa ez dautsogun arren.

        Oneetarikoakaz, gure Euskal erri maite begiko au biurtuko litzake Ozkil-erri iguingarri bat.

1915-IV-7

 

aurrekoa hurrengoa