www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Unamuno-tar Mikelen idazkun bat

 

        Orain ogetaz urteak dira argitaldu zala urrengo doan euskal idazkun ori. Antza danez, orduan ez eban uste euskerea itxi bear zanik, berak erabillen ta. Geroago esan euskun geuk erail gengiala geure abenda elea, ta zegaitia zan, euskerea ez dala gauza oldozkun goikoak adierazteko. Jakiña! Unamuno larri ibilli zan euskera mordoillo ori idazteko (naikoa da berau irakurtea igarteko), ta uste izan eutsun: «Neuk ain nekez idatzi al izan dodanean, euskerea ez dok gauza jakitunentzat». Eta etxakon otu orraitik oldoztutea: «Neu ez nok gauza euskeraz idazteko».

        Dana dala, atsegiñez iminten dogu Unamuno-idazki ori, uste izanik gure irakurleak pozik irakurriko dabela. Gaur espaiñeraz be ba diñoe zeozer beronetzaz izparringi onetan.

Ona emen:

 

 

AGUR, ARBOLA BEDEINKATUBE!

 

        Neguban igartuten de arbolie; orrijek jausten dire bere oñetara eta antxe orbelak indarrik emoten deutsaz urtengo dirianak udabarrian orri barriai.

        Gorputzarako irudije legez, bardiñ de izpirituarako berbakuntza. Arrapau euskubezan legezarrak, gure bizije ziriala, bañon gorde daigun gure euskaldun arimie eta onetati urtengo jakuz barriro foruak, bai, urtengo dira justitziaren eguzkije argituko danian, betiko udabarriaren egunian.

        Euskaldunak euskaraz eztakijenak ikasi biar dabe, arren, biotz indartsuarentzako bere errije maitauten dabena gauza erraza da; badakijenak ez aztuteko, euskerie korapillube estuten dituzana illobak aitonai eta gurasoen jakintasuneko ontzije dalako.

        Euskaraz berbeiten eben gure aitonen aitonak, gizon ayek etorri ziran, eztakigu nundik, narruakaz jantzijek, arrizko azkoriakaz armatubek, pakian lur gogor onetan laneiteko. Ayek baño gero etorri ziran iberotarrak, zeltak, erromarrak eta arabiarrak, ekarri eben bakotxak bere berbakuntza, bañon zapaldu zirian Eskalerriaren kontra. Euskarazko soñu gozoak entzun zirian Terranova'ko errijetan Colon'en jayotza baño len.

        iAgur eiten zaitut, arbola zarra, anaijen odolez eta amen negarrez erregatube, bañon Jaungoikoaren eskubagaitik bedeinkatube, aretx maitea, ondatuten dituzuzana zure sustraijak lur onetan, gizon prestuben biotzakaz oratube, gorde gaizuz danok zure kerizpian!

        iAgur eiten zaitut, zuri pe bai, Gernika, erri ederrenena, euskaldun danentzako erri santube, zugan arbola santube jarririk dagolako: euskaldunen artian maitatube baliñ bazara, ayek baño nik maitauten zaitut geijao zergaitik eugan zorioneko amesetiek baño nik maitauten zaitut geijao, eztije baño egun gozuague pasa dot, eta zergaitik ementxe nere biotzaren biotzeko abijie dago!

        iAgur eiten zaitubet, zuei pe bai, neure anaija laztanak! Denbora datorrena obie izango da; negu illunaren ondoren udabarri agertu oi dabe!

        iOraiñ arte esan deutsube iaurrera!; bañan gure arbolie bere buruba gure burnizko mendijek egin zituzan Jaungoikoaren zerura jasoten dabena erakusten deusku zerube esanda legez, gora, beti gora!

        Euzkalerria amen asi, Zeruan akabauko.

Migel Unamuno-koak

1914-XII-23

 

aurrekoa hurrengoa