www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Edo geuk edo iņok ez
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1913-1928, 1984

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Edo geuk edo iñok ez (Euskerearen alde), Ebaristo Bustinza «Kirikiño» (Adolfo Arejitaren eta Xabier Perearen edizioa). Labayru, 1984.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Deun Jon

 

        Urteko egun alaienetariko bat gaur da, Deun Jon Uguzlaria.

        Ludi guztian, kristauak alairo ospatzen dabe gaurko egun au, eta antziñatik dago ekandua alde guztietan suak eginda inguruan ijutika ta oiuka ibiltea.

        Nire baserri koskorrean, mutiko-nestakoak soloetan egin oi dabez Deun Jon suak, bertan egurrakaz batera pillaturik arrapau al izan dabezan etxeko traste zar guztiak. lxiotu dagieneko, danak deadarka asten dira euren indar guztiakaz eta mutikoak suaren ganetik saltoka ibilten dira.

        Deadarrez esaten dabena auxe izaten da:

                San Juan, San Juan...

                Eztau besterik gogoan...

                Lapurrek eta sorgiñek

                Erre, erre!!

                Artuek eta garijek

                Gorde, gorde!!

                San Juan, San Juan...

        Ez dago txarto eskatua. Orraitiño, orixe lapurrak erreteaz kontuz ibilli bearko geunke, ba danak erre ezkero, erriak ia utsik geratuko litzakez, ta ganera, danak erreteko be arri-orioa edo petrolioa sendo ekarri bearko litzake, emengo basoetako egurrak ba ez litzakez naikoa izango... lapurretan bajagok ba!...

        Eta ori diru edo ogasun lapurretan. Ostantzeko lapurrerietan sartuko bagiña, ene Josu!... Guri euskaldunoi aberria ostu dauskuenak, ai zelako lapur zarrak! Eta ondiño be aberri au ostuten jabilkuzanak...

        Ostuten ondiño be? esango dozue. Eta nik diñot: baietz, ostuten ondiño be. Ara, gure euskerea ta geure ekandu onak alde batera itzita atzerrikoak artu ta darabillezanak, ez al dabilz geure aberria ostuten? Diru-lapurrak baiño txarragoak dirala uste dot, ez deritxozue?

        Zer egingo dogu, lagunak? Su bat egin eta bertan gure aberri-lapurrak erre daitezala eskatu?

        Ez, erreko balira danok, iru edo lau katu baiño ez litzakez geratuko Euzkadin, eta orregaitik obe dogu eskatu, erre barik, biurtu dagiela osturikoa, eta euskotar onak izan daitezala; eta atzerritarrak ostera, gizon onak eta zindoak badira, gure artean bizi diranak, geure lagunak izan daitezala, eta bada-ezpadakoak badira, iñogaz ezin alkar artzekoak, eta beti gure ele ta ekandu-lapurrak izateko asmodunak, orduan... Pancorbo alderuntz anka-joko bizkor bat egin beie ainbat lasterren, eta ez daitezala agertu euria gorantza egingo dauan arte!

1920-VI-24

 

aurrekoa hurrengoa