BURU III
Othoitzez
Othoitz perfekt jenerala Iainkoari
Sartzea
Iaun puxanta ausartzen naiz zure suplikatzera,
Burua ezazula itzul arren berze aldera.
Othoitza
Zertzaz ertxatzen baitzaitut ahal bezain debotki.
Arren esku aberatsaz isur azu frankoki.
Egin-bide ordañak
Ordañez bortxaturen naiz ematera ohore,
Gura ganik hura duzu galdetzen bethiere.
Eskerrak
Milla esker ditutzula hartarakotz graziez,
Lehenekoez bezala berriro isuriez.
Adorazionea
Hekien bada aldera lurrerarik humillki,
Neure podoreaz zaitut adoratzen debotki.
Laudorioa
Gehiago dudan antze hoberenaz laudatzen,
Zeren on guztiak diren zure baithan zarratzen.
Gonbidatzea
Berze kreaturak ditut gonbidatzen hartara,
Biribilla daitezentzat laudorioen kantara.
Ofrenda
Ofrendatzen dorozkitzut arima eta lohia.
Eta guztiz iaioz gero egin obra on guztia.
Agintza
Gehiago egiteko darotzut prometatzen,
Baldin eta bizitzea goiz ezpazait faltatzen.
Othoitz dobla
Haukin ordain adizazu arren ene othoitza,
Eta ezazula bidal triste epe bihotza.
Iaikitzea
Hala egizu emateaz gloriatzen zarena,
Eta adizazu ene bihotzeko auhena.
Halabiz
Pater noster eskaraz
Gure Aita Zeruetan glorioso zarena,
Errespetuz aipha beki lurrean zure izena.
Egiguzu Zeruaren ardiesteko grazia,
Eta bethi konpli bedi nahi duzun guztia.
Egunoro behar gare, iguzu hazmendua,
Eta guk berzeri legez hutsen barkamendua.
Eztezazula permeti tenta gaiten borthizki,
Bañan gaitzatzu kaltetik hastanduak iduki.
Othoitz perfet jenerala edozein Sainduri
Sartzea
Saindu handia hurbilltzen naiz zure begitartera,
Ahalkesunez betherik humillki othoiztera.
Othoitza
Duzun kreditaz, Puxanta ertxa zazu enetzat,
Eske nagoen dohaña lauda diezadantzat.
Eginbide ordañak
Ordain eskaintzen darotzut neure ahal guztia,
Zein dagotzun eredura baita gauza gutia.
Eskerrak
Esker itzultzen darotzut lehengo ontasunez,
Eta guztiz azkenenik ardiatsi tutzunez.
Ohorea
Ohoratzen zaitut ere Iainkoaren maitea,
Zergatik bistatzen duzun dohatsuen kortea.
Laudorioa
Laudorio eta ohore dagozkitzu handiak,
Zeren azpira ditutzun hirur izterbegiak.
Gonbidatzea
Zuek ere kratura lehor zabalekoak,
Hitz ederrak erratzitzue, bai zuek urekoak.
Ofrenda
Arima eta gorputzaren osoki zerbitzua,
Ofrendatzen darotzut hek errenda ahalekoa.
Agintza
Hunekin egun eta sekulako agintzak,
Zure faborean baizen ez naitekela mintza.
Othoitza dobla
Hartarakotz dohatsua arren entzun nazazu,
Eta galdea ardiats othoi diezadazu.
Iaikitzea
Zure baithan egundañoz izatu dut fidantza,
Enganatzen ez naizela ere dut esparantza.
Halabiz.
Edozein Sainduri othoitz laburra
O Merezi handiz bethi Saindu gloriosoa,
Arren adizazu ene galde premiazkoa.
Eta belhauriko zaude tronuaren oñean,
Iainko puxantak fabora nazan behar neurean.
Hartarakotz ertxa zazu ikhusirik beharra,
Eta haren gana ene hel ezazu nigarra.
Abe Maria eskaraz
Agur erregiña andre garaziaz bethea,
Ezen zurekin da Iainko gure salbatzaillea.
Hautatua zu zarade berze emasteen artean,
Nola zure semea baita gizon guztien gañean.
O Maria Iainkoaren ama bedinkatua,
Eta Adamen kutsutik garbi konzebitua.
Oren oro zuk dakizu zeren dudan premia,
Orain eta azkenean zu zakizkit balia.
Aingeru begiralleari othoitza
O Aingeru ene gatik bethi gerlan zarena,
Eta ni iaioaz gerostik unhatu etzarena.
Zuk gida eta defenda nazazu bizitzean,
Ene eskerrak zeruetan dituzketzun artean.
Halabiz
|