BURU II
Laudorioak Aitaren presunari
Zeure obrez nahi zaitut, Iainko Aita, altxatu;
Zeru lurrak zeren tutzun pena gabe moldatu,
Zeren gizonak ditutzun, ezteusetik athera,
Gloriaren emateko zerbitzuen aldera,
Bai halaber gaztigua, baldin eta zureak,
Ahalke gabeki hausten bazituzten legeak.
Laudatzekoa da beraz zure goratasuna,
Zeren erakutsi baitu bere iustutasuna.
Laudatzen da oraiño eman tuen hamar manuez
Zure legeak hautxek dire, Sinaiko mendian
Berze orduz Moiseri emanak Arabian:
Iongoiko bat onhets ezak eta adora debotki,
Eta haren izenaz ez ziñik egin banoki.
Gehiago begira zak igandea saiñduki,
Eta burasoak ondra, bizi adin luzeki.
Nihor hil eztezakela, ez bihotzez gaitzetsi,
Ezen bengantzen Iainkoa ni behar nauk sinhetsi.
Paillardiza higuinari egiokek ihesa,
Guztiz ere ez desira lagunaren esposa.
Berzeren ona hain guti, beharko duk iduki,
Guztiz ere hauzoaren ontasuna ez uki.
Fiñean mihiari emok guardia, ezten gezurti,
Eta aizen falseria irauztera beldurti.
Bi manu prinzipalenak
Hauk bi manamendutara biltzen dituk laburki,
Zeiñak gogoan har ahal baitetzakek erraxki:
Iongoiko bat onhets ezak gauza guztien gaiñetik,
Eta kristau laguna ez heronez beheretik.
Hauk biak berriz biltzen tuk batetara fiñean,
Iakiteko behar dela, bizi Kristau legean.
Hau da bada, Iainko Aita, eman duzun legea,
Ontasunez, iustiziaz, zuhurtziaz bethea.
Lege hartan ordenantza hamar tutzu manatu,
Zeñak behar baititugu errespetuz guardatu.
Hek guztiak aiphatu tut, zaradela laudatu,
Ene probetxuagatik zeren tutzun moldatu.
Laudatzen da oraiño Iainko Aita bere Manamenduez, zeiñen kontrako bekhatuak deitzen baitire zeruari mendeku eske dagozkan bekhatuak
Halaber tut gaiñerako ordenantzak aiphatzen;
Etzaitut ordean hala ere aski laudatzen.
Bat bederak (diuskuzu) begira du hiltzea,
Nahiz Kristau ezaguna edo arrotz ustea.
Haragizko atseginak naturaren kontrara
Har detzana, kondemnatzen diat suko penara.
Atsekabe probeari egitea eztuk gaitz;
Halakoari ordean ni niatzaiok bekhaitz.
Eztezakela tormenta emaxurtz nerhabea,
Ez alhargun, zeñak baitu galdu bere habea.
Langillea pagaturik ioateko duk ohera,
Haren madariziñoa eztathorren etxera.
Bekhatu hauk ziaudezek mendeku eske zerura,
Behaztopa ezadintzat iduki zak ardura.
Iainko Aita, nor dagoke zu laudatu gaberik,
Ordenantza hain iustuak zure ganik harturik?
Laudatua zaradela goiz eta arratsaldean,
Mundu hunek diraukeño gizonen batzarrean.
Laudatzen da gehiago, berzerik bekhatutan ez sarrarazitzeko manuez
Halaber da, Iainko Aita, zure borondatea,
Berzeri eztiozogun eragin hutsartea,
Baiñan gibela dezagun ahalegin guztiaz,
Hala hitz sainduaz nola tatxa gabe biziaz,
Baita premian dezagun pietoski fabora,
Eta zure gatik gauza hauk obretan athera.
Hartarakotz eman tutzun iustu manamenduak
Arrazoin da gure ahoan maiz diren aiphatuak.
Ez eror arazitzeko bekhatutan berzea,
Hau da bada, Iainko Aita, eman duzun legea:
Gehiegi baizen eztuk heronek faltatzea,
Eztezala bekhatutan sararazi berzea,
Nahiz dela konseillatuz, manuz, tarritamenduz,
Lausengu edo lagunduz ezta konsentimenduz.
Eztezakela defenda itsusi den hauzia,
Baiñan gizartean errak den bezala egia,
Ez aditu itxurapen egiten duenari,
Barkhatuko etzioat halako dobleari.
Arrazoiña sostenga zak, dohala ere bizia,
Eta itsu errespetu gizonenei begia.
Hire faltaz ofensatzen nihork banau gaixtoki,
Haren falta pagaturen hik darotak garratzki.
Ni lurrean ondra nazak guztien gaiñekoa,
Ezen ene ganik die erregeek khoroa.
Eztuela ahalkerik ene defendatzera,
Eztikeat nik halaber hire faboratzera.
Hautzaz ere, Iainko Aita, zaradela laudatu,
Zeren tutzun ordenantza hain iustuak manatu.
Laudatzen da obra miserikordiaskoen alderako manuez eta lehenik espiritualenerakoez
Nahi duzu gehiago, gaizki bizi direnak
Biziotik gibelera detzagun sarrienak.
Gehiago beharrean dagoena konseilluz
Gida zagun iakintasun geurearen ereduz,
Baita konsola dezagun gaitz handiak hartua
Eta pazientki paira etsaien afrontua.
Niholatan mendekurik eztezagun desira,
Gaixtoaren punitzeko zaudezela begira.
Othoitz egin diezazugun hillez eta biziez,
Bai halaber atsekabe guri egin nahiez.
Korporalenerakoez
Hauk dirade arimaren fabore handienak,
Hautxek berriz gorputzaren zazpi aiphatuenak:
Gose gaitzek edo egarrik daramana hobira
Nahi duzu deit dezagun geure barazkarira,
Bai atheko probeari demogun ostatua,
Eta senjoraleari arratseko pausua.
Halaber bezti dezagun probe billuz gorria,
Zeren baita hanbat gosta nola Prinze handia.
Ohatuen utzi duzu ikhusteko kargua,
Baita presuner gaxoen halaber gaztelua.
Fiñean diozu dela gure eginbidea
Ahuku eta frogutara hil denari ioatea.
Hauk guztiak zuk ezarri tutzu, Aita, hunela,
Laudorio eman gabe nor dagoke gibela?
Lauda bada bethiere eta ohoratua
Zaradela, lege saindu haukin ithurburua.
Laudatzen da arimaren eta gorputzaren ahalak ungi enplegatzeko manuez
Ene manamenduetan enplega zak ahala
Arimarena bezala gorputzaren erbala.
Arimaren enplega zak legean botherea
Memorio, adimendu eta borondatea.
Gehiago gorputzaren bortz kanpoko sensuak
Zein baitire arimaren leiho sare deithuak:
Bista, Aditze, Usain, Gustu, Ukitze banatua,
Hautarik espiritura sarzen duk bekhatua.
Hartarakotz ez begia heda hautzaz athera,
Gutiago beharria kontrarako elhera.
Eztezala okherreko bidera oina mugi,
Ez gaixtoki mintzatzera ahoa ere higi.
Usain onak arbuiatzak, fiñ, killikagarriak,
Edo baratzeak edo Indiek ekharriak.
Eztezakela deus uki kutsatuko auenik,
Eta ezin senda mina emanen daroenik.
Bi begiak idukitzak legean zabalduak,
Eta beharriez adi ene erranen kantuak.
Laster egik manamendu saiñduen urriñean,
Haukin kontra eztukela solasik ezpaiñean.
Eskua ere heda ezak legearen gaiñera,
Ezen kotoña bera duk ahalke hurbiltzera.
Apellesek bere dendan etzien kolorerik,
Ene ordenantzak bezain ikhusteko ederrik,
Ez musika xorienik udan kanpo ferdeak,
Zeña garaitzen eztuen ene ahaire dulzeak.
Arabiak ekhartzen tik usaiñik hoberenak,
Baiñan hek azpiratzen tik ene legearenak.
O ahamen, Ezekiel Saindu profetarena,
Hura uen duda gabe ene erranera.
Zein legun da harrietan marbola legundua,
Are gehiagoa duk ene manamendua.
Hautan bada enplega zak arimaren ahala,
Enplegatzeko hoberen dohaña den bezala.
Hara ere heda etzak gorputzaren sensuak,
Nihon eztituk izanen hala kontentatuak.
Hartan bada pasaiadi mundu enganosoan,
Errepausu aurkhitzeko aingeruen hauzoan.
Benial edo mortal bekhatu ez egiteko manuez
Fiñean arin eta pisu guardadi faltetarik,
Edo dire beniale edo mortaletarik.
Huts xipiaz antsikabe den arima gerora
Antsikabe egiten duk noizbat handiagora.
Hartarakotz begiradi gaizki xipietarik,
Moian hartzaz begiradin handiagoetarik,
Bizitzearen finean hondale khardunera
Handi xipiaren pena ezoan sofritzera.
Laudatzen da azken fiñez orhoitzeko manuez
Ene erranen konplitzeko duken griña gogoan,
Gau eta egun idukitzak hautxek memorioan:
Orhoit adi herioaz, orhoit iuiamenduaz,
Ifernuko doloreez, baita parabisuaz.
Idukitzak gizonaren lau fiñak bihotzean,
Bekhaturik eztagien munduko bizitzean.
Solon batek ifiñi tu Athenesen legeak,
Espartea Gerlarian Licurgusek bereak.
Hekienak zureekin eztire konparatu,
Ezen hek lurrera zuten, zuk zerura behatu.
Hauk direla bada kausa duzula laudorio,
Lurrekoaz gehiago Zeruan bozkario.
|