 |
BURU X
Berze Arrosario partikularez
Abisua
Berze gañerako Saindu partikularen Arrosarioak, hekin bizia aditu edo irakurri eta misterioak handik formatzen tutzula eramanen tutzu, Ebanjelio sainduak, Epistolak, edo berze meditazione, edo tratatu espirituale manera berean, misterioak pontuetarik atheratzen tutzula bata banaka. Haukin iakiteko aski izanen da Igande, eta bestetan predekari, edo zeure Erretora erneki entzutea.
Orain Sainduak zeñen othoiztera, eta hei Arrosario erratera, gehienik obligatuak baikare dire, Iesu Kristo, Birjina ama, Aingeru begiraillea, Elizako Patroña, izeneko Sainduak, konfrarietan garen sainduak, haui bada maizenik Arrosarioak formatuko daroztetzu.
Hauk dire materiaren ereduko Arrosarioak, orain debozionezko Arrosarioak dire, noiz ere misterioen ondoan, nahi den gauza materiara behatu gabe galdetzen baita.
Edo nahiz zerbait galdetzen dela, edo izatuaz eskerrak itzultzen.
Arrosarioa erraten duzunean zerbaiten galdetzeko, galde hura hunela egiñen duzu. Iainko handia indazu eske nagoen hunelako gauza, bekhatuen barkhamendua, &c.
Eta erraten duzunean eskerren itzultzeko, erranen duzu, Iaun puxanta, eskerrak itzultzen darozkitzut, hau edo hori, horrelako, edo hunelako gauza, osasuna, &c. emanaz. Eta hunela berze gañerakoak, misterioak erran ondoan.
Sainduei ere manera berean debozionezko Arrosarioa erran ahal diezekezu.
|
 |