BURU VII
Orenetako othoitzez
Abisua
Othoitzaren egiteko Eliz-Amak denbora,
Ordenatu du, Iainkoa noiz dezagun adora.
Denbora da propioa pena prinzipalenak,
Iesus Kristok suportatu zitueneko orenak.
Matutina, prima, tertia, sexta, nona, bespera,
Konpletekin hersten dire zazpi orenen nonbrera,
Davitek zuen Iainkoa hanbatetan laudatzen,
Egun oro, eta Elizak lege hura guardatzen.
Lehenago goiz aldetik kondatzen zen orena.
Gau egunekin erditik orain egiten dena.
Oren hetan billtzen dire Aphezak kantorera,
Zu ere berez zaitezke norabait apartera.
Mundu bazter urrunetan Iauna dute laudatzen,
Zu ere usa zaitezke koplatxo bat erraten.
Haste eta fiñatzean Iesus Kristo humillik,
Berze dohatsuetarik ararteko eginik.
Errazu Arrosario gero denborakoa,
Galdetzen duzula gauza zeure beharrekoa.
Trabaillu da erratea zazpi Arrosario,
Hiruretan pasatzeak eztu guti balio.
Goizean, egu-erdian, arratsean azkena,
Othuruntza aitzinean ordean da hobena.
Gañerako orenetan orenaren soñua
Entzutean, aski daite kopla baten kantua.
Oren bakhotxeko kopla ikhusazu berezia,
Eta buruan hartzera mugaz zaite lehia.
Ikhuskitzu bada nola dauntzan eskribatuak,
Kantatzera orhoit zaitzan orenaren soñuak.
|