www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU V

 

 

Guardiako othoitzez

 

        Abisua

 

Gerletako usantza duk guardia aldatzea,

Hirur oren osotarik hirurera berzea.

Halaber diat nik ere aspaldi entzutea,

Lege bera dadukala mariñelak gordea.

Hemen bada edirenen dituk eskribatuak,

Muga eta erran behar tuken othoitz sainduak.

Eta nola gau egunek dituztela zarratzen,

Hogoi eta lau erraxki baita oren frogatzen.

Eta oren hek direla partitzen zortzitara,

Nihork aurkhituko duen legez guardietara.

Halaber edirenen tuk hemen ordenatuak,

Bakhotxean erran behar tuken othoitz sainduak.

Sartze eta illkhitzean erratzikek debotki,

Paperean eztaudezen pintatuak banoki.

 

        Sartzeko lehena

 

Iongoikoa, ez bazaude gizonentzat guardian,

Alferrik ahal daudezke bere bizi guztian.

Hartarakotz bada egizu gure gañean guardia,

Eta begira ezazu kaltetarik untzia.

Eta nola arranoa bere umeenean,

Halaber zu ere zaude othoi gure gañean.

 

        Illkhitzeko lehena

 

Iauna begira gaitzatzu pausura goazenak,

Lotan ingura ezgaitzan perill biziarenak.

Bañan iduki gaitzatzu kalteen gerizean,

Zeure faborezko hegal handien itzalean.

Ezen biziaz doaku, eta geure moianez,

Arren fabora gaitzatzu kostumatu dohañez.

 

        Bigarren guardiakoak

 

O Iongoiko uholdetik Noe begiratua,

Zeren bakharrik munduan aurkhitu zen iustua.

Eta ez berriz punitzeko hain garratzki mundua,

Holtz adarra lekhukotzat emanik agindua.

Arren bada zuk begira gaitzatzu kaltetarik,

Itsasoak presentatu ohi tuenetarik.

 

O Iongoiko puxanta, eta Zeruko dohatsuak,

Pausatzera goaz zuen arduren fidatuak.

Arren bada egizue gure orde guardia,

Zuen fabore handien senti dadin untzia.

Itzultzean gero berriz zubiaren gañera,

Borondate hobe dugun eskerren ematera.

 

        Hirur garrenekoak

 

Beilla zazu, Iongiokoa, gurekien batean,

Kaltiarro gertha ezgaiten uraren bizkarrean.

Ezen gure ganik hanbat da urrun herioa,

Untziaren zenbat baita lodi oholatxoa.

Arren bada hala zaude erne gure gañean,

Hurbill aurkhi baitzaitezke non gu kaltek hartzean.

 

Iainko handi, eta zuek patroñ begirariak,

Gure gañean zaudete bethi iratzarriak.

Khasa dietzagutzue othoi traba guztiak,

Desiratu porturaño bide luzagarriak.

Zuen faboreak ather eztaitezen guganik,

Portura gaiten artean uhiñak iraganik.

 

        Laugarrenekoak

 

O Iongoiko podoroso uraren manaria,

Eta zu o untziaren patroñ begiraria.

Zuek ere untzikoen Aingeru guardariak,

Elhkarrekin iuntaturik egitzitzue guardiak.

Baita zuek ere gure izeneko Sainduak,

Zeuen Seme-bitxien har etzatzue karguak.

Eta nola baititugu hartu zuen izenak,

Premian zuek deitzeko faborera lehenak.

Zuek egizue othoitz guretzat gehienik,

Eztiezagun Iainkoak ukha eske gaudenik.

 

O Iongoiko kreatura guztien burasoa,

Perilletik guarda zazu itsasturi gaxoa.

Eta hedea urari idukozu hertsia,

Peril eta kaltetarik salbo doan untzia.

Ezen zure esparantzan illkhi gare kanpora,

Arren eraman gaitzatzu perilletik lekhora.

 

        Bortzgarrena

 

Iauna begira gaitzatzu ustekabe hilltzetik,

Eta guztiz subituki urea ithotzetik.

Baita zuk ere halaber Ama tatxagabea,

Duzun othoi urrikari konpañia tristea.

Geure buruz ezin guarda gaitezke kaltetarik,

Arren bada zuk gaitzatzu guarda guztietarik.

 

Iongoikoa, itzultzatzu guregana begiak,

Eta gibela etzatzu lethozken lazeriak.

Zuek ere gutzaz othoitz egizue Sainduak,

Eta ardiatskitzue bide desideratuak.

Iustuak egitzitzue othoizak gure gatik,

Eskerrak kanta detzagun grazia haren gatik.

 

        Seigarrena

 

Iainko Aita, Seme Iesus Kristo noblea,

Erakutz ezazu gure gana pietatea.

Eztezazula permeti Itsaso urdiñean,

Gure gorputzak dabilltzan uhiñen merxedean.

Sepulturatzat eztugun arrain ezkatatsua,

Bañan herrietararik Eliza lur saindua.

 

Iaun puxanta, idukazu othoi gure kargua,

Itsasoan eztezagun ikhus azken ordua.

Gure aziendak ere guardatzatzu galzetik,

Eta unzia halaber urez ondoratzetik.

Bañan Itsasoen zaren legez baketzaillea,

Othoi holei emotezu gure gatik bakea.

 

        Zazpigarrena

 

Iauna Itsasoan dire zure obrak agerri,

Diren bada presentean zure aldera ageri.

Lehorrekoek uste arren basatuak garela,

Alabañan bide onaz gidatzen gaitutzula.

Eta begira gaitzatzu ioateik ondarrera,

Miseria handirekin bizia fiñatzera.

 

Hanbat arrain Itsasoan hazten duzun Iainkoa,

Izurde, eta Balea, baita kume Antxoa.

Gure ere Itsasoan luza zazu bizia,

Non ikhusten ez baitugu baizen zeru goitia.

Hanbat gehiago lauda zagun zure puxantza,

Zenbat gutia baitugu lehorren esparantza.

 

        Zortzigarrena

 

Iauna zuk egiten duzu itze eta marea,

Aboa diezaguzu othoi geure eskea.

Itsasoan igutzitzu iragaite xuxenak,

Laster begiets dezagun hegi lehorrarenak.

Hartarakotz, o Norteko izarraren iabea,

Iguzu desira dugun bezalako haizea.

 

Itsasoak aditzen du, Iauna, zure manua,

Arren bada idukazu emeki baketua.

Haize muthiriei ere emotezu neurria,

Altxarazi eztezaten hola jauzilaria.

Gaua halaber egizu klara eta argia

Ikhusteko nola dugun xuxentzeko xarxia.

 

aurrekoa hurrengoa