BURU XII
Berze mezeteko othoitzak
Mezarakoan bethi
Debozionez entzutera noa Meza saindua,
Arren zutzaz enea biz othoitza laudatua.
Etxerakoan Mezatik
Meza saindua entzun dut, Iainko podorosoa,
Zeren galde egin baitut hura indazu osoa.
Edozein orduko mezaren aitziñean
Iongoikoa hurbilldu naiz indignerik tenplura,
Zure maiestatearen ondratzeko lekhura.
Errezibi zazu ondra emana borondatez,
Eta faboreak isur esku liberal batez.
Zure semearen gorputz sakratuaz Iainkoa,
Ohore handia duzu guk probetxu askoa.
Izen goiti bia ditu guztiz laudatzekoak,
Zeñetarik atheratzen baititugu gozoak.
Sakrifizio Sakramendu biak gauza handiak,
Non ezin baitetzakegu doiki itzul graziak.
Sakrifizioz agertzen da handitasun zurea,
Zeñen baituzu laudatzen ordain othoitz gurea.
Sakramendua arimaren da hazteko ogia,
Ianhari hartzen dugula Semearen lohia.
Hala nola lehenago Salomonen tenpluan,
Sakrifizio odolsuak eder ziren orduan.
Altxatzen baitzen ohore prinzipalki zurea,
Eta gero ardiasten zeñek bere galdea.
Meza saindua halaber da Kristauen artean,
Zeña presentatzen baita orduko fin berean.
Seme benedikatuaren preziatu lohia,
Eskaintzera goazkitzu guztiz dohain handia.
Egitera ere goaz haren penez aiphamen,
Arren unha etzaitela gure othoitzak entzuten.
Meza berean
Iauna misterio haukin kontenplazionetan,
Ene othoitza lauda zazu arraiki Zeruetan.
Zure borondatea da garelarik munduan,
Bizi gaiten ditugula gogoetak Zeruan.
Izanen duzu othoitzen laudatzeko ardura,
Baldin onhetsten badugu bizitze molde hura.
Hartarakotz Zeru lurren Errege aberatsa,
Akorda ezazu arren ene triste othoitza.
Meza ondoko
Iongoikoa, deus eztela elizak du sinhesten,
Semearen ordañetan non eztuzun ematen.
Ofrendatu darotzugu haren lohi saindua,
Bai halaber presentatu odol baliotsua,
Memorio egin dugu gurutzeko ofrendaz,
Sakrifizio odolsua figuraturik Mezaz.
Hill beharrek emaitzatik batre handiagorik
Ezin egin dezakete, hartan ezta dudarik.
Ea beraz Semearen merezira, Iainkoa,
Beha zazu, eta entzun gure othoitz lanoa,
Gloria biz eta ohore Aita Seme bientzat,
Bai halaber Espiritu graziatsuarentzat.
Ordu iakin Mezetako abisua
Ordu heronek iakiñen Meza berezientzat,
Erregela ematea xoill gaitz duk hanbatentzat.
Hartarakotz molda zakek othoitza halakoa,
Egun berari egonen zaion bezalakoa.
Ezen prtikularen duk ematea kontua,
Xoill gaitz bortxaturik ere nihork bere burua.
|