LEHENBIZIKO LIBURUAREN LEHEN PARTEA ZEÑA BAITA, DOKTRINA KRISTIANA, EDO KATEXISMA
Apprehendite disciplinam, nequando irascatur Dominus, et pereatis de via iusta. Psal. 2.
Bat bederak ikhas beza, Iainkoaren legea
Iakin faltaz har eztezan, ezkerreko bidea.
IRAKURTZAILLEARI ABISUA
Katonek ohoratu dik bersuaz Italia,
Pibracquek Franzia eta Beriñek Españia.
Berriroki minzatu duk, zuhur Ader Gaskoiña,
Guztietarik hauta zak Iesus Kristen gidoiña.
Ea beraz ikhas ezak salbatzeko artea,
Zeina baita gaiñerako zuhurtzien Andrea.
Hirur gauza ziadutzak, erran dudan arteak,
Non enzerratzen baitire Iesus Kristen legeak.
Hauk direla Giristinoa behar duk seguratu
Sinhets, obra, behar dela, Iongoikoa othoiztu.
Sinhestea aski eztuk, non eztuen obratzen,
Ezen Iaunak obrara dik gehienik behatzen.
Othoitzean lauda ezak lehen eta bizirik,
Eta gero eska akio behar duen gauzarik.
Izan duen faboreaz, gero bihur eskerra,
Aldarearen oiñera goiz eginik lasterra.
Eginbide hauk guztiak nahi baituk ikhasi,
Ikhus etzak nola diren elkharrekin nahasi.
Othoizteko fazoinaren ordean exenplua,
Kristauaren doktriñatik ikhus ezak hartua,
Zeren Kristoren hitzak maiz behar tugun ahoan,
Eta orazioneak gero hekin ondoan,
Ezen ardiastekotzat beharrezko premia,
Sinhetzak, othoitza dela guztiz moian handia.
Gero sarri tuk othoitzak, berehala eskerrak,
Iaunaren ganik fiñean, partiada ederrak.
Katolikoen doktriña hala diat moldatu,
Othoitz egiten duela, gogoan dezan hartu.
Gero zer eska aiteke, gauza hobeagorik,
Manamentuen grazia baiño konplitzekorik?
Ilhabethe oro behin irakurrak guztia,
Iesus Kristok munduari deklaratu egia.
Noizik behingoak ere, heure eginbidera,
Atzarturen au manuen ereduz bizitzera.
Baiñan othoitz egiteko, apartean lekhua,
Iduki zak zartzo eta soiñutik urrundua.
Paretean hedaturik, Imajina ederki,
Eta ur benedikatua bazterrean xahuki.
Gogoetak khasaturik, lurreraiño belhauna,
Gero plega eta ezagut, nola aizen ilhauna.
Nahiz uda dela eder, edo aspre negua,
Iainkoaren othoizteko hau duk erremangua.
|