BURU XX
Ordu iakin eta propian Elizan errateko othoitzak
Kandeleroz edo Elizan argiak iratxakitzen direnean
O adimendu guztien argitzaille zuzia,
Nola kandelak argitzen baitu sala handia.
Arren hala argizazu ene adimendua,
Iakiteko ea zein den eginbide saindua.
Eta fiñean Simoni bihotza argitua,
Arren ene ere hala argizazu burua.
Hautsterriz hautsa hartzean
Iongoikoa, huneraño izatu naiz urgullu,
Eta deithu nauzunean eznatzaitzu hurbilldu.
Gehiago sinhetsi dut neure borondatea,
Neure kreatzaillearen ezen Saindu zurea.
Damu eta dolore dut hala gobernatuaz,
Eta zegotzun bezala, ez zu zerbitzatuaz.
Gehiago kofesatzen dut naizela ezteusa,
Eta ene balde dela oñ azpiko herrautsa.
Hartarakotz gantzutzen zait hauts xehez bekhokia,
Ezagutzeko zein baxo den ene ethorkia.
Datorken egunetan dut zehaturen gorputza,
Bai eta barur sainduez argalduren ahutza.
Hauk guztiak hartzaketzu othoi hutsen aldera,
Hala nola Ninibarrei noizbat bereenera.
Arramuz
O Iesus Hierusalamen triunfantki sarthua,
Diszipuluen ondotik zerraitzula zaldua.
Eta palmek zituela eskuetan jendeak,
Bozki errezibitua karriketan xeheak.
Ahoan ere zuela xoil eder kantikoa,
Ungi ethorri zarela Mesiaz mundukoa.
Niri ere egidazu Iesus ona grazia,
Rezebitzeko digneki Bazkoz zure lohia.
|