BURU XXV
Konfirmazioneko othoitzak
Haurrak berak
Iongoikoa, laudatzen dut Baptismu urezkoa,
Ezagutza nuen baño are lehenekoa.
Milla esker darozkitzut grazia halakoaz,
Debozionez ertxatzen zaitut gehiagoaz.
Hartarakotz, Iaun puxanta, konfirmazioneaz,
Gogor nazazu, zalduna nola harnes dobleaz.
Presentatzen duenak
Lehen ere iaio eta zeuretzat hautatua,
Othoi merka zazu (Iauna) haurtxo presentatua.
Eta nola soldaduak Erregeren libraia,
Iauntzten baitu, berezteko bere ganik etsaia.
Othoi hala berez zazu haurtxoaren arima,
Eta zeure banderaren itzalean arrima.
Berret diotzotzu ere leheneko graziak,
Etsai herraz bethearen bentzutzeko furiak.
Lehen beztitu baduzu Baptismuaren tresnaz,
Arren orain iauntz ezazu harnez Krisumarenaz.
Berzeek
Iongoikoa, arren othoi Zeruko landarea,
Zeña lehen arrosatu baituzu haur gaztea.
Othoi hasi duzun legez iadanik Baptismuaz,
Gogorrazu Krisumaren handi Sakramenduaz.
Eta begira ezazu Ifernuko airetik,
Nihoiz athera extezan bere eginbidetik.
Aitzitik laborariak nola haritz gaztea,
Graziaz gogor ezazu haur gaztea.
|