BURU XXXVII
Estatu gaixtoan eri direnentzat edo direla eskumiku, Pagano, Iudu, Infidel edo Giristiño gaixto
Eztiat nik honda dadin nahi bekhatorea,
Bañan urrikirik itzul dakidan erraillea.
Arren estatu txarrean gaitzak atzemanari,
Bihur dadin egiozu grazia eriari.
Osasuna ere emozu itzultzeko grazien,
Eta leheneko ordain egiteko ungien.
Baldin Zeruetan eman baduzu sentenzia,
Herioarekin alda dezan maite bizia.
Hillen bada ere othoi egiozu grazia,
Gozatzeko atseginez bethea den gloria.
Zeren hobeago baita noizbait ezen sekulan,
Zure gana itzul dadin nigar eta dolutan.
Ea beraz bethiere besoak zabaldua,
Arren egin diozozu itzultzeko donua.
Sendatzen bada konbertiturik
Milla esker ditutzula Iainko dohaingillea,
Zeren erauki diozun osasuna doblea.
Lehenikan arimari itzultzeko grazia,
Eta gero gorputzari sendatzeko zoria.
Bata eta berzearen ahal egin guztiaz,
Zaradela laudatua egin duzun graziaz.
Sendatzen bada konbertitu gabe
O Iongoiko, kreatura guztien gidaria,
Nihork ezin neurt lezake zure iakin handia.
Milla esker ditutzula itzuli osasunaz,
Eta hobe dadin egin diozun ontasunaz.
Eriz, eta sendatuez zaradela laudatu,
Eta dagotzun bezala munduaz ohoratu.
Hilltzen bada konbertiturik
Hanbat nuela ere mihi zenbat konstan harea,
Oihanetan osto, eta Itsasoan balea.
Ezin nietzakiketzu itzul doiki eskerrak,
Zeren eman diotzotzun hain partitze ederrak.
Zeruetan dizkitzula berak laudorioak,
Guk eman darozkitzugun baño gehiagoak.
Hiltzen bada konbertitu gabe
Zure Iustizia (Iainko puxanta) da garratza,
Nola miserikordia eme eta malhatsa.
Arren bada zuk begira gaitzatzu perilletik,
Ezin zerura gaitezken gisan partitzekotik.
Nola baita presenteko defuntua erdutu,
Zure ontasuna gana zein ez baita bihurtu.
Hargatik zaio gorputza ehorsten berropean,
Nola arima dongea Deabruen artean.
Arren bada Eternala, zuk gaitzatzu begira,
Molde hartan ezgoazen astru gaizki hobira.
|