www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XLI

 

Denboraren ereduko othoitzak

 

        Hedoia ikhustean

 

O Iongoiko, hedoiaren gidarazitzaillea,

Ene gañean iduki zazu begi ernea.

Xuxen ibill nadin zure manuen xidorrean,

Faltetan erori gabe munduko batzarrean.

 

        Xixmixta ikhustean

 

O Iongoiko, xixmixtaren bitzarazitzaillea,

Arren eznadukazula beldurkundez bethea.

Bañan begira nazazu gañerako kaltetik,

Guztz ere subituki biziaren galtzetik.

 

        Ibortziria aditzean

 

Iainko iborziriari oihu eragillea,

Othoi urrikal bekizu ene auhen tristea.

Ezen habarrotsak darot ikharatzen bihotza,

Arren gibela ezazu lethorken gaitz borthitza.

 

        Ozpiña erortzean

 

O Iaun, Prinzeak ozpiñaz lotsarazitzaillea,

Nondik zure handi baita ezagun podorea.

Arren begira nazazu haren zauri dorphetik,

Biziaz eznazan gabe preparatu gaberik.

 

        Dragoña ikustean

 

O Iongoiko, dragoñaren bararazitzaillea,

Arren kalte egitetik idukozu hedea.

Puxantza duzun bezala aldazazu partera,

Nihori kalterik ekhar eztiozokenera.

 

        Kometa ikhustean

 

O Iaun puxant, Kometaren, iratxakitzaillea,

Hobe daiten emateko gizonei señalea.

Arren bada hobetzeko egidazu grazia,

Mehatxuaren pena iauts eztakidan larria.

 

        Iguzkia edo Illhargia illhuntzean

 

O Iongoiko, zeñen baita handi probidenziaz,

Argizagia gabetu kostumatu argiaz.

Eta hura aditzera emateko jendeei,

Bere bekhatuetarik illkhi daiten gaixtoei.

Ezperen darostetzula kolerazko tragazak,

Gañera deskargaturen borthitz eta garratzak.

Arren bada, Iaun puxanta, egiguzu grazia,

Zuk nahi duzun bezala hobetzeko bizia.

Ethor eztakigun kalte halakorik gañera,

Bañan bizi gaiten zure manuen arauera.

 

        Holz-adarra ikhustean

 

O Iongoiko, holtz-adarra Noeri iraikia,

Ez han hara bidaltzeko dilubio handia.

Arren begira gaitzatzu uri soberetarik,

Haize babazuz, bai berze tormenta gaitzetarik.

 

        Iguzkia ikhustean

 

O Iongoiko, egunazkotz iguzkia egiña,

Orduan gizonak obra dezan bere iakiña.

Hanbat dohain egidazu non deithu nauzunean,

Osasunarekin nekha nadin ungi artean.

 

        Illhargia ikhustean

 

Iauna, zuk gauazkotz duzu illhargia formatu,

Zertzaz baituzu gizona handiro faboratu.

Hartarakotz hanbat esker duzula ene mihian,

Zenbat inguru egiten baitu Zeru goitian.

 

        Izarrak ikhustean

 

O Iongoiko, izar klarez Zerua bistatua,

Eta gorago egina zeure Parabisua.

Egin diezakedazu egun batez grazia,

Oñ azpian ikhusteko hekin nonbre handia.

 

Halabiz

 

aurrekoa hurrengoa