BURU VII
Saindu partikularen Arrosarioaz
Abisua
Arrosario partikulara da saindu señalatuari izendaturik erraten zaiona.
Arrosario partikulararen misterioak, Sainduaren bizi partikular eta prefekzionetarik athera behar dute, ezen hala konbeniago da, dituztenzaz geroztik Sainduek perfekzione eta berthute partikularak, nola Dabiten semeek dohain bereziak baitzituzten, nola Salamonek zuhurtzia, Absolonek edertasuna, etc.
Sainduen bizitik gauza espiritualik baizen athera behar ezta misteriotzat, edo bizi espiritualari aplika dakikeonik baizen.
Hunek zer erran nahi duen, praktikak aditzera hobeki emanen du.
Arrosario hau saindu bere egunetan, edo bestetan erratea da propioenik.
Aitzin eta ondoan othoitz hemen ere egin behar da.
|