BURU III
Iujamendu jeneralaz
Iujamendu partikularaz hainberzez naiz mintzatu;
Dudan ea orain aldiz jenerala aiphatu
Emeenak hitza darot faltatu, Iongoikoa;
Garratzenaz nola orhoit daite ene gogoa?
Hartarakotz Iuje iustu munduratu beharra,
Kontatzeko hantezazu arren ene bulharra,
Nihon hats bahitu gabe Iujamendu larria
Aipha dezadan xehero zuk emanik grazia.
Zer den
Iujamendu handiena uki dugun bezala,
Emanen zaikun guztiei da Arrast jenerala.
Nolakoa baitukegu sentenzia hiltzean,
Hura bera entzunen dugu munduaren fiñean.
Beraz orain danik aphain gaiten Korte handira
Eta nihor eztagoen azkeneko begira.
Oren oro arras dugu erortzeko perilla,
Iuiamendu berezia hartarakotz hurbilla.
Hau dagien giristiñoak behin faborezkoa,
Faborezkoa nahi badu mundu fiñatzekoa.
Iujeaz
Jesus izanen dugula segur gare Iujea,
Gizon delarikan bakhoitz Iainkoaren Semea,
Ezen konbeni da dugun handiago Iujea
Arkhanjelua den baiño edo gizon sinplea.
Iesus bada gizon eta Aingeruen Prinzea
Izanen da onen eta gaixtoen Iuiatzaillea.
Redemitu gaituenak behar gaitu iuiatu,
Hobekien hala dela Iaunak du deklaratu.
Orain dago Zeruetan guztientzat othoitzez,
Bañan gaixtoei orduan Iustizia bortitzez.
Iuje delarik partida faltan erorientzat,
Egiteko aski duke hoberenak beretzat.
Fiñaz
Sentenzia hunen fiña da gauza xoil bidea
Merezien eredura saria ematea.
Arrazoiñak aditzera ematen du klaroki
Onei sari, gaixtoei pena dagotela iustuki,
Eta nihori dagokan merezien pagua
Oren hartako daduka Iongoikoak bildua.
Iuiatu beharrez
Mundu largoan bizitu diren gizon guztiak
Konparitu behar dute tristerik bekhokiak.
Hutsez errendatu behar dute kontu hertsia;
Deusik iraganen ezta, non ezten ikhusia.
Gogoetak ereilki behar dute airera
Eta bekhatu ixillek agertu jendartera.
Lekhuaz
Lekhua da Iosaphatko luze zabal kanpoa,
Olibetko mendiaren kontra datzan sorhoa.
Hara biribillaturen dire sura beharrak,
Bai ikhusiko tuztenak oiñen azpian izarrak.
Olibetko mendiaren gaiñean aserrea
Sentenzia ematean jarriko da Iujea.
Denbora
Iujamenduaren muga nihork ere eztaki,
Mundu fiñatzean behar dela ordean badaki.
Baiñan muga hura Iainko berak adimenduan
Ezagutua daduka eta ez berzek munduan.
Arrasta hau Majestatez erran dugun menean,
Iaun Iujeak emanen du guztien aitziñean.
Orduraiño utzi dio gizonari librea
Ungi edo egiteko gaizki borondatea.
Falten remediatzeko handik hara astirik
Utziko eztio Iainko Iaunak gehiagorik,
Baiñan deklaratuko du sentenzia borthitza,
Non gaixtoak bere kontra entzunen baitu hitza.
Bakhotxak du frogaturen haren pazienzia
Hanbat izan dela luze, zenbat pena larria.
Proprietateak
O dolore eta ondiko gaizki bizituena,
Hitza entzun behar dute guztien gogorrena.
Nigar xortez eztukete batere probetxurik,
Ezen bere nigarrean badagozke urthurik.
Ondikoa handi daite eta handi suspira,
Ahalkea ere handi mundu guztia begira.
Ordenaz
Bat bederak ikhas dezan gauza hobekiago,
Zer ordenu izanen den kondatzera prest nago,
Baiñan ondikoak darot atheratzen nigarra;
Iongoikoa, zuk indazu mintzatzeko indarra.
Señaleez
Eternalak bekhatorea puni dezan artean,
Señaleak bidaltzen tu, on dadin anartean.
Bekhatuen ematen tu doieko gaztiguak
Eta hekin ereduko halaber mehatxuak.
Mehatxuaren berdiñak orobat señaleak
Ezen guztietan Iaunak guardatzen tu legeak.
Iautsi bada baiño lehen Iesus Krist iuiatzera,
Merkak bidalduren ditu munduaren gaiñera.
Iujamendua da gauza guztiz izigarria,
Señalea halaberqui izanen da larria.
Gerlak
Egun hura baiño lehen gerlak eta guduak
Gizonak ikusiren tu lur guztian biztuak,
Ezen herria iaikiren da kontra berzearen,
Bai seme eskergabea bere burasoaren.
Nahiz etxe barrenean, nahiz dela athean,
Jendeek izanen dute gerla bere artean.
Interesaz hasiko da gudu lehenbizia,
Gero Relijonera iraganen hisia.
Gerlatetan hillen dire gizon koleratsuak,
Non zelhaiak ikhusiren baitire gorrituak.
Hamar errege
Erromako izatu du hiriak ohorea
Bere legeen azpian mundua ikhustea.
Muga hartan inperio hain zabal banatua,
Hamar erresumetara daiteke partitua.
Ezen hanbat izanen da buruzagi nahia,
Non hamarri geldituren baitzaie lur guztia.
Heresiak
Sektek zehaturen dute Eliz-Ama noblea
Eta harizuntzaraño ekharriren Fedea.
Miseriaz betheko da mundu herri guztia
Eta bihotzetan handi sarthuren tristezia.
Askok predikaturen du hura dela Mesia
Eta oraiño etzela Zeruetarik iautsia,
Lekhat harotz baten Seme zela Nazarengoa,
Ez ordean Iainko eta gizon haragizkoa.
Hura dela munduaren xuxentzera iautsia
Eta bereei emanen daroela gloria.
Bat baiño gehiago da hunela mintzaturen,
Baiña dohatsua zeña ez baita abusaturen.
Araitziña hasi ziren munduan tronperiak,
Baita Elizaren kontra halaber heresiak.
Orduan izanen dire husu Apostasiak
Iraganen ahantzagarri azkenik ethorriak.
Antekristez
Antekristo noizbait ere berzen gibeldaria
Ethorriren da enganoz guztien nausia.
Gehienik nahasiren du Kristoren fedea
Eta penaturen hari iarraikien nonbrea.
Berze guztietarik duke hekiñaz egarsua,
Odol eta bizitzeaz ezin saziatua.
Giza-kume guztietan fiñean etsaiena
Antekrist enganosa da izanen Iesusena.
Herriaz eta kastaz
Babilonia Kaldeako hirian da sorthuren
Eta Danen Odoletik argira da ilhkiren.
Ohara bat duke ama, aita ere Iudua,
Burasoen ere ganik daite desondratua.
Obrez
Obrez señalatuko da zein den gizon gaixtoa
Eta berze bat izatu eztela halakoa.
Obrak bada gaixto eta maleziaz betheak
Ikhusiko tu orduan biziko den jendeak.
Intenzionea duke xoil bide-gabezkoa,
Iesus agindua dela sinhetsaraztekoa.
Halaber du aditzera emanen haren fiñak
Ea nolako izatu diren haren egiñak,
Ezen nola gutizia baituke xoil gaixtoa,
Obra ere izanen du haren berdiñekoa.
Iesus dela du predikaturen
Iesus nobleari zaio lothuren hurbilletik
Eta idekiren dio ahala ohoretik,
Ezen salbatzaillea dela du predikaturen
Eta hitz xuriez asko sinple llilluraturen.
Lehenbizian eztuke kreditik
Lehenbizi agertzean eztuke ohorerik,
Ezen gutik emanen du haren baithan federik,
Bañan azkenean zenbat nahi duen ohore
Jendartean izanen du, bai halaber podore.
Arte gaixtoz ardiatsiren du
Artifizio gaixtoz da hanbat baliaturen
Non Iauntasun handiena baitu ardiatsiren.
Hitz ederrez
Ahoa eznearen pare duke lehen hastean
Alegia Espiritu Saindua ezpañean.
Hañitzek miretsiren du haren mintzo ederra
Eta egiñen du entzun nahiz kexaz lasterra
Hitza urrezkoa duke, urrezkoa mihia,
Eta hitzen eredura erremangu eztia.
Hauk behar tu aphainduak podore eztuenak
Bere egin nahi baitu borondate berzenak.
Molde hartan sarthuren da bihotzetan barrena
Eta urruiti du bere hedaturen izena.
Mehatxuez
Ohoretan sarthu eta falso enganariak
Hagitz mehatxaturen tu ez sinhetsi nahiak.
Hañitz bere eginen du tormentaren beldurrrik,
Berzei iarraikiren zaie hekin kontra samurrik.
Rekonpensaz
Beretuak betheren tu preziatu sariez,
Ohore eta azienda nahi bezain handiez.
Deusen ere eztukete fiñean gutizia,
Nahi dutenaz gaixto hark non eztetzan sazia.
Hunez erakharriren du hañitz bere aldera,
Nola gizonek baitute gura ontasunera.
Gaztiguaz
Bañan erakusten bada nihor kontra fermurik,
Milla tormenta dadutza hekintzat asmaturik.
Dioklezianek baño are kruelagoak.
Arteak iakinen ditu eta hañitzagoak.
Hetzaz gizonen bihotzak ditu iharrosiren,
Non penaren lotsaz baitu hañitzek ukhaturen.
Majiaz
Arte majiakoetan bat eztuke parerik,
Erresuma zabalduren hartzaz du gehienik,
Sinhetz berak trunpaturen ditu obra falsoez,
Baliaturen da hanbat arte Ifernukoez.
Iuduak irabaziren
Moiseren legearen laudatzeko thaillua
Hastetxoan eginen du trunpatzeko Iudua.
Obstinatu bada kastan Iesus ez sinhetsiak
Laudaturen ditu haren errefau gezurtiak.
Enganatu duenean Abrahamen hazia,
Gero laster emanen du berak lege nahia.
Turkoak
Turkoak ere iarraikiren zaizko handi osteka
Eta sinhetsiren dute dela Saindu Profeta,
Mesias dela Iuduek hanbat igurikia
Eta Iesus-Krist etzela baizen enganaria.
Biez gehienik sinhetsia
Gehienik Iuduz eta Turkoez Erresuma
Hedaturen du hain handi daite hekin bilduma,
Lasterrenik biek dute onhetsiren legea
On idurian baitaite zein pozoñez bethea.
Giristinoen hirurgarren partea
Giristiño zoraturen eztu zenbat berzerik,
Iesus Kristoren legea besarkatu gaberik.
Hautarik bereturen du hirurgarren partea
Berzek idukiren dute Iesus Kristen fedea,
Berzeak tormentaturen tu
Haren bada ordenantzak ez sinhetsi nahiei
Gerla eginen daroe handi eta ttipiei,
Milla martirioz ditu nekhaturen prestuak,
Non guztiak ibilliren baitire izituak.
Meza ezta publikoki erranen
Aithortzera Giristiño guti da ausarturen,
Agerriki ere Meza ezta zelebraturen,
Bañan zerbitzu Saindua ixilka zokholutan
Kristauek eginen dute hats hartzeko ordutan.
Azpiratuko ditu hamar Erregeak
Hamar aiphatu ditugun fiñean Erregeak
Bere manuen eginen ditu konplitzailleak.
Haren ordenantzek baizen eztukete lekhurik,
Berze Prinzeenak dire egonen esdeusturik.
Puxant errendaturen
Artifizio hautzaz da handi errendaturen,
Ipharretik Hegoara non baita famaturen.
Aiphamenik hartzaz baizen eztaiteke lurrean
Eta haren obrez solas berzeen aitziñean.
Sujet idukiren du mundua
Mundua idukiren du hala sujetatua,
Norat puxantza baituke berea hedatua.
Haren legearen kontra gogor egon nahia
Penaturen baitu gaizki Giristino guztia.
Hierusalem erresumaren buru
Hierusalem eginen du Probinzien burua
Eta han du urguillurik ifiñiren Thronua.
Orientean ohi zen xoil famatu hiria,
Zeiñ egiñen baitu berze guztien buruzagia.
Iudu guztiak hara bilduren
Bere bekhatuak gatik araitzina Iuduak
Munduz mundu herri gabe dabiltza basatuak,
Bañan orduan bilduren dire hiri Saindura
Iongoikoak lehenago hautu eman lekhura.
Bere Relijionekoak merkaturen tu
Bereak merkaturen tu zigilluaz buruan
Eta merka batez kontent gabe berriz eskuan.
Trunpatu tuenak hala nahiko tu berezi
Eta berzetarik merka diferentaz hautetsi.
Herstura handian onak
Herstura handia dute Kristauek ikhusiren,
Ezen haren puxantzak du mundua izituren.
Ikharatik egonen da nihor haren beldurrez,
Guztiz ere Giristiñoak hekin kontra samurrez.
Egundaño ez halakorik
Eliz-Amak izatu du eta izanen dolore
Harekien erkhatzeko ez ordean batere.
Antekristen malezia hain gora da iganen
Non onek tormenta hanbat baitute eramanen.
Sathan gathetik laxaturen da
Orduan da largaturen Sathan burdiñetarik
Iesus Kristo hillez gero hertsi egonetarik.
Presunaren nekhatzeko handi duke eskua,
Lehen ez bezala ere du nahasiren mundua.
Miretsiko haren puxantza
Bakhotxak miretsiren du hagitz haren eskua
Eta zenbat duen handi penatzeko mundua,
Ea zenbat atsekabe eman ahal dezaken
Presondegian Iainkoak ezbadu idukitzen.
Gehiago miretsiren da Iainkoarena
Bañan are gehiago Iaunaren podorea
Miretsiren du idukiz hari labur hedea,
Eta hala Giristiñoek guztien sendoena
Sinhetsiren dute dela Iainko munduarena.
Kristauek Iainkoa othoizturen
Kristauek egiñen dute Zeura deihadarra
Eta Iaunak adituren du hekien nigarra:
Iongoikoa arren libra gaitzatzu hersturatik
Eta faboreak bidal zeure Thronu goratik;
Zure ajutarik gabe ezin gaite defenda,
Galdea diezaguzu arren othoi errenda.
Hala formaturen dute penatuek othoitza,
Zelak baitio Iaunari ukituren bihotza.
Iainkoak faboreak bidalduren
Iongoiko handiak bada aditurik nigarra,
Sokorri bidalduren du damuturik beharra,
Ezen Iaunak eztu nahi tenta dadin gizonik
Indar duen eta ajuta baño gehiagorik.
Bañan tentazionean fabore doiekoa
Muga onaz bidaltzen dio eta frankoagoa,
Ezen haren faltaz ezta nihor faltan erortzen
Bañan peril guztietan puxantki du laguntzen,
Eta zenbatenaz baita handi gure premia
Iainkoaren faborea hanbatez da handia.
Lehen ere aitziñetik gintuen abisatu
Antekrist gaixtoak behar zuela munduratu;
Geure buruei guardia hartarakotz ernea
Egin ginezen haren ez sinhesteko artea.
Hurbildu denean ere behar den faborea
Eman gabe eztagoke Aita Kreatzaillea.
Antekristen kontra Henok eta Helias
Bañan mendietan ezta belhar pozoñezkorik
Inguruan non eztuen hurbil kontrariorik;
Halaber du Antekristek kontrario izanen
Ezen Henok eta Helias kontra zaizko ilkhiren.
Profeta eta gizon Saindu oraño hill gabea
Munduaren faborera iautsiko da parea.
Iongoikoak Parabisu lurrekoan dadutza
Antekristo falsoaren kontra egiteko hitza.
Testamendu zaharreko arka agerturen da
Testamendu zaharreko agerturen da kutxa,
Aspaldi iragan zela Iuduen lege xurtxa,
Bai eta Zeruetarik Mesias lurreratu
Eta gure hutsen gatik dilindaka egotu.
Henok eta Heliasen predikua
Henok bada eta Helias Saindu eta iakiñak
Arbuiaturen dituzte Antekristen egiñak.
Profeta dela falsoa dute predikaturen
Eta Kristotzat eztadin aithor denekaturen;
Araitziña iautsi zela Iainko Semea Zerutik
Eta dilindaka egon habe gurutzatutik;
Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura,
Handik ere dadukala gure gatik ardura;
Mundu guztiaren dela iautsiko iuiatzera
Eta nori bere obren pagua ematera;
Lege ona dadukala Giristiño gizonak
Handik berze batetara higi eztetzan oñak;
Naturazko eta eskribuzko manuaren testigu
Parabisu lurrekotik diradela bidaldu;
Ia aspaldi akhabatu zela Iudu legea
Lekhuko dela egorri Arkaren señalea;
Iesusen legean baizen eztela salbatzerik
Berze gañerakoetan baizen honda lezerik;
Oraingoa Mesiasen dela etsai mortala
Haren ethortzea klarki eskrituran datzala.
Ea beraz bat bedera eztadilla engana
Aitzitik dadukan promes Baptismuan emana.
Majiazko artez baizen eztuela indarrik,
Iduri arazitzeko Kristo dela bakharrik.
Hartarakotz ailtxa zaten Iauna gana nigarra,
Faboraturen tuela ikhusirik beharra.
Bi profeta onek dute hala predikaturen
Eta Antekristen sekta hagitz gibelaturen.
Hanitz konbertituren da
Trunpaturik hañitz da itzuliren onera
Aitziñean arnegatu zuten lege berera.
Iuduek bere hobena dute ezaguturen
Eta sinhetskor izanaz dire doloraturen.
Hoberentzat aithorturen dute Kristau legea
Eta gaitzetsiren haren kontrako den artea.
Antekrist kruel hekin kontra
Ikusirik Antekristek prestuen ausartzia,
Hil beharrez asma ahal egiñen du guztia.
Hira deskargaturen du hala nola Lehoñak
Eta podore guztiaz tormentaturen onak.
Aserrerik iarraikiren zaie handi ttipiei
Haren izenari agur egin nahi gabeei.
Behiala Elizaren odolezko mendean
Hanbat martirio etzen, ez hain latzik lurrean,
Ohorarazitzekotzat izen laidoz bethea
Zenbat Antekristek baitu asmaturen berea;
Alabañan direlarik handi suplizioak,
Eztu ukhaturen Iesus ona giristiñoak,
Bañan gañeko kargari nola palmak handia
Ahalaz ohi baitio egin resistenzia,
Hala Iesus aithortua tirano berriari
Fermuki egonen zaio Antekrist gaixtoari,
Eta zenbat ere kruel baituke tirania,
Haren kontra hanbat daite Kristaua erakutsia.
Berriz Sathanen puxantza agerturen
Berriz ere agerturen da ahal Sathanena,
Alfer eman etzaiola Prinzearen izena,
Nola espantatzen baitu dragoñak mariñela
Halaber izituren du Antekristek fidela.
Onen resistenzia
Hala ere señaleko da onen iraupena,
Giristiño zahar eta Iudu itzuliena,
Ezen askok eskañiren du libroki bizia
Eta garaituko zahar Martirien lehia.
Guztiz ere Abrahamen kasta berantiarrak
Iraganen ordain ditu erakutsiren kharrak,
Azken iuiamendurako denbora anartean
Huts egiñen rekonpensa alegia finean.
Henok eta Helias hillen tu
Bañan nola gerlatean soldaduen furiak
Berzetarik hil baititu nahi buruzagiak,
Hala Antekrist iarraikiren zaiei buruzagiei,
Henok Saindu eta Helias Iainkoak egorriei.
Berzetarik hei daroe gerla deklaraturen
Eta fiñean kruelki ditu hil araziren.
Bitzturen dire
Bañan mirakulluetan mirakullu handia,
Sarri Iainkoak daroe bihurturen bizia;
Hirurgarren egunean bere hobietarik
Altxaturen ditu biei bizia bihurturik.
Zerurat iganen
Anda eder batzuetan ohorezki Zerura
Gero altxaturen ditu dohatsuen lekhura.
Munduan ibilliko diren ephea
Hirur urthe eta aphur batez dukete predikatu,
Bizitzea zaieneko martirioz fiñatu.
Bitzturen da onen gogoa
Aphurtxo bat biztuko da tristatuen gogoa
Ikhusirik hekin alde hari dela Iainkoa.
Bi Profetak dituela hilletarik altxatu
Eta mundutik sainduen soillarura aldatu,
Hala rekonpensaturen dituela berzeak
Zeñak baitituzte haren guardaturen legeak.
Hurbiltzen Antekristen fiña
Bizkitartean hersturen da Antekrist ephera,
Zenbat Iaunak permetitu baitioke luzera.
Sarri dohakabeki du mendea fiñaturen
Eta ospea da mundu guztira banaturen.
Mundua tormentaturen du
Damuturik falsoari onen bozkarioa,
Hei egunak laburtzera emanen du gogoa.
Lehen baño gehiago are ahal guztia
Enplegaturen du nola hil Iesus onhetsia;
Hala nola mendietan orkhatz lasterlaria
Iratxakitzean orek lepotik asikia
Egundaño ez bezala ioaten baita aitziña,
Zenen berzela dakhusan bizitzearen fiña,
Halaber du Antekristek gehien podorea
Enplagaturen hurbiltzen zaionean ephea.
Guztiak azpiraturen
Tormentaren podorez du izituren mundua,
Non ona egonen baita beldurrez ixildua.
Altxatzera ezta nihor ausarturen kontrara,
Milla burreu ez dathozen non haren tormentara.
Antekristen fiña
Hala duenean bada hisia aitziñatu
Eta onei penen lotsaz aharantza tapatu,
Olibetko mendira da urguillurik iganen
Eta Zerura igateko iduri du egiñen.
Enganatu dituenak begiak itzulirik
Begira egonen zaizko mirakullu etsirik.
Iesus Kristok hondaturen du
Gehiago Iesus Kristok eztu suportaturen,
Bañan bere etsaia du lezera etxaturen.
Igan nahiari zaio ethorriren aitziña
Kolerarekin egiten dioela hitz miña.
Begiak suz dituela, isuria bisaia,
Aserre ethorriren da bentzuteko etsaia.
Zaldi xurian igana arnesaz armatua,
Izterrean dakharrela urrezko skribua:
Ni nauk Errege guztien puxant Enperadore,
Enekien erkhatzeko nork du hanbat podore?
Milla Aingeru tuela Ezkutari hautatu,
Hala Kristok nahiko du konbatera khexatu.
San Migelek hondaturen du
Antekristen hurbillera egin eta bidea,
Hitz larriz manaturen du Migel Konestablea,
Hain behera egotz dezan haren kontra iaikia,
Zenbat gora igateko baitu urgulleria,
Ezen eztu bere indarrik nahiko enplegatu,
Bañan Migelen besoaz nahiko du zerbitu.
San Migelek aditurik Iesus Kristen manua
Ezpatara emanen du berehala eskua.
Billuzirik bada harma aho zorrotzekoa,
Behera egotziren du gizon enganozkoa.
Lurrak aho idekiren du hartzaz egarria
Eta hala gaixto hark du egiñen fin larria.
Lehen ere San Migelek munduaren hastean
Luzifer bentzutu zuen sendoki konbatean.
Fiñak hasteari behar dioke ihardatsi
Eta Migelek Antekrist Ifernura iraitzi.
Hari iarraikien fiña
Bizitze gaixtoaz fin gaitz komunki du egiten
Antekristi iarraikiek hala dute egiñen,
Ezen sarri iautsiren da Zerutik oihutia
Ahurraren berdiñeko biribillez harria,
Bai eta sufre idorraz iratxaki mulzoak
Musketak egotzi ohi tuen bezalakoak;
Hala fiñaturen dire ergel eta ariñak
Mesiasen defendako zein ezbaitziren fiñak.
Itzurientzat dagoke gerla eta izurri
Ezen ihes egitea gaitz da Iongoikoari.
Hala diot fiñaturen dela Antekrist gaixtoa,
Hala ere iarraikiko hari zaion kanpoa.
Fiñak deklaratu ohi du nihoren bizia,
Bai eta Antekristenak haren gaixtakeria.
Antekristen ephea
Hirur urthez eta erdiz Iongoikoak atiza
Permetituren dioke nekha dezan Eliza;
Handik hara lurrak orain erran dugun bezala,
Hurrupaturen du aho idekirik zabala.
Mundu guztia konbertituren da
Iraganak aditurik bazter urrun zerthana
Lehiaka itzuliren da Iesus Kristo gana.
Iainko Semea aithorturen du bizi den guztiak
Eta laudaturen ditu hark lege ifiniak.
Eder izanen da beraz nazionen artean
Begietstea akordu bat Relijionean.
Bat bederak eramanen du bizitze prestua
Ezen hala izanen da Iesus ohoratua.
Hark ere ordañez ditu betheren ontasunez
Mende urrezkoa lehen itzulirik egunez.
Berriz gaixtaturen da
Bañan nola abusatzen baitu nihork frankiaz,
Hala ordukoek ere hain ontasun handiaz.
Doloreak ahantzirik bere plazeretara
Borondateak emanen dituzte banotara,
Ezen eztute izanen Iongoikoaren ardura,
Bañan itzuliren tuzte gogoetak mundura.
Iujamendua hurbilduren da
Gero sarri izanen da azkhen Iujamendua;
Zer denboraz Zeruan da Iongoikoaz neurthua.
Apostoluek egin zuten egin haren galdea
Ordean erran zitzaien zela gauza gordea.
Señaleak agerturen dire
Aitzinetik agerturen dirade señaleak
Gorputz arima gabetan handi eta tristeak
Ezen urratu beharko sarri duen munduak
Aitzinean ekharriren ditu bere doluak.
Gizonek ere halaber bihotzetan handia
Ethorri beharrez dute izanen tristezia,
Ezen bere baithan dire hagitz iharrosiren
Abreek ere dituzte marhubiak egiñen.
Zeruaren señaleak
Zeruan dire mudantza handiak agerturen,
Ezen bere kolorea dute ganbiaturen.
Iraziren dire mundu ederraren begiak,
Iguzki, ilhargi eta berze argizagiak.
Bidekoa moment oro da behatztopaturen
Eta ezta ibiltzera bidetan ausarturen.
Eskripturak famatzen du goibel Ejiptukoa,
Bañan etzen hunekien hura erkhatzekoa.
Señaleak handi ziren Faraon galtzekoak
Bañan ordukoak behar dute handiagoak.
Hurbil eztute gizonek elkhar begietsiren
Eta hunek berak ditu aski iharrosiren.
Gurutze bat zeruan agerturen da
Gurutzearen bandera gero Zeru belzean
Agerturen da aiphatu ilhunbeen artean.
Iguzkia iaikitzetik etzite lekhuraño
Eta Ipharretik haize bero Hegoaraño
Gehiago klaraturen du ezen Iguzkiak,
Zeña erakusten baitu eder eguraldiak.
Klaroki oñhazturen du munduaren gañean,
Harik eta haren fiña ethor dadin artean.
Mundua izituren da
Gizonetan sarthuren da handi izialdura,
Zeren gatik agertu den gurutzea Zerura.
Nori bere ethorriren zaizko faltak gogora,
Ea zertan eman duen iaioz gero denbora.
Gurutzea misterio gabe eztela agertu,
Ezta Iguzkia ere koloreaz gabetu.
Prinzeek ohi dutela erakharri bandera,
Nahi dutenean gerla egiteko athera;
Hala duela Iesusek eragiten berea,
Zeren iautsi nahi duen iuiatzera jendea,
Zeren haren gatik duen herioa pairatu
Eta hura alabañan hain guti porbetxatu.
Sinhetsgorrak gehienik dire ikharaturen,
Zeren Iesus ona baithan fede eman etzuten,
Bañan edozeñek duke larri bere gogoa,
Zeren zerbitzatu ungi eztuen Iongoikoa.
Hala ere ezta iakiñen, noiz izanen den
Hala ere ezta iakiñen noiz behar den iuiatu,
Ezen Iainkoak du bethi idukiren sekretu.
Egunetik egunera bethi dela hurbiltzen,
Aski señale latzez du aditzera emanen,
Ordean deklaraturen eztu azken ordua,
Bethiere dagoentzat bakhotxa prestatua.
Berriz ez-antsiaturen mundua
Ikhusirik mundanoek egun hura gibela
Eta aphaintzeko asti aphur ematen dela,
Pensamenduak dituzte itzuliren mundura
Eta eztute izanen Iongoikoaz ardura.
Mundukoek hala dute egiñen berehala,
Ikusirik iuiatzera Iesus iautsten eztela.
Sarri berze espantuak
Bañan sarri ethorriren da hekin atzartzera
Espantua berriroki espantuen gañera.
Hauk guztiak presta daiten diraite abisuak
Eta onera detzaten itzul pensamenduak.
Elementetan señaleak
Begietan ezagun da presunen tristezia,
Baita Zeruan orduko lazeria handia.
Elementa gero sinple lekhu beherekoan
Su, Aire, Itsaso eta lehor zimenduzkoan.
Zeruaren kontra dire agerturen kometak
Eta soldadu koleraz betheen eskuketak.
Haizeek soñu egiñen dute nola trunpetak
Eta Aireak habarrots alegia musketak.
Jendea du harrituren ozpiñen garhasiak,
Bai eta llilluraturen sismistek bi begiak.
Uri eta babazuzak noiz daitezkeen ahi,
Gerizean egonen da jende guztia geldi.
Itsasoa hala nola ur mendia airera
Aserrerik iganen da parterik gorenera.
Erakutsiren du lehen ez bezala kolera
Eta ezta ausarturen nihor itsastatzera.
Lehorrean gutiago eztaiteke zer egin,
Ezen animal mutuek eztukete atsegin.
Mendi gorak higituren dire eta nabeak
Eta abreek dituzte largaturen lezeak.
Gehienik orduan da mundua izituren,
Lastima hauk noiz baitute etxean zerkhaturen.
Oraño mundua sosegaturen da
Hauk guztiak ioanen dire Iainkoari eskerra;
Uriaren ondoan da noizbait denbora ederra.
Apurtxo bat bakeaz da mundua gozaturen,
Ezen Señaleak betan eztire konplituren.
Azken suaren señalea
Hala bada dagoela bat bedera gozoan,
Señaleeen azkena da ethorriren ondoan.
Ustekabe harturen du Suak mundu guztia
Eta eztu nihork iakiñen egun haren berria.
Hura da Orientetik laster abiaturen
Eta mundu guztia du errerik biphilduren.
Hareraño iganen da Suaren khar bizia,
Noreraño igan baitzen dilubio handia.
Mundua purgaturen du lizuntasunetarik
Eta bekhatuak utzi kutsu guztietarik.
Su hark erreko du mundu guztia
Su haren erreren ditu iratxaki lanboak
Ilhargiaren azpiko kreatura baxoak:
Animale etxatiar, bai larrean haziak,
Bai halaber arboladi behera eta goitiak.
Berekin eramanen tu lasterretan zikhiñak
Ifernu itsusiaren ondarrerra ariñak.
Gizonari ere dio agerturen indarra
Eta on eta gaixtoei iratxakiren kharra,
Ezen guztiak hillen tu ordean diferentki,
Ona pena gabe, eta gaixtoa dolorezki.
Sentituren du iustuak ere garratztasuna,
Bekhatuen satisfatu ez baldin badu pena,
Edo guti edo aski zorraren arauera,
Iaunak behatzen duela merezi harenera.
Zerua higitzetik geldituren da
Zeru gorak gehiago eztire higituren,
Ezen Aingeruek dute hekin artha utziren.
Ungi egiteko ere ioan daiteke ephea,
Ezen orduraño dugu salbatzeko artea.
Hillak bitzturen dire
Orduan du manaturen Iesusek Aingerua,
Hil diren guztiei egin diezela oihua.
Hanturen du bada suge didurien adarra,
Zeñen adituren baitu munduak dehiadarra.
Trunpetak erauntsiren du izigarri kantuan:
Hil guzitak bil zaitezte Iosafata pontuan.
Zeru, Purgatoriotik, halaber Ifernutik
Presaz arimak ilkhiren dire zeuden lekhutik.
Millionka ioanen dire bere herrrautsetara
Gorputzetan agertzeko leheneko gisara.
Guztiak iaikiren dire adin gordiñenean
Eta gizonak indarra gehien duenean.
Haurrak bada men hartara dire aitziñaturen
Eta agureak ere harat gibelaturen.
Hogoi eta hamairur urtheko adiñean
Guztiak iaikiko dire bere oñen gañean,
Muga berean zen Iesus Kristo resuszitatu,
Gaztetasun halakoan behar dute altxatu.
Iosafata eramanen dituzte Aingeruek,
Iujearen sentenzia entzuteko guztiek.
Bi aldetara dituzte bereziren gaxoak,
Onak eskuñera eta ezkerrera gaixtoak.
Beldurtuen ikhara
Zer ikhara eta khexa dukete bihotzean!
Iustuenak ere duke tristura barrenean.
Illea altxaturen zaie zutik eta begiak
Trublaraziko darozte beldurtasun handiak.
Damnatu beharrean errenkura
Ia arima Ifernuko tormenta sentituak
Fazoñ hunetako tuzte altxaturen oihuak:
Mendiak eror zaitezte othoi gure gañera,
Arima eta gorputzaren ezteus bilhakatzera.
Arren estal detzatzue gure falta handiak,
Iujearen aitziñean eztiren ageriak,
Ala madarikatuak iaio giñen egunak,
Baita halaber gatzatu giñeneko ilhunak!
Ifernuko ilhititzat munduratu baikiñen
Eta iaiatzean nihork itho ez baikintuen.
Aita amak zaretela oi madarikatuak
Mianbroak zeren tugun zuetzaz formatuak!
Nolatan goiz hil ez giñen hala nola ilhora,
Eta ezagutza gabe eman hobi zilhora?
Ala gure zoratuak baikinduen pensatzen
Gu zuhurrak giñela eta onak erho ziraden!
Begietan dakusagu kontrario egia
Haukien fuñetan zela sarthua zuhurtzia.
Huna non ikhusten tugun eskuñera emanak
Eta ezkerrera berriz gu plazerak edanak.
Horra nola hautetsiak diren Iainko semetzat
Eta gu kontra Deabru itsusien laguntzat.
Madarika daitezela ilhargi, iguzkiak,
Zeren ikhusi dituzten gure gaixtakeriak.
Hala dute damnatuek oihua altxaturen
Zeru izarraturaño zeña baita helduren.
Oihuz eta habarrotsez betheko da mundua,
Alabañan ezta izanen gaixtoa urrikaldua.
Salbatu beharrean ihardestea
Gaixtagiñek akhabatu eta bere damua,
Hunelaxe hasiko da hekin kontra iustua:
Egia duk, o gaixtagin damnatuen oztea,
Buru fuña zindutela zoramenduz bethea,
Iaun puxantaren legeak hainberzetan hautsteaz
Eta gu ungi biziaz trufaz erabiltzeaz.
Gu gaituk gu zuek hanbat noizbat arbuiatuak
Eta zuei atsekabe hainberze pairatuak.
Zuhurtziaz betheentzat ziñeten estimatzen
Eta zoratuentzat gu gintutzuen iuiatzen.
Asko aldez gure ondra zinduten ximikatu
Eta gure ungi egiñak gaixtoki mezprezatu,
Bañan pazientki egon gaituk zuen artean,
Egun hunek noiz zezaken argi bien gañean.
Azkenean ethorri duk desiratu orena,
Nori berea iustuki bihurtzeko zuzena.
Oraintxe agerturen duk ea nor zenz iustua,
Merezien eredura daramatzat pagua.
Hala dute elkharrekin onek ihardetsiren,
Noiz gaixtoek errenkura baitute akhabaturen.
Iujearen iaustea
Hau duzula iautsiren da Iesus Krist hedoiean,
Lainhopeko holtz adarra dirudien batean.
Bi bazterrak argituak dituela kolorez,
Maiestate handirekin iautsiko da ohorez.
Aitzinean ekharriko du Migelek bandera,
Ungi bizitu eztiren guztien izitzera.
Berze Aingeruak batak elhorrizko khoroa,
Berzeak itze zorroztua, berzeak lanza sendoa,
Berzeak bere pasione sainduko armazoinik,
Buruko illeak latztu gabe eztagoke gizonik.
Saihetsa ere eztuke konpania gabea,
Ezen hurbil izanen du Aingeruen oztea.
Eskadroñak ordenantzaz, ordenantzaz pausua,
Beha dagoen guztia handiro transitua.
Zeru lurrak ere beldur, beldur laur elementak,
Itsasoak ere tuzke ia largatu tormentak.
Bekhokia izanen du koleraz isuria
Eta aserre podorez begia bihurria.
Pena emateko duke hain lehia handia,
Zenbat luzea baitzuen lehen pazienzia.
Iujea iausten denean hedoiean iarririk,
Atheak idukiren tu Zeruak idekirik.
Gisa berean zabalik Lehor eta Aireak,
Ezen Iaun haren eztuke mugarik podoreak.
Iarriko da Olibetko mendiaren gañean
Eta mundua egonen da humil aitzinean.
Iujearen iustutasun hertsia
Hareraño emetasun handiz du usaturen,
Orduan da iustiziaz zuzen baliaturen.
Haren aitziñean deusik eztaite estalirik,
Bañan huts handia bezain ttipia agerririk.
Present ederrez irabaz ezin daite Iujea
Eta arte guztien du izanen iakitea.
Exkusarik nihola ere ezta baliaturen,
Bañan gauza den bezala da examinaturen.
Bere ordain ezin bidal berze konparitzera,
Berak agertu behar du Thronuaren oñera.
Adbokatik ezta zeren hautatu ararteko,
Ezen Zerua da falten mendeku eskatuko.
Hain guti da barkhamendu eskatzeko lekhurik
Eta ezta zeren bilhatu handien faborerik.
Nori bere obra onak zaizko baliaturen,
Hala ere dohatsua zein baita salbaturen.
Presidentak emanen du sentenzia azkena,
Munduaren othoitzera muda eztaitekena.
Berze Alkateren gana eztaite ihes lekhurik,
Gaixtagiña badagoke nigarrean urthurik.
Hauk guztien ioan daiteke ezin itzul denbora,
Beharriez entzun behar du Arrasta gogorra.
Iuiatu behar guztiei erranen daroena
Hunela Iujea zaie guztiei mintzaturen,
Non onei ere illeak baitzaizte altxaturen:
Noizbait ere ethorri da azkeneko ordua,
Bakhotxari galdetzeko bere obren kontua;
Ea zertan iaioz gero eman duzuen denbora,
Zeren ungi bizitzeko baitziñeten mundura
Eta gero ardiasteko merezien saria,
Edo Ifernua edo Parabisu goitia
Ea beraz bat bedera orhoit bedi biziaz
Eta hartan egin duen ungi edo gaizkiaz.
Sarien azkenak dire Zeru eta Lezea,
Hetarik batera egin behar duzue bidea.
Orhoituko dire obra guztiez
Hauk erran tuen bezala gogora bekhatuak
Ethorriren zaizte eta obra egin iustuak.
Huts ttipiak ere zaizte ethorriren gogora,
Zer obra konplitu duten eta noiz zen denbora;
Zer estatutan partitu diren Mundu baxotik
Eta zer merezi duten hekin obrek ondotik.
Bakhotxak iuiaturen du obrez bere burua
Eta gaixtoek dukete ezin konta damua.
Gaixtoei erranen zaiena
Gogoratu zaiztenean zeñi bere eginak,
Gaixtoek entzunen tuzte hunelako hitz minak;
Zuek bada etzarete, o gaixtoak, orhoitzen,
Zeñak baitzaituzte faltek ezkerrera berezten,
Mundura eman ziñetela, ene Aitak berzerik,
Zuek baño asko hobe krea zezakelarik?
Ohora eta zerbitzatu baitzuketen gogotik,
Desondratu baituzue argiratuz geroztik;
Oren oro faboreak bidaldu liberalki
Eta peril guztietarik begiratu maiteki,
Obra onen egiteko aitziñatu atizak
Alabañan arbuiatu hek eta ene hitzak;
Neure odol baliosaz libratu gathetarik,
Bekhatu higuiñen kausaz askotan lothutarik;
Behin barkha gero berriz hanbat pazienzia
Alabañan ez emenda bekhatuzko bizia;
Egunetik egunera abusa eztitasunaz,
Sekulan atzartu gabe ene iustutasunaz;
Zeuen gogoetan erran: Eztuk berdin Iainkorik,
Atsegiñak har detzagun beldur gabe librorik;
Ene partez mintzo ziren burla predikariez
Eta fiñean berthutea egin gaixtakeriez,
Orain bada zaizkitzue ardiatsiren penak,
Zeñak merezi baititu zuen handi hobenak.
Gaixtoen sentenzia
Ene begien bistatik zoazte, o gaixtoak,
Eta Deabruen lagun hagitz hobeagoak.
Ioan madarikatuak, ioan sekulako kharrera,
Ezin hillez fin gabeko mendean penatzera.
Onei erranen zaiena
Bañan zuek, o dohatsu ene eskuñekoak,
Ene Aita sinhetsiak, ene bihotzekoak,
Ene amoreak gatik nekeak sofrituak
Beharrean zeudezenak ere faboratuak
Ea enekin zathozte lekhu atsegintsura
Eta zuek bezalako onei prometatura.
Hunat adiskideak hunat xukatzatzue begiak,
Eta har kontentamendu nekeei egokiak.
Arrastaren exekuzionea
Iujea gaixtoei zaie mintzaturen hunela
Zeñen Arrastatik ezin baitaitezke apela.
Tropelaka ioanen dire hala nola dragoña
Urgullu eta paillarta, bai ebatsle ohoña.
Nola baitu gurdiari iratxaki firrilla
Uztarriak aitzinera itzultzen biribilla,
Gaixtoen ere hala da itzuliren tropela,
Hondalera Deabruek buthatzean ergela.
Auhen altxatuko dute bihotz urragarria,
Zeren sofritzera doazen bethiko lazeria.
Ifernuak idukiren du zabalik ahoa
Eta errezibituren damnatuen kanpoa.
Onak berriz hedoietan gora alegerarik
Aingeruen konpanian ioanen dire bertarik.
Espirituek hartuko tuzte gathanboreak
Eta hekin mintzatuko boza ederren aireak.
Atsegiñez gozatzera ioanen dire kortean,
Disgrazia nihoiz ere izanen eztenean.
Eternalak Zeruaren portaleak zabalik
Idukiren ditu onak ikhustean hurbillik.
Ungi ethorri, ungi ethorri, dioskete milletan,
O arima dohatsuak lekhu saindu hunetan!
Ungi ethorri, fidel eta adiskide maiteak
Eta ene Semearen ordenantzak gordeak!
Ungi ethorri goiz eta arrats guri gomendatuak
Eta urrikariz billuz gorriak beztituak!
Ungi ethorri bihotz sinple malezia gabeak
Eta munduko plazeren oñez zapatzailleak!
Hemen daude sekulakotz zuentzat prestatuak
Zilhar eta metal horiz kadira obratuak.
Huna non diren halaber urrezko buruteak,
Diamant aberats eta perleriaz betheak.
Mundu behereko pena ahantzirik handiak,
Mereziez gehiago hartzatzue sariak.
Hunela arraiki ditu Aitak rezibituren,
Zeñi bere iar lekhua gero señalaturen.
Iujamendu ondoko munduaren estatua
Iujamendua akhabatu den bezala Munduak
Berze iduri harturen du kharrez purgatuak.
Zeruko gurutzea da guztia iraungiren
Eta lehengo zuziak dire klar agerturen.
Lehen baño gehiago eredura zazpitan
Klaraturen dute bere lekhu ordenatutan.
Iguzkia egonen da klaro Orientean,
Ilhargia hedoi gabe berriz Okzidentean.
Klaro berze Zeruaren xarho bistagarriak,
Gau egunek ahantziren tuzte bere aldiak.
Argi baizen eztaiteke eta itzalarenik
Lehen bezala izanen ezta iduripenik
Suak ere Zeruaren hurbilleko hauzoak
Argituren du Iguzki nola uztaillekoak,
Zeru kolore urdiñak, nola aire meheak,
Eta urak diamanta nola tatxagabeak.
Lurra beiraren pare daite Prinzeenean
Zeña presentatzen baita xahuki mahañean.
Urean ere ezta izanen arrain igelduririk,
Ez lurrean sagar, edo berze fruitu eztirik
Eta Airean eztire hegaturen xoriak,
Ez hain guti larrañetan ibilliren bestiak,
Ezen horiok on ziren lehenago munduan,
Lurrean gizonak egon ohi ziren orduan.
Ezta beraz deus izanen bustel ahal daitenik,
Belhar edo zuhaitzik ez, ez hetzaz bizienik,
Bañan elementak dire izanen xoil argiak
Eta bistak dadutzanak xahu eta garbiak.
Aldapa eta mendi gorak dirade planaturen
Eta puioak elkharren kidera berdinduren.
Fiñean nola Zerua baita guztiz leuna,
Lurraren bisaia hala izanen da berdiña.
Dohatsuak beraz duke handi gozamendua,
Hain estatu ederrean ikhusteaz mundua.
Behera kontenplaturen ditu izar xahuak,
Elementak akort eta plano lur malkhartsuak.
Gauza hauk egiñen dire onen errespetura
Zergatik izatu duten bizi onaz ardura;
Ezen nola Erregeek soldaduen etxeak
Gerlatetan egin eta handi sendagailleak,
Hagitz ederrarazitzen baitituzte hargiñak
Hetan enplega detzaten manaturik bur fuñak,
Hala Iongoiko puxantak lur idor eta hotza
Edertaturen du noizbait dohatsuen egoitza,
Zeren señalatu diren balentiez munduan
Lagunek faltatu zuten aren lege sainduan.
Han hara egonen dire Zeru khexak geldirik
Eta izarrak zein bere ohatzetan iarririk.
Mehakeek ere iasanen eztute ardantzerik,
Ezta ordokiek ere Abuztutan garbarik
Hauk lehenago on ziren bizia luzagarri,
Gehiagorik eztaite nihor gose ez egarri.
Noizbait mundu behereko gauzak busteltzen ziren,
Mende hura ioan daiteke, ezta deus usainduren.
Haur bathaiatu gabeen estatuaz
Haur bathaiatu gabeak Iuiamendu ondoan
Ohi bezala egonen dire ilhun Linboan.
Egia da batzuz dela xoil ausartki errana
Habitatuko dutela lur planoaren gaña,
Bañan seguragoa da haren kontrarioa,
Begiraturen dutela bethiere Linboa.
Teologo hoberenen hau da opinionea,
Zeñen artean gaitz baita hagitz enganatzea.
Exhortazionea
Ez aiz bada espantatzen bekhatutan sarthua,
Entzutean Iesus Kristen hertsi Iuiamendua?
Ez aiz beldur gertha adin ezkerrekoetarik
Eta akherrak bezala apartatuetarik?
Hire gana eror dadin sentenzia dorphea
Ez aiz beldur, nola ozpin kruelaren kolpea?
Ea orain nigar egik balio duenean,
Ezen eztukek probetxu egitea orduan.
Barkhamendu Zeruari eska akio gaizkiez,
Iaio intzen egunetik orañoko guztiez.
Hobeagora aldazak leheneko bizia.
Arranoak nola pluma ithurrian bustia.
Oren hura erabillak gau eta egun fuñean,
Zuhurtziaz gida adin eta salba fiñean.
|