BURU VIII
Orenen aitziñeko eta ondoko othoitzak
Oren bakhotxaren bada debotki aitziñean,
Ziña zaite egoteko zeure eginbidean.
* * *
Gurutzearen senaleak guardatzen du mundua,
Hel zakizkit Aita, Seme, Espiritu saindua.
Mintza zakizko Iesusi gero sarri hunela,
Ararteko Iainkoari egiten diozula.
* * *
Billdots emea zure gana allxatzen dut bihotza,
Pazientki adizazu arren ene othoitza.
Nihola ere eznaiz digne zurekin mintzatzeko,
Faltatik libra nazazu digne errendatzeko.
Eliza da oraiñ billtzen orenen kantatzera,
Haren othoitzaren balsan beha zazu enera.
Errak gero kopla debot muga hartako dena,
Halaber haren ondoan othoiz Arrosarena.
Eta akhabatu bezain sarri orazionea,
Errateko duen hau duk othoitz labur berzea.
* * *
Zuk dakizu Iongoikoa, zeren dudan premia,
Hartarakotz pietatez zu zakizkit balia.
Presentean zuk indazu othoizten zaitudana,
Eta bethi on dukedan liberalki dohaña.
Gero ahoz deklarazak zeren duen premia,
Eternalak emateko zabal dezan erhia.
Alltxatzean berzetxo hau eztu behar ahantzi,
Heure othoitza akhaba dezakentzat moldezki.
* * *
Eliz-ama egotu da, Iauna, zure laudatzen,
Ohala laudoriotan banintz partizipatzen.
Kristiana du Elizaren faboratzen otoitzak,
Arren fabora detzatzu, othoi, gure bihotzak.
Pasione sainduaren egin dut orhoitzapen,
Azkeneko orenean faborera zathozen.
|