BURU II
Arrosarioaz eta haren errateko antzeaz
Arrosarioa da othoitz doblatu bat, kontu iustu bat begiratzen dela.
Arrosarioa bada hala deitzen da Arrosaren izenetik, zeren ederra baita berze othoitzen artean, nola arrosa baita berze loreen gañean.
Arrosarioaren Patroña da Birjina saindua.
Arrosarioan bi othoitz mota dire, batzuk prinzipalak eta berzeak ez hain prinzipalak.
Prinzipalak hamaborz dire, eta ez hain prinzipalak ehun eta berrogoi eta hamar.
Othoitz guztiak dire ehun eta hirur ogoi eta bortz.
Othoitz prinzipalak aitzinean erraten dire, eta xeheak ondoan.
Othoitz prinzipalak baten ondoan hamar xeheagoak.
Othoitz hautan ez barraiatzeko, instrument bihizko bat asmatu izatu da, zein deitzen baita Arrosarioa, othoitzaren izena gelditzen zaiola.
Instrument hartan ehun eta hiruogoi eta bortz bihi dire, othoitz den bezanbat.
Bihi larri bat doa aitzinean, eta gero ondotik hamar xehe, eta fiñeraño hala.
Guztiak soka batean sarthuak dire.
Othoitz prinzipalak erraten dire bihi larrien gañean, eta xeheak berze xeheen gañean.
Othoitzak erraten diren bezala, bihiak aldatzen dire. Arrosarioan bi gauza kontutan iduki behar dire, misterioak kontenpla, eta othoitzak egin.
Misterioa perfekzione, eta berthuteen gañean hartu behar da.
Othoitza da misterioen ereduzko edo debozionezko.
Bihi larrian misterioa bietan erraten da, eta othoitza behin: eta bihi xehean othoitza behin, eta misterioa orobat behin.
Bihi larrian othoitza erdian da, eta misterioa lehen, eta gero. Bihi xehean misterioa lehen, eta othoitza ondotik.
Arrosarioa akhabaturik gelditzean, azkeneko bihi xehean, aitziñean erran diren misterio, eta othoitz guztiak laburki erran behar dire.
Haste eta akhabatzean othoiztxo bat antze hobeagatik erran behar da.
|