BURU I
Litaniez abisu jenerala
Hunenberzez mintzaturik Arrosarioaz, orain mintza gaiten Litania, edo Kirieleisonez.
Berze nazione Kathotikak mintzatu direnaz geroztik bere hitzkuntzaz, mintza gaiten gu ere geureaz.
Litaniak bada lehen erran dugun bezala, dire othoitz doblatuak, othoitzen kontua begiratzen eztela.
Hauk ere Arrosarioa egiten den bezala, perfekzione eta berthutetarik athera behar dute.
Litaniak dire hala nola Arrosarioa, materiaren ereduzkoa, edo debozione, edo borondatezkoak.
Dire oraño othoiztekoak edo esker itzultzekoak.
Gehiago Iainkoari edo Sainduei erranak.
Halaber dire Litaniak, edo ontasun galdetzeko, edo gaitzak gibelatzeko.
Edo presuna batek erraten tuela edo batak erran eta berzeak ihardasten.
|