www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU IV

 

Othoitz perfet jeneral
maizenik ahoan behar direnak

 

Othoiztxo hauk behar dituk maizkienik ahoan

Artha handirekin beraz har etzakek gogoan.

Lehenik suplika ezak Ianko podorotsua,

Galdearen aithortzeko zeren duen eskua.

 

        Iainkoari

 

Indignea hurbilltzen naiz humilki othoitztera,

Arren, Iauna, etzazula burua itzul berzera.

Bañan urrikal bekizu ene triste nigarra,

Eta presenteko handi ikhuz azu beharra.

Faboratzen ezbanauzu deusik ezin dadiket,

Dakizula beraz, Iauna, faboratzera lakhet.

Hartarakotz presenteko othoi ene galdea,

Lauda zazu hala bada arimaren hobea.

Eta ondra othoi zeure emozu buruari,

Errekesta diozula laudatzen gabeari.

 

        Sainduei

 

Iongoikoa othoitzturik bi belhaunen gañean,

Dohatsuak ararteko egitzik hurrenean.

Hire indignetasuna hek die estaliren,

Eta Iauna ganik nahi gauza ardiatsiren.

 

        Edozein sainduari

 

Hau duk edozein sainduri errateko othoitza,

Hau erratean Zerura ailtxa zakek bihotza.

O merezi handiz bethe saindu gloriosoa,

Arren adizazu ene galde premiazkoa.

Belhauriko zaude othoi Tronuaren oñean,

Iainko puxantak fabora nazan behar neurean.

Hartarakotz ertxa zazu ikhusirik beharra,

Eta haren gana ene hel ezazu nigarra.

 

 

Saindu gehien othoitztekoei.
Othoitzak

 

Hauk tuk berriz gehienik Saindu othoitztekoak,

Hekin othoitzak ikhuskik behera laburtxoak.

 

        Iesus Kristori

 

Ararteko lehen dik, Iesus Salbatzaillea,

Hari lehenik egiok beraz heure galdea.

O Iesus Krist gurutzean iuduek hedatua,

Eta Patriarkak linbo belzetik ailtxatua.

Ene gatik khoroatu zinen elhor-arantzez,

Bai halaber erdiratu lizar finezko lanzez.

Hareraño naizelarik zordun zure aldera,

Gehiago atrebitzen naitzaitzu eskatzera.

Zuri agertzen darotzut guztiz neure gogoa,

Eta deklaratzen penaz nadukan ondikoa.

Dakizunaz geroz ene hersturaren berria.

Humillaren adizazu arren othoitz larria.

 

        Ama Birjinari salbe

 

Semearen ondoan tik Amak kredit handiak,

Hari ere egiotzik heure othoitz garbiak.

Agur Erregina Ama bihotz emearena,

Eta esparantza Kristau penatu guztiena,

Nigarrezko haranetik zuri auhen tristeak,

Heltzen darozkitzu Eba flakoaren umeak.

Ea beraz lurrekoen Adbokat hautetsia,

Gure gana urrikariz itzul azu begia

Arren partiadan Seme Sainduaren bisaia,

Othoi diezakiguzu erakutsi arraia.

Hala egikezu Andre manso eta eztia,

Ager diezakeguzu zeure esnez hazia.

 

        Abe Maria

 

Agur Erregiña, agur garaziaz bethea,

Ezen zurekin da Iainko gure Salbatzaillea.

Hautatua zu zarade berze emazteen artean,

Nola zure Semea baita gizon guztien gañean.

O Maria, Iainkoaren Ama bedinkatua,

Eta Adamen kutsutik garbi konzebitua.

Oren oro zuk dakizu zeren dudan premia,

Orain eta azkenean zu zakizkit balia.

 

        San Iosephi

 

Hirur garren adbokatzat egik Ioseph prestua,

Iesus Kristok lurrean zela berak Aita deithua.

O San Ioseph Iudeako Seme guztien hautua,

Eta Espiritu Sainduak hala señalatua.

Perillezko itsasoan egiguzu guardia,

Eta Semea othoiztera othoi zaite lehia.

 

        Berzea hari berari

 

O Iuduen Patriarka guztiz gloriosoa

Ene gatik ertxazazu Seme podorosoa.

Othoiztuko eztuzula badakigu alferrik,

Semeak Aita eztu utzten kontentatu gaberik.

 

        Berze Saindu othoiztekoenei

 

Laurgarrentzat erxaetzak deitzen tudan Sainduak,

Beharrean bekhatorez asko faboratuak.

 

        Aingeru begirailleari

 

O aingeru ene gatik bethi gerlan, zarena,

Eta ni iaioz geroztik unhatu etzarena.

Zuk goberna eta guarda nazazu bizitzean,

Ene eskerrak Zeruetan dituzketzun artean.

 

        Patroñ Sainduari

 

O Glorioso Patroña zeñi ene kargua,

Iaun puxantak baitarotzu eman berezitua,

Zaren bethi ene gatik arduratsu Kortean,

Dohatsurik non baitzaude hedoi goren partean.

 

        Izeneko Sainduari

 

Fedez eta leialdadez bethe Aita-bitxia,

Entzuteaz zuk egizu ene othoiz larria,

Eta zeren eske heldu bainaitzatzu premian,

Hura inpetra dezazu, othoi, Zeru argian.

 

        Konfrarietako Sainduei

 

Zeruetako armadaren, Saindu agintariak,

Konfrariakoen gana itzultzatzue begiak.

Eta urgatz etzatzue zeuen handi ahalaz,

Hautatu direnak zuen banderaren itzalaz.

 

        San Franzesi

 

O San Franzez elizaren habe sustengaria,

Eta hain ordena debot baten banderaria.

Zeruetan zaren othoi ene arartekoa,

Iauna ganik ardiasteko gauza premiazkoa.

 

        Santa Barbarari

 

Ba zu ere orhoit zaite nitzaz Santa Barbara,

Gaitzetarik zuk nazazu othoitz onez aldara,

Eta ardiats diezadazu ontasunen frankia,

Bañan beregainki orain galde dudan grazia.

 

        Bere ofizioko Sainduei

 

Noren ofizioaz baitut egunoro usatzen,

Zerori zaitut Iaunaren othoiztera behartzen.

Lan berean dihardukat zeñetan zuk munduan,

Enetzat othoitz ezazu, Iauna bere Thronuan.

 

 

        Ahaide adiskide salbatuei

 

Baldin Zeruetan badut ahaide dohatsurik,

Edo adiskide maite hemen ezaguturik,

Zuei nagotzue saindu ahaide adiskideak,

Arren entzun detzatzuen ene othoitz tristeak.

 

        Saindu guztiei

 

Saindu guztiei balderna ezin kondatuzkoa,

Othoi egiguzu dohain gutzaz orhoitzekoa.

Senioraletasun bat da lurrean gure bizia,

Hartarakotz egiguzu bethiere guardia.

Ardiats diezaguzu Zeruko konpañia,

Gaitzik ezten herriaren ikhusteko grazia,

Egun batez Iauna, eta zu geroztik lekhuan,

Pagurik lauda zaitzagun zuziz berreginduan.

 

aurrekoa hurrengoa