BURU XXXVIII
Polizako othoitzak
Edozein polizentzat othoitza
O Komarka, eta estatu mundukoen burua,
Hek guztiek zure ganik dute mobimendua,
Arren hala gidatzatzu aitzinera polizak,
Non mirailltzat har detzaten zure ahoko hitzak.
Gizon pillen azkhen fiña den iustutasuna,
Bethiere ondra dakin zure goratasuna.
Poliza espiritualarentzat edo elizarentzat
O Iongoiko, Elizama Sainduaren xedea,
Zure ganako irakats diozozu bidea.
Konpliturik ordenantza eman tutzun iustuak,
Zeruan eraman detzan sekula dohatsuak.
Dohain egiozu hala bizi dadin lurrean,
Rekonpensa non handia duen Zeru gañean.
Aita Sainduarentzat
Iongoikoa, zeure ordain lur baxoan utzia,
Arren fabora ezazu Aita Saindu bizia.
Iustuki erabill detzan munduaren hedeak,
Nola desiratzen baitu zure Saindu legeak.
Hartarakotz zuhurtzia guztien ithurria,
Arimen gobernatzeko egiozu grazia.
Ezen mundu Beherean dabillan gizondiaz
Kontu bihurtu behar du nola bere elhiaz.
Arren bada kreatzaille legeen iankitsuna,
Egiozu karguaren komplitzeko ontasuna.
Kardinal eta Prelatentzat
Iongoikoa, argitzatzu elizaren begiak,
Zein baitire Kardinale eta Prelat guztiak.
Zuhurtzia eta konseilluz zure lekhukoari,
Lagun dakitzon buraso Giristiñoenari.
Eta mugaz orhoit zaite hekien batzarreaz,
Eta abisu beharrak fuñera emateaz.
Geure Prelat propioarentzat
Berze Prelatei ere bai, Iongoikoa grazia,
Guztiz ere gureari emozu berezia.
Diozesa guztiaren ungi gobernatzeko,
Eta zure hitz Sainduaz jendea bazkatzeko.
Konpliturik obra onez zure borondatea,
Ediren dezan Zeruan rekonpensa noblea.
Prelata errezibitzeana
Zure izen sakratuan ungi dela ethorri,
Nor baituzu arimekin gobernuko egorri.
Ezen ezagutzen dugu dela zure ordaña,
Eta ardien onera gidatzeko arzaña.
Milla esker ditutzula Iainko arduraria,
Zeren egin darokuzun hain fabore handia.
Gehiago agin beza zure Majestateak,
Gure alderako konpli detzan eginbideak.
Guk halaber errespeta dezagun ohorezki,
Eta zure lekhukoa den bezala obedi.
|