BURU IV
Biaia bereko othoitzak
Enbargatzean
O Iainko, zeure maiteen defendari handia,
Eta hartarakotz Noe Arkan sararazia.
Eta animal fuerte guztietarik bia,
Munduaren sumatzeko guarda zedin hazia.
Hek begiratu zintuen bezala uholdetik,
Eta Zerutik iautsten zen itheizura husutik.
Halaber gu ere guarda gaitzatzu kaltetarik,
Itsaso zabalean har ginetzakenetarik.
Ardiatsirik desira dugun portu urruna,
Belhauriko itzultzeko asko eskerren ehuna.
Desenbargatzean
Iauna, ditutzula esker eta laudorioak,
Zeren guardatu gaitutzun itsasturi gaxoak.
Zuek ere duzuela esker Saindu Patroñak,
Zeren egin ditutzuen guretzat othoitz onak.
Egun eta bethiere zaretela laudatu,
Zeren gure faborera baitzarete khexatu.
Guardatu darokuzue bizitze maiteena,
Thresor guztietarik zein baita aberatsena.
Orain bozik iausten gare gizonen ostatura,
Hemen ere idukazue kostumatu ardura.
Bizitze guztian dugun materia frankorik,
Behin eta berriz ere zuen laudatzekorik.
Aingurak altxatzean
Iauna, alxatu geroztik kable eta aingurak,
Arren iduki etzazu gure gañean ardurak.
Eta ezazula egin urhobitik athera,
Barkha illkhi dadin perill handik inguratzera.
Bañan benedika zazu hunen kanporatzea,
Egin ohi duzun legez arrañen higitzea.
Aingura egotztean
Iongoikoa, zure baithan fidaturik aingura,
Urtara egotzten dugu duzun gure ardura.
Eze hunen baithan baño gehiago zurean,
Esparantza dugu, Iainko puxanta, faborean.
Arren ona gertha zazu gelditzeko helantza.
Nola ere zure baithan baitugu esparantza.
Alfer gertha eztakigun orañoko nekerik,
Itsaso holaz bethean hartu tugunetarik.
Belak hedatzean
O Iongoiko hegastinen plumez bestitzaillea,
Alde batetik berzera pasatzeko airea.
Haize onez hant etzatzu othoi bela gureak,
Untziari daragizten khexaz bide luzeak.
Eta begira ezazu gabiara doana,
Nola zubi beherean lanean hari dena.
Belak hartzean
Iongoikoa untziaren hegatzeko hegalak,
Itsasoak iraganik hartzen ditugu belak.
Arren benedika zazu hekien plegatzea,
Eta gure ganik milla eskerren har nonbrea.
Billtzaillea ere guarda zazu perilletarik,
Baita zubi ganekoa kalte handietarik.
Partiadan higitzean
Iongoikoa, orain dugu partitzeko pontua,
Egiguzu portuaren ardiasteko donua.
Milla eskerren darotzugu itzuliren billgura,
Erakhartzen bagaitutzu illkhi garen lekhura.
Zuei Sainduak gomendatu partiadan untzia,
Eta barrenean doan konpañia guztia.
Itsasoko o Patroñak Birjiña ama Saindua,
San Pierrez, Elmu eta Xabier famatua.
Gure gañean zaudete bethi iratzarriak,
Itsasoan har ezgaitzan kalte izigarriak.
Untzia bihurturik gelditzean
Gure biaiaren fiña zen hunerañokoa,
Iongoikoa, duzula esker eta laudorioa.
Hemen bada hartzen dugu nekhatuek pausua,
Egiguzu dañu gabe gelditzeko donua.
Tristezia hanbatenaz eztugun gehiago,
Zenbat ikhusi baitugu trabaillu borthitzago.
Herriko portutik illkhitzean
Titxoski illkhitzea da bidearen erdia,
Arren egiguzu hala illkhitzeko grazia.
Zeren untzia illkhi den kanpora penaturik,
Goiti diren bidetako ez gauden iziturik.
Hartarakotz khen etzatzu bideko enpatxuak,
Eta guztiz ur mugatik illkhitzeko trabuak.
Portu berera itzultzean
Iongoikoa, mariñelak sartze eta illkhitzean,
Trabaillu gehiena du uhiñaren gañean.
Hartarakotz, Iaun puxanta, zuk iguzu sartzea,
Traba guztiak khendurik zori onez bethea.
Gure nekeek diote oren huni erauntsi,
Arren bada orain, Iauna, ezgaitzatzula suntzi.
Hanbatenaz behazuna eztugun handiago,
Zenbatenaz neke izan baitugu gehiago.
Bañan Iainko fineraño gauen gidatzaillea,
Porturaño gidazazu xuxen gure barkhea.
Lehorra estaltzean
Iongoikoa aitziñera goazela gogorra,
Aphurra estali zaiku begietarik lehorra.
Nihon ere ezta ageri baizen uhin hartarik,
Nihon ere baizen hedoi eta Zeru gorarik.
Gehiago urak eztu malkharrik gelditzeko,
Ez zuhaitz edo adarrik bizia salbatzeko.
Zure baithan dugu, Iauna, esparantza guztia,
Arren begira ezazu perilletik untzia.
Berze lehorra agertzean
Iongoikoa duzula esker, ageri da lehorra,
Baita zure Amak ere gure ganik aithorra.
Zuek ere Itsasoko Patroñ begirailleak,
Eta zuek Arkanjelu holen baketzailleak.
Gure ganik duzuela milla eskerren nonbrea,
Zeren othoiztu duzuen guretzat Iaun emea.
Oraño egiozue arren othoitz khartsua,
Digun lehorrera laster illkhitzeko donua.
Itsasoan edozein orduz
Iauna begira gaitzatzu armatu hiratutik,
Nola manera berean infidelen eskutik.
Halaber guarda gaitzatzu tormenta aserretik,
Eta gauaz baxo, edo lehorra ukitzetik.
Gutzaz othoiz egizue Patroñ Itsasokoak,
Birjina Ama eta berze Saindu gloriosoak.
Berze untziarekin batzean
Iaunak guarda zaitzatela perill guztietarik,
Zuek ere zaitzatela helantza gaixtotarik.
Biaia on bat egiteko dizuela grazia,
Bai zuei ardiasteko kontentik urhegia.
Oñhatz gabeko lekhuan zeren gaituen bathu,
Orain eta bethi dela Iesus Kristo laudatu.
Bai zu ere Birjina Ama haren eskuñekoa,
Eta San Piarrez, eta Andrez gloriosoa.
Bai zuek Ignazio, eta Franzez Xabierkoa,
Bata eta berzea ere mihi eskarazkoa.
Bidean zenbait portutara ezkeretzean
Perill handiagoaren Iaun puxanta, ihesi,
Bide xuxenetik gare bazterrera berezi,
Portuaren egiguzu ardiatsteko grazia,
Zeñen gatik bide utzi baitugu ia hasia.
Eta ezazula agin are handiagoak,
Kalteak, Iauna, har gaitzan, ezen ez lehengoak.
Portu hartarik illkhitzean
Ea bada, Iongoikoa, gidazazu untzia,
Gañerako bideari ekhiteko illkhia.
Eta illkhitzean othoi permeti ezazula,
Kalte handiak harturik hemen geldi dadilla.
Bañan egitzu porturik illkhitzeko bidea,
Zeure ontasunak gatik zabal eta libreak.
Portu norako illkhi baitzen, han sartzean
Iongoikoa, portu hunen ardiasteko geuretik,
Zure esparantzan giñen kanpora illkhi etxetik.
Arren bada gida zazu barrenera untzia,
Eta aitziña ioatean egiozu guardia.
Ardiatsi dezan kaltek hartu gabe portua,
Zeñen gatik baita bere lekhutik partitua.
Portu hartarik bihurtzean
Huna giñen Eternala etxera itzultzeko,
Eta deliberatuak pontuan partitzeko.
Egiguzu bada othoi haiñ fabore handia,
Kaltek harturik non geldi eztakigun untzia.
Bañan gidatu gaitutzun bezala huneraño,
Halaber egin gaitzatzu geure etxetaraño.
|