www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU III

 

Arrosarioaren dibisionea errateko
maneoaren ereduz

 

        Arrosarioa da osoa edo partea.

        Arrosario osoa da noiz ere erraten baitire ehun, eta hirur hogoi, eta bortz othoitzak.

        Arrosario partea da, noiz ere ezbaitire hanbat erraten: hirur partetan berezten dela Arrosario osoa.

        Parte bakhotxak berrogoi eta hamabortz othoiz dadutza.

        Othoitz hetan dire bortz prinzipal, eta berrogoi eta hamar xehe, prinzipal bakhotxarentzat hamar xehe.

        Arrosarioa da oraño edo bihi guztietan misterioa aldatzen dela edo solament larrietan.

        Bihi guztietan aldatzen dela erratea xoill da gaitz baldin ezbadire aitziñetik guztiak eskribuz xehero ezarriak, eta hala ere trabaillu xoill handia izan arren gauza xoill ederra.

        Hartarakotz hunetzaz ez naiz gehiago mintzaturen, eta bai bihi larrietan solament misterioak aldatzen direnaz, nola edozeñek praktika dezakenaz.

        Arrosario bada bihi larrietan solament misterioak aldatzen direlakoa da, edo hamabortz bihi larri guztietan aldatzen, dela, edo ez guztietan misterioak eskaz izanez. Konplitzen ezten bada guztietan, edo da lehen herenaren ereduz, edo bigarrenaren, edo ezperen hirurgarrenaren.

        Leheneko herenaren ereduz konplitzen eztenik ezin daite, zeren edozeiñ gauza sakratutan misterio gehiago baizen ez baita aurkhitzen.

        Berze herenaren ereduz, edo nahiz bigarren, edo hirurgarrenaren akhabatzeko eskaz direnak konplitu artean sujekt proprioak faltatu arren orobat sujekt komunetarik misterioak atherarik konplitu behar dire.

        Orain Arrosario hamabortz othoitz, edo bihi prinzipaletan misterioa aldatzen dena, guztietan osoki; edo da iustuki konplitzen dela, edo oraño misterio gehiago goiti gelditzen dela.

        Iustuki konplitzen denean azken bihian aitziñean erran diren misterioak, berriz laburki erran eta othoitzekik gelditu behar da.

        Gehiago goititzen den Arrosarioaren, azken bihian lehen misterioak berriz erranik, edo berze Arrosario bat hasi behar da, edo astirik ez bada, laburki gelditu; eta gero berze aldi batez luzaro akhabatu.

        Goiti diren misterioek Arrosario bat, edo parte konplitzen ez badute misterio komunez, konplitu behar da, gorago erran dugun bezala.

 

aurrekoa hurrengoa