BURU XXX
Penitenziazko Sakramenduaren othoitzak erietako denaz bezanbatean. Eta lehenik osasuna ardiasteko othoitzak
Eriak berak beretzat
O Iongoiko, Esekiaz Erregeri bizia,
Lehenetarik hamabortz urthez luzarazia.
Arren enea orobat heda zazu orena,
Baldin bada arimaren hala probetxuena.
Bizi behar dudan neure mende gañerakoan,
Arthatsukiago ibill nadin zure ondoan.
Eriarentzat berzeek
O Iesus-Krist hillen ere bitz arazitzaillea,
Gorputzetik khen ezazu eritasun dorphea.
Eta sendatu zinduen legez ema erbala,
Zeren ukitu zarotzun arroparen pertala.
Huni ere zeren duen zure baithan fedea,
Othoi bihur diozazu osasuna maitea.
Medikua sartzean eriak
Iongoikoa nahi duzu presuna ohatua,
Den sarri erremedio onez sokorritua.
Hartarakotz Salamonez gintutzun abisatu,
Behar zela medikua premiakotz ondratu.
Arren bada zuk emozu antzea, Iongoikoa,
Deusetan trunpatu gabe ene sendatzekoa.
Medikua sartzean berak
O mediku hoberenen, Iaun ahalkatzaillea,
Eriaren sendatzeko indazu iakitea,
Edo ezperen faltari othoi ezten enetik,
Gaitzari erremedio ematea artetik.
Arren bada egidazu fabore halakoa,
Erremedio demodan behar bezalakoa.
Biziaz dudatzean medikuak berak
Iainko handi Salomoni xuxen irakatsia,
Alzifretik hisopara belhar guztien berria.
Ea senda dezakedan eztakit erhasuna,
Arima konfesionez senda zazu lehena.
Gero niri egidazu faborea, Iainkoa,
Gorputzari emateko behar remedioa.
Biziaz dudatzean eriak berak
Iaun Zeruko hillen eta bizien Erregea,
Arren othoi adizazu ene othoitz tristea.
Baldin hala ordenatzen baduzu oraingotik,
Ene arima hegalda dedin erhasunetik.
Bethiere konpli bedi zure borondatea,
Eta nik obedi zeren bainaiz sehi zurea.
Badariak egidazu aitziñetik grazia,
Arimaren aphaintzeko dudan ephe askia.
Hutsen ardiats dezadan absoluzionea,
Eta Aphezaren ganik benedikzionea.
Zure banket sakratura hurbill nadin ohorez,
Eta han ene arima gizen dadin faborez.
Biziaz dudatzean berzeek
O erhasun eta indar guztiaren iabea,
Dohain hura berzetarik dadukazu gordea.
Osasunarena arren egiozu dohaña,
Sendaturik diezazun bihur esker ordaña.
Baldin eta orain bada parti dadin hobea,
Arimaren prestatzeko emozu hatshartzea.
|