www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU LXVI

 

Bidean gerthatzen diren
gaitzen gibelatzeko othoitzak

 

        Unhatu denean

 

O Iesus, Kalbariara unhaturik igana,

Arren urrikal begizu nekhatuz ezin ioana.

Eta egidazu othoi liberalki grazia,

Aiseki akhabatzeko bidearen goitia.

 

        Berotetan

 

O Iongoiko, Iudutarrei eragiña gerize,

Bero handitan hedoiaz iragateko aise.

Egidazu niri ere fabore Iongoikoa,

Suportatzeko iguzki beroaren gaizkoa.

Bai Iainkoa arren othoi ematzatzu arraiak,

Ene indar flakoari asko aldez garaiak.

 

        Hotz handietan

 

Iauna othoi khen etzatzu bidetako trabuak,

Ormak, haize hotzak, eta elhur mukurratuak.

Gorputzean nihon ere hartu gabe kalterik,

Biaia konpli dezadan sendo eta salborik.

 

        Bide gaitzetan

 

Iauna iduki nazazu othoi zeure eskutik,

Eta begira nazazu linburtzeko dañutik.

Bañan guardatu zintuen bezala Iudutarrak,

Pasatzen zituztenean Sinaiko malkharrak.

Hala ni ere begira nazazu Iongoikoa,

Itzul diezazudantzat laudorio frankoa.

 

        Gau illhunean ioatean

 

O Iongoko gau belzean Abrahamen hazia,

Gidatua hedoipera bidaldurik zuzia.

Arren othoi bazterrera aldatzatzu brumaiak,

Illhunbean izar klaren argi nazan arraiak.

 

        Tormenta denean

 

O Iongoiko uriaren xukarazitzaillea,

Eta halaber haizeen bararazitzaillea.

Arren hekin eta harri husuaren kaltekik,

Begira gaitzatzu eta ozpiñaren kolpeti.

 

        Zubi batetik iragatean

 

Itsas gorrian Iuduak idorrik iragana,

Zubiaren pasatzeko egidazu dohaña.

Kaltek hartu gabe berze iraganik partera,

Ungi haren itzultzeko eskerrak ordañera.

 

        Iragan denean

 

Iauna kontu gabe esker zaitzula itzulia,

Zeren eman darotazun iragaitza nahia.

Zaradela laudatua uraren bazterrean,

Eta irletan bezala fruitutsu zerthanean.

 

        Ura batelez iragatean

 

O Iainko lehor idorra uraz inguratua,

Eta milla lore ederrez gañerik bistatua.

Arren othoi liberalki egidazu grazia,

Ibaiaren ukitzeko salbo berze hegia.

 

        Iragan ondoan

 

Zenbat esker Iudutarrek pasaturik Iordana,

Itzuli baizarotzuten guztien Iaun zarena.

Hanbat itzultzen darotzut nik ere esker graziaz,

Ura pasatzeko egin darotazun handiaz.

 

        Ikhe eta iautstegietan

 

Mendi eta desertuan lakhet zitzaitzun, Iauna,

Arren othoi adi zazu kreatura illhauna.

Iñdazu iautstegi eta ikheetan indarra,

Dohatsuki egiteko bide egin beharra.

 

        Erebalatzen bada

 

Xori errebelatuen emaillea bidera,

Arren othoi makhur zaite ene othoitz emera.

Eta itzul nazazu huts egin dudan bidera,

Basatua eznabillan lersunen arauera.

 

        Bidera itzuli eta

 

Milla eta gehiago duzula esker, Iainkoa,

Zeren entzun duzun ene othoitz ondikozkoa.

Ezen bidera itzuli nauzu zeure ontasunaz,

Esker duzula fabore egin darotazunaz.

 

        Oihan batean sartzean

 

O Iongoiko arboladiz desertuak bethea,

Bethi lore othez nola landu gabe larrea.

Arren oihaneko guarda nazazu perilletik

Eto ohoin, edo zierpe kruelen botheretik.

 

        Oihanetik salbo illkhi eta

 

Iongoikoa ene eskerrak othoi entzun etzatzu,

Zeren fabore handia egin baitarotazu.

Ezen oihaneko nauzu guardatu perilletik,

Laudorio ditutzula milla mihi enetik.

 

        Ohoñetara erortzean

 

O Iesus-Krist bi ohoñen artean itzatua,

Kaltetik begira zazu ohoñekin bathua.

Eta onera haukien muda zazu gogoa,

Desplazarik egin gabe utz nazaten libroa.

 

        Itzuri denean

 

O Iaun gorde zinduena Elias soldadutik,

Akaz errege gaixtoak hilltzera bidaltutik.

Zenbat esker baitzarotzun eman mendi ganean,

Iainko puxanta, duzula hanbat mihi enean.

 

aurrekoa hurrengoa