LEHENBIZIKO LIBURUA Giristiñoak iakin behar dituen gauzez
DEDIKAZIONEA
ENE IAUN CLAUDIUS DE RUEIL,
Baionako Iphizpiku digne, Erregeren
Konseillerari, eta Parisko semeari
O.D.D.L.I.E.D.T.
Iongoikoak nahi luen, Iaun prelata, Eskara
Ziñakien, nola Hebreu, Greka, Latin, Erdara,
Presentatzen darotzudan obraren aditzeko,
On lizela, bailitzatzu halaber laudatzeko.
Alabaiñan, guztietara ezin heda burua,
Iongoikoak berak baizen, eta adimendua.
Kreaturen podoreek bere mugak dituzte
Zeiñ gizonek haratago xitzen ezpaitituzte.
Prinzipalak badakizki, laudatzen da presuna,
Hala ere burua du behar arduraduna.
Hek guztiak mukurruki dakizkitzu, Prelata,
Zure gobernamenduan nola ageri baita.
Zure orde zenbait aphur dakidala Eskara,
Arren permeti ezazu derradan iakiara.
Askotan manatu nauzu, jendetan hausartzera,
Zenbait exortazione probetxoz egitera.
Sujet batzuk presentatzen darozkitzut humilki,
Zein baititut hobe ustez hitz lothutan ebaki.
Arren errezibi zazu arrai begitarteaz,
Gauza xipi eskañia, ona borondateaz.
Ondra baizen eztukezu, Iaun Prelata arrotzaz,
Entzutea mintzo dena beldurki aharantzaz,
Ezen errefauak dio Erregeen ohorea
Dela, hañitz mihitako sujetak izatea.
Errege baiño neuretzat, zadutzkat gehiago,
Eta ene baitan duzula eskua handiago,
Arren estima ezazu zuk ere ohorea,
Aharantza arrotz batez sujeta mintzatzea.
Hartarakotz obra hunen patroin zaitut hautetsi,
Gaizki errailleak zeren baititutzu gaitzetsi.
Zuri eskaintzen darotzut, othoi guarda ezazun,
Inbidiosen mihiak lizun eztiezazun.
Erregeak behar ditu defendatu jendeak,
Hizkuntza batekoak hain ungi nola berzeak.
|