BURU XXXII
Aldareko Sakramenduaren othoitzak erietako denaz bezanbatean
Gorputz Sainduaren ezkilla aditzean, eriak berak
Laboraria oilarrak eztu hala atzartzen,
Bekhatorea nola zuk baituzu iratzartzen.
Bere beharrean egin diezazun othoitza,
Ezen gauza aithortzeko prest duzula bihotza.
Hala nauzu ezkillaren iratzarri soñuaz,
Zuri othoitz egiteko neure flako buruaz.
Arren bada egidazu (Iongoikoa) grazia,
Banket saindura hersteko aurkhi nadin garbia.
Gorputz sainduari darraionak erran behar duen othoitza
Arrazoin da, Iesus-Kristo, den adbertimendua,
Elizatik illkhitzeko noiz baituzu ordua.
Asti duena daraitzun errespetuz ondotik,
Zure handitasunaren aithortzeko gogotik.
Eriari egiozu halako faborea,
Zure presenziak demon probetxoz ondorea.
Etsai erne daudezenen garaitzeko furiak,
Hill beharren kontra zeñak baitituzte handiak.
Eztoanak errateko duen othoitza
Zeru lehorrek bezate (Iauna) entzun soñua,
Gehiago zuri zaitzun eman errespetua.
Arren eriari heda diozozu hazkuntza,
Manaz ez bezalako har dezantzat othuruntza.
Bidean inkuntratzen dutenek
Zurekiko, Iesus-Kristo, arren biz inkuntrua,
Arima beharrarentzat on, eta dohatsua.
Eta noreraño hartu zuk baituzu bidea,
Zure presenziaren biz arrai Sainduz bethea.
Laguntzen dutenek bidean
Arrazoin da (Iesus-Kristo) illkhitzen zarenean,
Konpañiatua zaren bethiere bidean.
Hala nola Iauregitik illkhitzean Prinzea,
Zaldundearen duela gibeletik oztea.
Halaberki arrazoin da, zuri ere ondotik,
Gizonen oztea hurbill darraitzun arrastotik,
Eriari egiozu dohaña halakoa,
Zure gorputz sainduaren xahuki hartzekoa.
Gu ere garatenean herstu azken fiñera,
Egigukezu halaber othoi grazia bera.
Eriak athetan xilintxa aditzean
Salbatzaille ene gatik Elizatik illkhia,
Eta ene bazkatzeko beloaz estalia,
Damu eta dolore dut bidera ezin illkhia,
Errezibi zazu othoi obrarentzat nahia.
Konpaiñatzen dutenek athean
O Iongoiko puxant, eta aziendez bethea,
Hemen egizu dohañez bethetzeko sartzea,
Nola Arkak lehenago Obed prestuarena,
Ontasunez bethe zazu etxe hunen barrena.
Bai halakoa egizu Iaun puxanta sartzea,
Zure obrez senti dadin non sekulan etxea.
Gelan sartzean berzeek
O Iesus Apostoluen erdira agertua,
Athea zegoelarik barrenetik herstua
Fin gabeko emateko benedikzioneak,
Eta allegeratzeko hekin gogo tristeak.
Bere falten kausaz balu arimaren athea
Zarratua, berantzeko eriak zure sartzea.
Arren poxeluetarik othoi libra ezazu,
Gero abundantki zeure graziaz bethezazu.
Gelan sartzean eriak berak
Ungi sarthua zarela milla, eta milletan,
Iongoiko eta gizona, egun ene athetan.
Zure sartzeari eman badiot enpatxua,
Hura khendurik ni baithan egizu ostatua.
Baña nihola eznaiz digne bekhatorez handia,
Ene gana zure noble hers dadin presenzia.
Alabañan nahi nauzu zeronek bisitatu,
Eta neure beharrean graziaz faboratu.
Arren bada (Iainko eta Aingeruen ogia)
Ene baithan isur azu othoi zeure graria.
Gorputz saindua hartzean eriak
Iainko handi, Mana dulzez Iudutarrak hazia,
Harik ardiatsi zuten zuk agindu herria.
Mana hura baño hobez haz nazazu gaxoa,
Zure Semearen gorputz sainduaz ohekoa.
Eta baldin akhabatu behar bazait bizia,
Arren ungi fiñatzeko egidazu grazia.
Gorputz saindua hartzean berzeek
O Iongoiko, Eliasi belea egorria,
Bai Daniel Profetari Abakusez ogia,
Goseak zeramatzanak muga gabe hilltzera,
Zu orhoitu zinen hekin bien faboratzera.
Arren othoi haz ezazu ohean den eria,
Bianda Sainduarekin bidaldurik grazia.
Gorputz saindua hartu eta, eriak
Milla esker darozkitzut (Iongoiko gizondua)
Zeren ene gatik zaren ianhari bihurtua.
Milla esker, zeren iautsi zaren ene baithara,
Kreatura gaxoaren hanbat faboratzera.
Arren bada hill beharrak faboratu nahia,
Ene arima puxantki senda zazu eria.
Gorputz saindua hartu eta, berzeek
Bizitzearen fruitua Edenen laudatua,
Eriaren arimari emozu konfortua.
Horren gana gertha eztadin alferrik deithatua,
Seme bedinkatuaren gorputz preziatua.
Ungi egille ezin aski gizonek laudatua,
Ene othoitza zure gana biz arren altxatua.
Illkhitzean gelatik eriak berak
Adiu beraz (Iesus-Kristo) kanpora zoazena,
Eta halarikan ere ene baithan zaudena.
Iongoikoaren indarrak egin eztezakenik,
Mirakulluetan ezta mirakullu gorenik.
Bat delarik eman diro bi lekhutan presuna,
Eta hori muga batez hain da puxantzaduna.
Ezin konda ostietan eriaren golkhoan,
Nola manera berean zeru gorenekoan.
Adiu ene haz-Aita ona bethi zeure graziaz,
Ene baithan geldi zaite, baldin ez presenziaz.
Illkhitzean berzeek
Iesus-Kristo, gure artean hostian zaudezena,
Eta Iudizioraño illkhiko etzarena.
Etxe hunetarik illkhi arren saindu lohiaz,
Arren bethi egon zaite Iainkotasun handiaz,
Gure faltentzat osoki Iesus satisfatua,
Arren othoi adizazu gure debot plañua.
Bidean itzultzean berzeek
O Iongoiko aski ungi ezin konpañatua,
Erituari emozu galde duen donua.
Guri ere egiguzu iarraikiei grazia,
Zeruetan aurkhitzeko errepausu nahia.
Eriak berak
Iainko Seme Ejiptutik herrira bihurtua,
Zure graziaren naizen bethiere Tenplua.
Elizarakoan ere duzun nitzaz antsia,
Eta eznazazula utz bethiko ahantzia.
Elizara itzuli denean eta bethiko eriak
O Iongoiko, iauregitzat Eliza hautatua,
Handik gaztelutik legez laguntzeko mundua.
Zuk eztiezadazula, Iauna, eman hain handia,
Non bethikotz ni utzirik parti zaiten gladia.
Bañan ene baithan geldi zaite amudioaz,
Lehen ere gurutzean erakutsi osoaz.
Elizara itzuli eta konpañatu dutenek
O Iesus Krist, Elizari aziendak utzia,
Eta berzeren artean saindu Induljenzia.
Zuri iarraikiei othoi egiguzu grazia,
Irabazteko digneki erran Thresor handia.
Halaberki eriari egiozu dohaña,
Probetxu handitan gertha dakion hartu Mana.
|