www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XXIV

 

Sakramenduetako othoitzak lehenik Baptismukoak

 

        Haurra bathaiatzean iasaten dutenek

 

O Iesus-Krist Iordaingo uraz bathaiatua,

Iaun doni Ioannes Baptistak hezaturik burua.

Arren haurxoari urak, egiozu grazia,

Khen diozon hobenari narrio iarraikia.

Guri ere egiguzu grazia iasaleei,

Ibillbideei guardia emateko hunenei.

 

        Lagunek

 

Iongokoa haurxoari nola uraz burua,

Arren arima graziaz egiozu xahua.

Eta guri iasaleek ez badute berea,

Hunen aldera konplitzen zuzen eginbidea.

Iaun puxanta, egiguzu arre othoi dohaña,

Gekin eginbidearen konplitzeko ordaña,

Gloria ardiasteko ikhas dezan bidea,

Zeña baita zure Lege sainduaren moldea.

 

        Berze ikhusten dutenek

 

O Iesus-Krist Sakramendu zazpi ordenatua,

Hanbat bidetarik zure iauts zekigun donua.

Haurtxo iaio berriari bekhatu sortzekoa,

Arren xahu diozozu Adamenikakoa.

Eta guri halaberki egiguzu dohaña,

Bethiere konplitzeko zure saindu errana.

 

aurrekoa hurrengoa