www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU IV

 

Arrosarioaren dibisionea
misterioen ereduz

 

        Materiaren ereduzko Arrosarioa da, edo egun hartako sujetaren arauekoa, edo borondatez, edo debozionezkoa.

        Sujetaren ereduzkoa, edo dela ofiziotik, edo Sainduaren bizitik.

        Ofiziotik, edo Ebanjeliotik, edo berzetarik.

        Debozionezkoa berak nondik nahi duen.

        Arrosarioa da oraño lege berriko materiatik hartua, edo zaharrekotik.

        Zaharrekotik, edo naturazko legetik, edo eskribuzkotik.

        Arrosarioa da oraño othoiztekoa edo esker itzultzekoa.

        Gehiago Arrosaioa da, edo Iainkoari erraten zaiona, edo Sainduari.

 

aurrekoa hurrengoa