BURU II
Othoiz perfet eta jeneralaren exenplua laburkiago
Sartzea
Iongoikoa, hurbilltzen naiz zure begitartera,
Milla hutsez kargatua humillki othoiztera.
Lur baxoraño ere naiz belhauriko makhurtzen,
Eta errespeturekin ur sainduaz xahutzen.
Halaber dut gurutzeaz zinatzen bekhokia,
Iaun puxanta, zu zakizkit arren, othoi, balia.
Othoitza
O Iongoiko ungi egiten bethi hari zarena,
Libroki aithor ezazu galde humillarena.
Zeronek duzu mundua othoiztera atzartzen,
Eta ematen galdetua ungi bada eskatzen.
Arren bethi indakezu on dukedan dohaña,
Eta beregainki orain galdegiten dudana.
Behingoaz ardiatsten ezpadu berrizko othoitza
Othoiztu zaitudan arren, Iongoiko indarsua,
Eztatarotazu laudatu ontasun galdetua.
Bekhatoreak zutzaz entzun dadin eztu merezi,
Bete bekhatuen kausaz zeren duzun gaitzetsi.
Hartarakotz faltetarik othoi xahu nazazu,
Eta gero galdetua othoi indakedazu.
Othoitzaren ondoko egin-bideak
Eskerrak
Hartarakotz ontasunen egitera iarria,
Esker itzultzen darotzut iraganez handia.
Lehen eta bizikorik ontasun jeneralez,
Eta manera berean gero partikularez.
Guztiez ezin orhoit daite ungi ene gogoa,
Bañan bakhotxaz duzula, Iauna, esker frankoa.
Adorazionea
Berze alde adoratzen zaitut, guztien Iauna,
Eginbidez lurreraño plegaturik belhauna.
Nola zuri baitagotzu adorazionea,
Hala itzultzen darotzut merezi ohorea.
Arren bada errezibi zazu ene agurra,
Mezprezatu gabe, zeren den emaitza aphurra.
Laudorioa
Laudatzen zaitut halaber neure ahal guztiaz,
Zure perfekzioneak fin gabe ikhusiaz.
Hasterik eztuzu, eta neitzerik ez izanen,
Gehiago zare itsaso ontasun guztiaren.
Izate bat duzu, baña gehiago presuna,
Hargatik laudatzen zaitut, Iongoiko Hirurkuna.
Gonbidatzea berzeak
Zuek zaituztet halaber gizonak gonbidatzen,
Baita zuek kreatura berzeak iratzartzen,
Iainkoaren laudatzera zathozten bildumaka,
Eta lauda dezazuen elkarrekin koplaka.
Zergatik merezi duen kopla dadin sekulan,
Kreaturak errepausuz iarri diren lekhutan.
Ofrenda
Ofrendatzen darozkitzut on ditudan guztiak,
Eta hetan gorputz, eta arima garastiak.
Gehiago huneraño izan tudan nekeak,
Eta pairatu beharko tudan atsekabeak.
Fiñean neure bizian egin tudan ungiak,
Zeñak obratu baititut zuk emanik graziak.
Agintza
Bañan, Iauna, deusik egin eztut oraidaraño,
Egiteko non eztudan desira gehiago.
Ezen nola Kristauaren baitut izen goitia,
Obraz halaber nahi dut erakutsi egia.
Promesen konplitzera naiz borxaturen puxantzaz,
Zeru, lurrak lekhukotzat deiturik segurantzaz.
Othoitzak dobla
Haukin bada ordañetan, Iongoiko Zerukoa,
Ene othoitza adizazu, eta ikhus ondikoa.
Niholatan ezazula, Iaun puxanta, permeti,
Nahia ardiatsi gabe hemendik nadin parti.
Hartarakotz, o Iongoiko, ontasun emaillea,
Presenteko konplizazu arren ene galdea.
Iaikitzea
Esparantza hartan bada iaikitzen naiz lurretik,
Zure Majestatearen oñen eskabeletik.
Ur benedikatu Sainduz bustirik bekhokia,
Bai formaturik gurutze etsai-izigarria.
Arren bada ene othoitza adizazu Zeruan,
Ta begira nazazu kaltetarik munduan.
|