BURU I
Sinhetsi behar diren gauzak
Sinhetsteko gauzetan duk lehen eta bizia,
Hamabi Apostoluek Kredo irakatsia.
Kredoa Eskaraz
Sinhetsten dut Iongoiko bat ahal guztitakoa,
Izate bat duelarik hirur presunakoa.
Sinhetsten dut Iainko Aita gauzen kreatzaillea.
Zeru, lur, eta Itsaso guztien egillea,
Gehiago aithortzen dut haren Seme bakharra,
Zeñak estali baitzuen gizonaren beharra.
Espiritu Sainduak zuen mirakuilluz formatu,
Eta Birjinaren baithan harrarazi ostatu.
Baita Pilatus iujeak kondenatu habera,
Heriotze penos batez bizia fiñatzera.
Ioseph Arimathiako ixill adiskideak,
Egin zituen ordean hillaren ohoreak.
Hirur garren egunean, Iuduek uste kaberik,
Hilletarik altxatu zen Majestatez betherik.
Gero Zerura igan zen mendi baten gañetik,
Eta Aitak iarrarazi zuen eskuñ aldetik.
Handik ephe iakinetan iautsiko da lurrera,
Iosaphatko larrañean mundua iuiatzera.
Sinhetsten dut gehiago Espiritu Saindua,
Kofesatzen Eliza Ama mundura banatua,
Halaberki sinhetsten dut hillak oñen gañean,
Altxaturen diradela munduaren fiñean.
Iustuen partaletasun aithortzen dut Saindua,
Ezin ukha ere dezaket hutsen barkhamendua.
Bethiko biziak darot ordean bozten gogoa,
Zeñetzaz baitut esportzu noizbait gozatzekoa.
|