www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XVII

 

Sainduen debozionezko Mezetako othoitzak

 

        Meza aitzinean

 

O dohatsua zu zaitut adbokatzat hautatu,

Eta hartarakotz zure Mezara naiz prestatu.

Ardiats diezadazu arren othoi grazia,

Zerengatik binaitzatzu ethorri othoiztia.

 

        Meza berean

 

Iaunak ungi behatua othoi entzun nazazu,

Eta nik bezala Iauna zuk ere ertxa zazu.

Eztagizula batere othoitztera dudarik,

Premiazko gauza aithor diezadan bertarik.

Ezen ezin dirokezu inportuna Iainkoa

Zeren bethi aithortzera baitagotzu libroa.

 

        Meza ondoko

 

O Gomendioz presuna hartzen duzun titxosa,

Eztezazula guphida doblatzera othoitza

Bañan bozkariorekin bihur nadin etxera,

Berriz ere hurbill zaite Iaunaren othoiztera.

 

        Meza berriko

 

Iauna errezibi zazu borondatezkiago,

Sakrifizio hau ezen Salamonena baño.

Egun presentatzen zaitzu guztietako lehena,

Eliz-Amaz ordenatu Aphez gaztearena.

Hunen ordain egiozu egun eta sekulan,

Karguaren arauera bizian dagien lan.

Eta guri halaberki saindu induljenziak,

Irabazteko xahuki igutzitzu graziak.

 

        Ebanjelio leheneko

 

O Iesus, apostoluak mundura bidaldua,

Jentillei prekikatzeko Ebanjelio saindua.

Presentekoari arren egiozu grazia,

Digneki irakurtzeko saindu Ebanjelia

Zure legetik guk ere zer baitugu entzunen,

Obretara emateko dohain iguzu arren.

Hala egizu, o Iainko adoratu beharra,

Eta urrikal begizu lurrekoen nigarra.

 

        Epistola leheneko

 

Ontasunetik hobera o Inspiratzaillea,

Onera inspira zazu lekzio erraillea.

Eta gauza epistolan irakurtzen duena,

Konpli dezan egiozu arren othoi dohaña.

Eta guri ere othoi egiguzu grazia.

Imitatzeko eginen duen ungi guztia.

 

        Meza entzuten ezten orduetako. Abisua

 

Adiskidea, sinhetsak nik eman konseillua,

Nondik atheraren baituk gustoso probetxua.

Nahiz Elizan dezala entzun Meza saindua,

Edo nahiz eztezala, kausa trabamendua.

Barazkaldu baño lehen hik errakek debotki,

Meza sainduaren forma zeña baituk ikhusi.

Iongoikoak errezibi dezan borondatea,

Ezin ikhusi duenaz geroztik aldarea.

Hartarakotz othoiztxo hauk hemen tiat zarri,

Meza ez entzuna gatik hura gogoragarri.

 

aurrekoa hurrengoa