www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU II

 

Partikularen othoitzak
eta lehenik Burjesarenak

 

Iauna, benedikatzatzu othoi Itsasoketak,

Eta Burjesak ditudan fuñean gogoetak.

Ene desira darautsan gidazazu fiñera,

Untzian eman ditudan moianen berretzera.

Ene eta adiskideei enpruntatu diruak,

Eztezazula permeti diren urtan galduak.

Bañan berret diezezu othoi irabazia,

Fortuna gaixtoetarik guardaturik untzia.

Nori bere itzultzeko berreturik moiana,

Nik bezala untziaren gilla gañean emana.

Huk guztiak prinzipalki diren zure ohoreko,

Eta gero gaitzez bethe bizia pasatzeko.

Hala egizu lehor eta uraren Iongoikoa,

Eskerra itzul dakizun, eta laudorioa.

 

        Agintarien othoitza

 

Grazia egiguzu othoi, munduaren Iabea,

Zordun legez konplitzeko geure egin bidea.

Desohora ezgaitzaten hartu tugun karguek,

Zeren hotztu gaituzketen untziko trabailluek.

Bañan gehien den legez gure egin bidea,

Iauna, othoi eredura iguzu berthutea.

 

        Maistruaren othoitza

 

Iongoikoa zuk indazu arren buru ernea,

Itsasoan egiteko neure egin bidea.

Bi lagunak manatzeko behar den orenean,

Ene faltaz deus gibela eztadin biaiean.

Kurajatzeko halaber indazu animoa,

Betan hurbilltzen denean gaitz ustekabekoa.

Fiñean othoi grazia egidazu, Iainkoa,

Hitzez baño gehiago obraz manatzekoa.

 

        Pillotuaren othoitzak

 

O Iongoiko Elizaren iakintsun pillotua,

Zeruetan lauda zazu nitzaz egin hautua.

Eta urak pasatzeko egidazu donua,

Nihola ibilli gabe bidetik basatua.

 

        Berzea

 

Iongoikoa, ene gain da untzi eta jendea,

Merka gabeko lekhuan egidazu bidea.

Eta ene buruari egiozu argia,

Nihon hutsik egin gabe gidatzeko untzia.

Othoiztera naizen legez gehien tenitua,

Esker ere itzultzera naiteke prestatua.

 

        Arruta ematean

 

Iainkoa zu etzarela hoberen pillotua,

Gauza hartan nihork hautsi behar eztu burua.

Hartarakotz zuk emozu untziari arruta,

Eta behar guztietan zuk ezazu aiuta.

Xidorrik ezten lekhuan orratzaren menean,

Lehorra bistatik ioanik gida zazu urean.

Eta airean gidatzen duzun legez xoria,

Hala xuxen gida zazu othoi urtan untzia.

 

        Bideko kontua hartzean

 

Iongoikoa, eginbide neure hertsienean,

Othoi fabora nazazu kontuaren hartzean

Eta izarrez klaratzen duzun legez Zerua,

Arren othoi argi zazu ene adimendua.

 

        Haltura hartzean

 

Neurriz eta ordenantzaz gauzak egin tutzuna,

Arren bada zuk indazu eskatzen natzaitzuna.

Zeiñ baita grazia, ungi hartzekotzat haltura,

Konpañia ene kontra eztadin errenkura.

Eta segurena duzun legez adimendua,

Arren segura ezazu ene iujamendua.

 

        Karta miratzean

 

Iaun puxanta, gauza duzu gidatzen huntz itsua,

Eta itsasoan arrain bidetik basatua.

Irakats diezadazu niri ere xidorra,

Nola ardiatsi behar dudan zerthan idorra.

Irakats diezadazu guztiz orain neurea,

Kartan egiñ behar dudan dudoz eginbidea.

Eta izarren ditutzun legez egin bideak,

Halaber xuxenak othoi egitzitzu gureak.

Basatuak ez gabiltzan izialdurarekin,

Geure, eta asko berze jenden kaltearekin.

 

        Lemakoak bethiere

 

O Iongoiko, kheñu batez zeñak Arkanjeluei,

Baitaroztezu manuak eragiten guztiei.

Niri ere egidazu othoi, Iauna, grazia,

Ungi gidatzeko untzi Itsasora illkhia.

Itzul dietzakitzudan bozkarioz graziak,

Zeren darozkikedatzun eman bide nahiak.

O Iongoiko, San Lazaro, eta arreba Mariak,

Bazterrera gidatua salbo alof utziak.

Hala othoi gidazazu, Iauna untzi gurea,

Huts egin gabe iduki dezan xuxen bidea.

Zure maiesteari itzultzeko eskerrak,

Zergatik darozkitutzun emen bide lasterrak.

 

        Lematik illkhitzean

 

Iongoikoa, duzula esker hañitz ene mihian,

Zeren gobernatu duzun untzia ene aldian.

Ezen zuk gidatu duzu bide zabaletarik,

Othoi hala gida zazu bethi seguretarik.

Berze lanik eztuguntzat geure oso mendean,

Baizen zuri itzultzea esker jende artean.

 

        Lagunen othoitza

 

Iongoikoa, iguzkitzu arren erhi zaulhiak,

Agintariekin manu konplitzeko guztiak.

Nihork eztiezaguntzat egin erantzukirik

Ogia eman merezi zitzaikula gaberik.

Ea beraz bele kumen Iongoiko hazzaillea,

Arren aithor diezaguzu presenteko galdea.

 

aurrekoa hurrengoa