BURU XI
Meza bereko othoitzak bethiko,
Iesus Kristoren biziko misterioen eredura.
Lehenik Giristino nahien Mezakoak Iainkoari
Errakek hemen Sinhetsten dut
Sakristia barrenetik illkhitzean Apheza.
Orhoitzen naiz iautsi zela zure Seme bakoitza,
Iongoikoa adizazu arren ene othoitza.
Eskadi hemen nahi duken gauza,
eta egik nahi duken Saindua ararteko
Aldarera igaten da lagunak aitzinean,
Iesus Iauna ere igan zen Hierusalema haurrean,
Iauna, fabora nazazu narraion oñhatzean.
Eskaleren oñean da barkhamendu eskatzen,
Eta Iesus gure gatik tenpluan presentatzen,
Bai legea konplitzeko Ama purifikatzen,
Neure hobenen natzaitzu barkhamendu eskatzen.
Aldarera gero sartzen da respetuz betherik,
Iesus gure gatik hasi zen nekean gazterik.
Grazia egidazu ordain sofritzeko nekerik.
Gero aphezak egiten du gure gatik othoitza,
Baita Iesusek orobat tenpluan, eta ez hotza,
Arren beharraz fabora zazu ene bihotza.
Lekzioak naturazko legea du merkatzen,
Iesus-Krist enplegatu zen haren ere konplitzen,
Iainkoa lagun zakizkit hura obretan ezartzen.
Erratzik hemen hamar manamenduak,
Edo berze naturazko legearen manuak, nola
Obra miserikordiazkoak, edo berze manu thailluak,
Behin batzuek gero berzeak
Liburua aldatzen da gero berze partera,
Eta iuduen artetik legea jentillenera,
Iaun puxanta ez nathorren haren arbujatzera.
Ebanjeliak erran nahi eskribuzko legea,
Graziazkoarena da orobat señalea,
Haren konplitzeko othoi indazu faborea.
Erratzik hemen Elizaren manuak,
edo Sakramentuen alderakoak,
edo berze lege graziazkoaren manuak,
Ebanjelia erraten den bizkitartean
Pakearen gañetik da Hostia ofrendatzen,
Eta Iesusek Aitari bizitzea eskaintzen,
Halaber diot nik ere neurea ofrendatzen.
Giristinoen Mezako othoitzak lehen partekoak
Lababotik per omnia seculara artean,
Erraten da Iesus zela nekhatu barurean,
Iainko ona abstinenzia indazu bizitzean.
Per omniatik sartzen da Apheza Santusera,
Baita Iesus desertutik Hierusalema hilltzera,
Zure gatik zer nahi den nathorren pairatzera.
Santusean ixilldurik mementoan da sartzen.
Baita Iesusek tenpluan bere Aita othoizten,
Bizien faboratzeaz zaitut Iauna ertxatzen.
Bi-garren partekoak
Gero konsekratzen ditu ogi eta arnoa,
Deklaratzen da Kristoren triste afal ondoa,
Eta han edireten da gure arartekoa,
Gaitzetik onera ene truka zazu gogoa.
Bi eskuez Hostia du aireraño altxatzen,
Iesusen Martirioa darozu gogoratzen,
Lagun zakizkit Iainkoa lurrari apartatzen.
Beheraturik sarten da bi-garren mementoan,
Iesus ere Patriarken libratzera Linboan,
Libratzatzu penatuak labe purgatzekoan.
Tresnek erran nahi dute zerbait bere aldetik,
Burlaz zutela Mesia berregindu soñetik.
Khen ezazu bengantzaren desira bihotzetik.
Hirur garren partekoak
Erakusten du Hostia berriz kalix gañetik,
Erran nahi iaiki zela Iesus hillen artetik,
Indazu othoi grazia illkhitzeko hutsetik.
Errak hemen Gure Aita Zeruetan zarena
Hirur zathi egiten du konsekratu Hostia,
Baita Kristok eman zuen hanbatetan ogia,
Sainduen bizien, ene partez har ezazu guztia.
Bi Hostia puskak ditu gero hartzen eskura,
Erran nahi du Iaun ona igan zela zerura,
Niri ere egikedazu, othoi grazia hura.
Gero Iauna ez naiz digne dio dolorosoki,
Eta Hostia du hartzen ahal bezain humillki,
Gogoz nik ere hartzen dut ahal bezain xahuki,
Egidazu grazia bethi hurbilltzeko digneki.
Laur garren eta azken partekoak
Itzultzen da liburua gero berze partera,
Iuduak noizbat ethorriren dire konbertitzera,
Ni ere noizbat nathorren bizia hobetzera.
Komunikatu ondojo othoitza da erraten,
Berriz iautsiko dela du Iesus Krist señalatzen,
Zuri naitzaitzu, Iainkoa, ordukotz komendatzen.
Itzultzen da gero Apheza eskuñeko partera,
Ebanjelio saindua debotki erratera,
Iesusek eramanen tu onak zeru ganera,
Hel nazazu, Iongoikoa, hetarik izatera.
Erratzik hemen gizonaren lau azken fiñak
Halabiz
|