www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XXXIX

 

Poliza Tenporalekoentzat

 

O Iongoiko, erresumen lehen buruzagia,

Arren gurera zabalik idukazu begia.

Iustizia administra dadin behar maneraz,

Eta deus egin eztadin herraz eta koleraz.

Zeru eta lehorraren indartsu Iongoikoa,

Dohain ere egiguzu ungi bizitzekoa.

Garelarik miseriaz betheko larrañean,

Bizi gaiten Aingeruak nola zure kortean.

 

        Erregerentzat

 

O Iongoiko, Prinze eta Erregeen lehena,

Arren goberna dezazu bihotz Erregerena.

Eta ungi burutzeko emozu zuhurtzia,

Bere azpiko diozun eman jende guztia.

Eta nola lehenago Salomoni antzea,

Ungi gidatzeko eman baitzinoen jendea.

Arren hala gureari emozu iakitea,

Gobernatzeko behar den legez proplu xehea.

Erresumek darauntsaten gida gaitzan fiñera,

Zure ohorea eta geure arteko bakera.

 

        Konseillarientzat

 

Konseillari eta zuhur guztien nausia,

Gure erresumakoei emotezu argia.

Ifin detzaten kostuma eta Saindu legeak,

Behar moldez bizi daiten gañerako jendeak.

Hartarakotz emotezu burura prudenzia,

Urrundanik ikhusteko heldu den gaitz handia.

Eta nolako fiñean Moiseri lagunak,

Eman baitzinotzan gizon konseillu handi dunak.

Gure Erregeri ere konseillari bereak,

Emotzitzu adimendu handiaren iabeak.

 

        Gobernadorearentzat

 

Beregainki kargudunak faboretzen tutzuna,

Arren fabore ezazu gobernari duguna.

Trabailluen eredura emozu berthutea,

Eta egitekoetan adimendu ernea.

Eta fiñean Iosue, eta Kaleb bezala,

Fabora ezazu gure gobernaria hala.

 

        Gobernadorea errezibiztean

 

Zure amoreagatik gutzaz dela laudatu,

Gure gobernatzekotzat nor baituzu bidaldu.

Egiozu horren diren manamendu iustuak,

Eta hekin konplitzeko gu garen prestatuak.

Gaizki zerbitza eztadin eman zaion puxantzatz,

Eta gu ere ez Samur zuzen den ordenantzaz.

Bietarik illkhi dadin harmonia ederra,

Eta on haren dakizun zuri itzul eskerra.

.

 

        Herriarentzat

 

Iongoikoa, adizazu arren gure othoitza,

Eta fabora ezazu othoi gure egoitza.

Hemen duzunaz geroztik ordenatu geurea,

Daramagun bizi pena eta nekez bethea.

Arren bada bethe zazu ontasun mundukoez,

Halaberki aberatsten duzula Zerukoez.

Iustizia behar legez bethi dadin balia,

Zeña berthute guztien baita andre handia.

 

        Ziñ egotzientzat edo iuratuentzat bethi

 

O Iongoiko, Erregea eta Iaunen laudatzaillea,

Zeru eta lehorreko puxantza da zurea.

Arren egizu othoi kargudunei grazia,

Gobernatzeko zuzenki karguz duten herria.

Berek lehenbizikorik emanik exenplua,

Onera mobi dezaten gañerako mundua.

 

        Iuratuak egiterakoan

 

Saul eta David onaren Prinze hautatzaillea,

Egiguzu karguduntzat prestuen bereztea.

Bere manuz eta exenpluz gañerako berzeak,

Ertxa detzaten prestuki bizitzera jendeak.

Eta gaboreak othoi berzeri ez bezala,

Isur dietzatzu Iauna behar tuzten bezala.

 

        Iuratuak hautatu eta

 

Eternala, lauda zazu karguendunen hautua,

Eta berret diezezu othoi Espiritua.

Hala nola Moiseri berze guztienetik,

Adimendua berretu baitzinoen artetik.

Hala berret diezezu, Iaun ona, zuhurtzia,

Kargura deithuei ungi gidatzeko herria.

 

        Iuratu hautatuek berek

 

O Iongoiko, zeñen ganik baitirade puxantzak,

Irakats dietzagutzu iustu diren usantzak.

Gu ezgaren bezalako zirelarik guztiak,

Halarik itzuli tutzu gure gana begiak.

Milla esker ditutzula hargatik bereziaz,

Berzetarik guri egin darokuzun graziaz.

Arren bada argizazu othoi gure burua,

Arrazoñez konplitzeko eman zaikun kargua.

 

        Batzarre egiterakoan

 

O adimendu guztien zuzi argitzaillea,

Presenteko argizazu gizonen batzarrea.

Irakts diezaguzu gauza bidezkoena,

Hartan gelditurik lege demagun hoberena.

Deusik egin eztezagun herratsu banderizaz,

Bañan gauzak nola diren ordenatu Elizaz.

Pasione odolsuak khen etzatzu burutik,

Gure obrez glorifika zaiten baxo mundutik.

 

        Batzarrea egin eta

 

Lege guztien zu zare, Iauna, laudatzaillea,

Eta nahi ditutzunen halaber hautsaillea.

Arren othoi lauda zazu orain eman duguna,

Zein progotxatzeko baita gure ustez komuna.

Hartarakotz, Iaun, puxanta egiguzu grazia,

Hura begietz dezagun obretara illkia.

Prinzipalki lauda dadin zure izen altoa,

Eta gero edifika ungi Giristiñoa.

 

aurrekoa hurrengoa