www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XV

 

Iainkoaren debozionezko Mezetako Meza aitzinean

 

Iongoikoa, Meza noa entzutera Saindua,

Eta deboziño dudan galdetzera donua.

Arren bada ene othoitza Zeruan adizazu,

Eta eske nagoena liberalki indazu.

 

        Meza berean

 

Iongoikoa, orain bada galdetzen dut dohaña,

Egun hunat egin dudan urratsaren ordaña.

Arren bada Meza Saindu hunen errespetura,

Damutu gabe indazu eskatu gauza hura.

 

        Meza ondoko

 

O Errege noble eta Prinze aberatsena,

Magnifikoki indazu on eskatzen naizena.

Ezen hanbat eztuzu eman, non are gehiago

Eztuzun on emateko, eta frankokiago.

Hartarakotz liberalki usazazu dohañez,

Humilltasun handirekin galdegiten tudanez.

 

aurrekoa hurrengoa