BURU XII
Iainkoaren Arrosario komunari hurbillzenago zaionaz
Abisua
Nola Iainkoaren baithan perfekzione guztiak elkharrekin baitire ez lehenik ondokorik edo azkenik, baizen gure eredura, hala Arrosarioaren diferenzia hauk, Iainkoaz denaz bezanbatean, gure eredura aditzentut.
Iainkoaren Arrosarioaren exenplua
Lehen Arrosarioa
Iainko zeurenez zarena, indazu grazia zure admiratzeko.
Iainko zeronek ere ez zeure burua egiña, indazu grazia zure laudatzeko.
Iainko berzek ere ez egiña, indazu grazia zure ohoratzeko.
Iainko nihoren ganik dependitzen etzarena, indazu grazia zure Iaun handiena bezala zerbitzatzeko.
Iainko zeurenez perfeta, indazu grazia, zure perfekzioneei neure ahalaz iarraikitzeko.
Ondoko Arrosarioa
Iainko sinplea, indazu othoi sinpletasunaren berthutea.
Iainko bat zarelarik hirur presunakoa, indazu grazia zure nahiarekin bat izateko.
Iainko egiazkoa, indazu grazia egiaren onhetsteko.
Iainko ona indazu grazia on izateko.
Iainko lekhu guztietan zarena indazu grazia non ere izanen bainaiz zure zerbitzatzeko.
Azkena
Iainko ezin ganbia zaitezkena, egidazu grazia ez berthutetik ganbiatzeko.
Iainko ezin hill zaitezkena, indazu grazia bizi guztian, zure grazian irauteko.
Iainko fiñ gabea, egidazu grazia obra onetan ez unhatzeko.
Iainko bekhatuen barkhatzaillea, indazu grazia neure bekhatuez urrikitzeko.
Iainko glorioso zarena, egidazu grazia zure gloriaz gozatzeko.
|