BURU I
Huneraño mintzatu gare othoitz sinpleez edo bakhunez hitz itzulitan: oraiñ mintzatzera goaz prosan edo hitz lanoetan othoitz dobleez: zeren ezin bezanbat baita hekin bersutan ezartzea, gauza hetan adituak iuiatuko duen bezala.
Othoitz doblea bada, hitzak berak aditzera ematen duen bezala, da othoitz behin baño gehiagotan egiña.
Hunelako othoitzak Iainkoa gehienik ertxatzen du.
Bi othoitz mota hunean dire. Bata da kontu iustu bat begiratzen dela, eta berzea begiratu gabe.
Kontua begiratzen dena, da Arrosarioa: eta begiratzen eztena, Litaniak.
Lehenik mintzatuko gare Arrosarioaz, gero ondoan Litaniez.
|