www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XLIV

 

Sainduen Erromerietako othoitzak

 

        Erromeria othoiztekoaren promesa

 

O Dohatsu plazerezko iauregira igana,

Arren othoi itzultzatzu begiak ene gana.

Eta makhur zaite Iainko onaren aitzinean,

Bere graziez fabora nazan behar neurean.

Ezen haren ganik duzu dohain ardiatsia,

Eskuratzeko beharrei eske dauden grazia.

Ordañez partituren naiz zure Saindu etxera,

Ahalzaitzakedan bezain humillki othoiztera,

Arren entzun ezakezu ene othoitz tristea,

Eta ardiats egiñen zeren baitut galdea.

 

        Eskerrak itzultzerakoarena

 

Munduaren enganio gaitxtoei itzuria,

Pietatez adizazu ene othoitz larria.

Eta, Iongoiko puxanta, ertxa zazu humillki,

Eske nagoena aithor diezadan emeki.

Ezen laudatzen darotzte Kortekoei Prinzeak,

Adiskideenzat egin ohituzten galdeak.

Zure etxera nik ordañez egiñen dut lasterra,

Dohain ardiatsiaren itzultzeko eskerra.

Arren bada dohatsua nitzaz othoitz egizu,

Eta eskea ardiats othoi diezazu.

 

        Promesa konfirmatzeko

 

Saindu handia lauda zazu arren ene botua,

Zure etxera partitzeko zein baita formatua.

Eta gida zazu ene gutizia fiñera,

Orhoiturik ohi nola fabore ardiastera.

Kargutan duzun bezala gizonen interesa,

Arren enea ezazu aitziña entrepresa.

 

        Partitzerakoan

 

Hutsen nothak xahuturik konfesio sainduaz,

Eta arima bazkaturik ogi konsekratuaz.

Zure faboreen ustez o Saindu dohatsua,

Bide luzeari lotzen natzaio izitua.

Arren othoi zuk begira nazazu perilletik,

Bide luzean inkuntra ahal nezakenetik.

 

        Bidean bethi harakoan

 

Thronuaren aitzinean zaudezen dohatsua,

Arren othoi gida zazu etxetik partitua.

Eta urrun diozotzu biderako trabuak,

Ematen diotzotzula inkuntru dohatsuak.

Fiñean konpli artean desideratzen duena,

Etxeraño egiozu othoi bide xuxena.

 

        Hara denean

 

Milla esker zaizkitzula, Sandu handia, bihurtu,

Erromeroa zergatik baituzu faboratu.

Eta zerengatik duzun guardatu gaitzetarik,

Bide urrunak presenta ziotzakenetarik.

Esker bada eta ezagutza duzula ontasunaz,

Kortesia handirekin erauki diozunaz.

 

        Othoitza

 

Saindu handi ararteko lurrean biziena,

Arren othoi adizazu othoitz unhearena.

Zeren Iaunari egiten baitiot errekesta,

Ardiasteko fabore diezadazu presta.

Huneraño hartu tudan trabailluen aldera.

Arren ertxa zazu ene othoitza laudatzera.

Zure zordun aithorturen naiz neure bizitzean,

Eta onez aiphaturen zaitut jende artean.

Ea beraz zori onez iaio ziñen Saindua,

Ardiats diezadazu galde dudan donua.

 

        Eskerrak

 

Iongoikoaren adiskide Zerura pasatua,

Milla eskerren duzula ene ganik kantua.

Zuk faboratu ninduzun neure behar handian,

Iaun puxanta, othoitzturik bere Thronu argian.

Eskerrekin itzultzeko promesen eredura,

Arrazoin zeu ethor nendin zure etxe saindura.

Hunerañoko nekeak ezagutzaren gatik,

Hartarakotz hartu ditut bozik eta gogotik

Bizi naizen egunetan izanen dut aithorra,

Zeruetan othoi zaren ene habe gothorra.

 

        Itzultzean etxera

 

O Glorioso Saindua fidaturik zurean,

Itzultzen naiz ilkhi nintzen lekhura faborean.

Arren bada orhoit zaite Zeruetan izenaz,

Zure kausaz bere etxetik kanpora zenarenaz.

Eta idukazu othoi bethi haren ardura,

Izultzean eztezantzat kalte handik ingura.

 

        Bidean itzultzean bethi

 

Hedoi gorak oñen azpian ikhusten ditutzuna,

Etxeraño bethiere zaren ene laguna.

Laudorio ehunetan dizudan gehiago,

Zeren gidatu naukezun egoitza nerureraño.

Arren bada ararteko neuretzat hautatua,

Ene soñkide egizu itzultzean pausua.

 

        Etxera eta eskerrak

 

Dohatsua milla esker zaizkitzula kantatu,

Bideko perilletarik zeren nauzun guardatu,

Biaiaren konplitzeko Iauna ganik nahia,

Zuk frankoki ardiatsi darotazu grazia.

Zure bada ohoretan biz erromeria,

Zein halaber baitzen zure izenean hasia.

 

Halabiz

 

aurrekoa hurrengoa