www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XXXVI

 

Haur ttipientzat othoitzak

 

        Haurra eri denean

 

Iesus Kristo, karitatez araitziña errana,

Haur ttipiak utzkitzue dathozen ene gana.

Arren bada eriari emozu osasuna,

Eskerraren bihurtzeko ikhus dezan eguna.

O Iongoiko, Eliseaz haur ttipia bitztua

Eta ama tristeari sendorik bihurtua.

Indarrera itzul azu haur gazte hill-hurrena,

Noiz bait diezazun itzul esker ungi hunena.

 

        Haur ttipientzat eskerrak sendatu denean

 

Ana desolatuari Samuel aithortua

Eta ordain milla esker Tenpluan izatua.

Milla eta gehiago ditutzula eskerrak,

Zeren haurrari itzuli diotzotzun indarrak.

Berak ere lauda egun gatean zaitzakela,

Zeren guardatu zinduen hilltzetik haurtxo zela.

 

        Haur ttipia hill denean othoitza

 

Iauna, zuk hautetsi duzu haur ttipia mundutik,

Nigar ta miseria baizen ezten lekhutik.

Eta sarrarazi duzu Sainduen iauregira,

Hekin balsan emateko urreztatu kadira.

Maleziak gaixtarazi etziozan bizia,

Zeure gana deithu duzu hain laburki ttipia.

Orain bada sentitzen tu plazer sekulakoak,

Agien baititukeen pena ifernukoak.

Hala bada laudorio duzula neurri gabe,

Zeren erakutsi zaren hain arduradun iabe.

Sinhetsteaz segur gare batre gabe ageru,

Tronuaren aitzinean dagoela Aingeru.

Baita dohatsuen balsan eresien kantari,

Eta zure fin gabeko ontasunen koplari.

Garazia egiguzu salbatuen artean,

Gure amoreak gatik dagoen othoitzean.

Fin gabeko nola baitu ardiatsi gloria,

Han gu ere hel gaitezen faltatzean bizia.

 

aurrekoa hurrengoa