www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XIV

 

Iainkoaren bestetako mezen othoitzak

 

        Meza aitzineko

 

Iongoikoa, partitu naiz debotki elizara,

Zure besta egunean entzun behar Mezara.

Hartarakotz egidazu grazia halakoa,

Misterioen arauez zure othoiztekoa.

 

        Prozesioneko

 

Zerengatik Iauna egun baitzare ohoratzen,

Haren mantenatzeko dut bizia ofrendatzen.

Gurutzeari halakotz arrastotik narraio,

Ene zerbitzua othoi har ezazu bethiko.

 

        Meza bereko

 

O Iainko, zeñak baituzu fin gabeko moiana,

Halakoa egidazu arren othoi dohaña.

Zeren kausaz egun baita besta solemnizatzen,

Neure aldetik esaia nadin haren obratzen.

 

        Meza ondoko

 

Adiu Iauna, aditua othoi gertha nazazu.

Eta Besta sainduaren fiña obran emazu.

Elizak eztezan deusik debotki solemnisa,

Ardiatsi gabe gauza desira duen gisa.

 

aurrekoa hurrengoa