BURU XI
Arrosario komunari hurbilltzenago zaion berze Arrosario batez
Huneraño egin dugu hitz Arrosario aphur bat Arrosario komunetik urrutzen denaz, dagigun orain hitz berze hurbilltzenago den batez.
Hura izanen da hamabortz misterio iustuki eta ez gutiago eta ez gehiago begiratzen direla.
Gehiago Arrosario hura hirur partetan berezten dela.
Lehenbiziko partea hartu behar da, biziaren lehen perfekzione edo berthutetarik, bigarrena ondokoetareik, hirurgarrena azkenekoetarik.
Lehenik mintzatuko gare molde hunetako Iainkoaren Arrosarioaz, eta gero Sainduenaz.
|