www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU XIII

 

Obligazionezko mezetako othoitzak.

Eta lehenik igandetakoak Meza aitzinean

 

Prestatzen naiz, Iongoikoa, entzun behar Mezara,

Ethorririk Parropia neureko Elizara.

Bai halaber entzutera pregario Sainduak,

Baita ikhastera barur, eta Besta buruak.

Hartarakotz zuk indazu konplitzeko grazia,

Zeren gatik hartu baitut ethortzeko astia.

Aithortzen dut handiroki naizela tenitua,

Baldin exkusa ezbadut ona eta iustua,

Besta eta Igandetan hunat bide egitera,

Eta gorputz Sainduaren Bazkoz rezebitzera.

Baita eri naizenean Apheza abisatzera,

Sakramendu menekoak dathordan ematera.

Hilltzen bainaiz ere hemen behar dut sepultura,

Sortzen denak ere hemen hartu behar du ura.

Ea beraz zuk indazu, Iongoikoa, grazia,

Eginbideen konplitzeko behar dudan guztia.

Guztiz ere presentean entzuteko donua,

Zure semeak ordenatu Sakrifizio saindua.

Prinzipalki gertha dadin zure ohoretako,

Eta gero arimaren probetxu handitako.

 

        Meza berean

 

O Iongoiko beregainki gizonaz arthatsua!

Eta sei egunez nekha dadilla manatua,

Zazpi garrenean gero aurkhi dezan astia.

Faboreez itzultzeko zuri esker handia.

Hartarakotz bada, Iauna, egun zuk berezian,

Ene eskerrak entzuntzatzu glorioso alkhian.

Galdetzen darotzudana halaberki indazu,

Eta izandun zarela, othoi erakuts azu,

 

        Meza ondoko

 

Iongoikoa, konplitu dut ustez eginbidea,

Zeña baita Igandean Mezaren entzutea.

Ene ganik falta dena, othoi estal ezazu,

Eta eskatu dohaña grazioski emazu.

Gehiago egun hemen eman dudan ordua,

Othoi estima ezazu ungi enplegatua.

Eta meza entzunaren berthutez gaitzetarik,

Guarda nazazu etsaiak preparatuetarik.

Eta gehiago zeren egun baitut galdea,

Arren eztadukazula eman gabe gordea.

 

        Prozesioneko

 

Gurutzeraren bandera aitzindari harturik,

Eta zure izen saindua faborera deithurik,

Kantaz eta eresiaz Aphezak hurrenean,

Laiekoak oñhatzetik goaz Prozesionean.

Dorretikan darauntsala errepikaz ezkillak,

Gogoz bedere gurekin diren presunen pillak.

Aithortzen gare xahuki zerbitzari zureak,

Eta zure ordenantzen konplitzeko erneak.

Hala nola armadetan soldaduak fixorik,

Pasaiatzen baitirade ordenantzan bildurik.

Trunpeta klarak duela habarrotsa ailtxatzen,

Eta haizeak bandera hara huna banatzen.

Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz,

Eta mundua izitzen gerlazale armadaz.

Buruzagiei zerbitzu daroela fidela,

Soldaduek prometatzen ez ioateko gibela.

Hala, Iaun puxanta, gare billdurik pasaiatzen,

Eta zure defendako ezkutari aithortzen.

Segurantzaz darotzugu agintzen zerbitzua,

Gure gorputz eta arimak iraun ahalekoa.

Egun eta ez sekulan zathitzeko legeak

Ifiñi darozkigunak zure Majestateak.

Hekin kontra altxaturen diren rebel guztiei,

Halaberki egiteko gerla borthitz gaixtoei.

Iguzkitzu beraz, Iauna, arma bentzutzekoak,

Guztiz ere hirur etsai herra handitakoak.

Bañan lehengo graziez ditutzula eskerrak,

Eta guztiz azken eman ditutzunen aithorrak.

Orain galdetzen tugunak halberki igutzu,

Eta gehiago zordun othoi egin gaitzatzu.

 

aurrekoa hurrengoa