www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU V

 

Othoitz inperfet partikularez,
eta lehenik ehun oro errateko direnez

 

Gure Aita Zeruetan glorioso zarena,

Errezpetuz aipha bedi lurrean zure izena.

Egiguzu Zeruaren ardiasteko grazia,

Eta bethi egin bedi zure saindu nahia.

Egun oro behar gare iguzu mantenua

Eta guk berzeri legez hutsen barkhamendua.

Eztezazula permeti tenta gaiten borthizki,

Bañan gaitzatzu kaltetik hastanduak iduki.

 

Hau duk Iesus Kristo berak irakatsi othoitza,

Zeñetan zazpi prinzipal gauza ohi baitauntza,

Berzeak bill ziaitezkek hunetara erraxki,

Hauk gogoan har etzakek ahal bezain debotki.

 

        Orenak iotzean

 

Iauna grazia egidazu othoi heldu orena

Hobeki iragatzeko, ezen pasatu dena.

Harran egin tudan hutsak barkha dietzadatzu,

Eta eskerrak bizia luzatuaz hartzatzu.

 

        Berzea

 

Hanbatetan, Iaun puxanta, darokitzut eskerrak,

Zenbat moment bizitzean ioan baitzaizkit alferrak,

Ene ephea laburtu da hanbatez gehiago

Zenbat hegaldatu baitzait orenik aitzinago.

Damu eta dolore dut ioanak ezin deithuaz,

Eta zure zerbitzuan ezin enplegatuaz.

Hartarakotz (Iaun puxanta) egidazu grazia,

Zein ene bizitzearen baitzare espensaria.

Pasa dezadan heldu den oren hegaldaria,

Iragana nola nuken enplegatu nahia.

 

        Argi ezkillan

 

Argitzen da, Iongoikoa, aditu dut ezkilla,

Gau guztian egotu naiz allegia ni hilla.

Nekera iaiki behar dut eguna da hartako,

Arren ene obrak diren zure ohoretako.

Duzula esker iraganez oraingoez ohore,

Ethorkizunekoetan indakezu fabore.

 

        Egu erdian

 

Egu-erdia dela hara non darauntsan ezkillak,

Iaikiz geroko dohañez ditutzun esker pillak.

Egizuzu gehiago hunik arrats artean,

Zure faboreak diren gu gaxoen gañean.

Esker eta laudorio nabartzean illhuna,

Zuri, Iauna, itzultzeko iraganik eguna.

 

        Arrats ezkillan

 

Huna non den, Iongoikoa, arratsaren soñua,

Esker eta laudorio zaitzula bihurtua.

Ezen zuk guardatu nauzu asko perilletarik,

Are nik dakidan baño gehiagoetarik.

Hanbat beraz duzula esker ungi egille handia,

Zenbatetarik guardatu baituzu ene bizia.

 

        Iaiki ondoko egin bidea

 

Iongokoa barkhamendu eske nago hobenez,

Iragan den gau belzean egin nituzkeenez.

Guztiz barkhamendu eske nagotzu handienaz,

Gehienikan bekhatu doloratzen naizenaz.

Urriki dut eta damu hain itsuski faltatuz,

Eta aithortzen dut hutsa, neronek konsentituz.

Hartarakotz sekulako darotzut hitz segura,

Hartara ez erortzeko ez berze behkhatura.

Klara zazu arren, othoi, ene adimendua,

Iakiteko zein hutsera naizen inklinatua.

Erortzetik guarda nadin hemendik aitzinera,

Baita orobat berzetan ez behaztopatzera,

Dohain hura egidazu munduaren iabea,

Zure grazian bizitze fiña dadin enea.

 

Gehiago naizelarik indigne eskatzera,

Allabañan ausartzen naiz berzeren galdetzera,

Zure ontasunek naute hartara gonbidatzen,

Zeren izatuez baitut gehiago galdetzen.

Arren bada, Iongoikoa, indatzitzu graziak,

Ene kalitateari dagotzan bereziak.

Arimari dagotzanak lehen eta bizirik,

Eta gero gorputzaren ontasunak ondotik.

Zeren fiñean bainuke, Iongoikoa, premia,

Liberalki zuk indazu arren hura guztia.

Gehiago egidazu fabore halakoa,

Ofizio dudanean ungi nekhatzekoa.

Orain danik iguzkia estal dadin artean,

Gaizki enplegatu gabe momentik bitartean.

Fin onera gidatzatzu gogoeta eneak,

Hitzak, obrak, bai halaber gorputzaren guneak.

 

Bizkitartean dituzula milla esker Iainkoa,

Zeren grazia darotazun egin iaikitzekoa.

Zeren begiratu nauzun etsai krueletarik,

Bizia eztarotaten arrapatu lotarik.

Baita zeren darotazun luzarazi bizia,

Konfesioz sendatzeko arimaren zauria.

Hauk guztiak aithortzen tut zure esku xoilletik,

Ezen deusik ezta egin hemen ene aldetik.

Zeren sensuen egotu diren ofizioak,

Hala nola sepulturen denaren mianbroak.

Hautzaz era gehiago grazia lehengoaz.

Milla esker ditutzula, Iauna, ene ahoaz.

 

        Etziterako eginbidea

 

Iauna, zuk dietzadatzu othoi barkha hobenak,

Iaio ninzen egunetik huneraño eginak,

Barkha dietzakidatzu konfesatu gabeak,

Bañan guztiz iaikiz gero hunako huts-arteak.

Ezen hanbat ofensatu zaitut Iainko bizia,

Kondatzera non ezin hel baitaite ene mihia.

Ahalaz premiatzeko orhoit daidin gogoa,

Bihotzera egor dazu arrai bat Iongoikoa.

Eta gero, o Monarka pietatez bethea,

Ene falta itsusien ahantz azu nonbrea.

Ezen urriki handi dut egin tudan guztiez,

Guztiz egungo eta berze konfesatu gabeez.

Neure falta aithortzen dut zure begitartean,

Bai halaber Zeruetako saindu guztienean.

Konfesio diodala Aphezari eginen,

Zuri darotzut, Iainkoa, segurantzaz agintzen.

Bai konplituren tudala hark ordenatu penak:

Eta hobeki biziko eramanen egunak.

Arren bada ikhusazu ene nigar istilla,

Eta ez nazazula surat egotz nola sukhilla.

Aitzitik dietzadatzu, othoi, barkha gaizkiak,

Bendeku eske Zeruari dagotzan oihutiak.

 

Gehiago, o izarren higitzaille handia,

Gaua ungi pasatzedo egidazu grazia.

Etsaien guarda nazazu enganioetarik.

Haizatzen tutzula urrun ene bazterretarik.

Espiritu dohatsuez bethe zazu etxea,

Gau guztian nadukaten gomendioz gordea.

Iguzkiak duenean inguratu mundua,

Goiz aldean itzultzeko milla eskerren kantua.

Bañan, Iauna, oraiñ ere ditutzula eskerrak,

Eta egun izan tudan ontasunen aithorrak.

Ezen goizetik argitu zintuen ene begiak,

Khasaturik munduaren hedoi tristagarriak,

Eskañi darozkidatzu milla milla atiza,

Zure iauntasun handia non nezaken zerbitza.

Beregain esker darotzut neure ahal guztiaz,

Egun egin darotazun prinzipalen ungiaz,

Bai halaber gañerako berze dohain handiez,

Hala nola ohroituez, orobat ahantziez.

 

        Egunaz edozein orduz

 

O Iongoiko argiaren izpiz banatzaillea,

Ene othoitzaren arren, zaren entzuntzaillea.

Eta egidazu, Iauna, egungo egun guztia,

Bekhaturik egin gabe pasatzeko grazia,

Gauaren ondoan duzu erakhartzen eguna,

Obra onetan nekha dadin mundura den persuna.

Arren bada argipean egoitza hautauta,

Othoi argi zazu ene ilhun adimendua.

Gehiago Iaun puxanta egidazu grazia,

Obra onetan arrasteko egungo egun guztia.

 

        Gauaz iratzartzen deneko

 

Iongoikoa, bere gerlak illhunbeko Prinzeak,

Gauaz prinzipalki egin ohi ditu dorpheak.

Arren begira nazazu haren behatzetarik,

Biziaz gabe eznazan, prestatu gabetarik.

Ingurutik khasa zazu espiritu herrosa,

Deskarga eztiezadan aiherkunde hirosa.

O Iesus, Apostoluak gauaz iratzarria,

Etsai gaixtoari egin ziozoten guardia.

Presunaren haragia zela guztiz flakoa,

Eta espiritu gure etsaia xoill sendoa.

Arren bada egidazu, Iauna, hanbat fabore,

Etsaiak eztuen ene zauritzeko podore.

Bañan itzul daitekeño munduaren zuzia,

Othoi gathea iduki diozozu hersia.

 

        Lana hastean

 

Iongoikoa beha zazu arren ena lanera,

Eta faboreak isur tzaztu ene gañera.

Zure faborea gabe deus ezin dirot egin,

Niri laguntzeaz othoi har ezazu atsegin.

 

        Lana aitzinatu eta

 

Huneraño ekharri dut lana zure moianez,

Grazia egidazu zure fiñatzeko dohañez.

O entrepresa sainduen xuxen gidatzailea,

Arren othoi fineraño gida zazu enea.

 

        Akhabatu eta

 

Duzula esker, Eternala, obra akhabatzean,

Zeren hagoan iduki nauzun bizkitartean.

Milla eta gehiago zaitzula esker bihurtu,

Zeren ene lana duzun fiñerano gidatu.

 

        Etxetik illkhitzean

 

Iongoikoa gidatzatzu arren ene urratsak,

Ustekabez har eznazan ibill bidean gaitzak.

 

        Bidean harakoan

 

Iaun handia, arren othoi zuk indazu grazia,

Nora gogoz illkhi bainaiz noan salbo bizia.

 

        Hara denean

 

Huneraño gidatuaz ditutzula eskerrak,

Bihurtzeko indatzitzu othoi bide lasterrak.

Eta zeñen gatik illkhi bainaiz othoi grazia,

Iaun puxanta, egidazu dagidan beharkia.

 

        Etxera bihurtzean

 

Iongoikoa hunerano zuk ninduzun gidatu,

Etxerano ere othoi akonpaña nazazu.

 

        Etxera eta

 

Milla esker ditutzula Zeruaren Iainkoa,

Grazia egin darotazu etxera itzultzekoa.

 

        Salutanzia ordinarioa

 

Iongoikoak dizkitzula muga guztiak hautuak,

Zuri ere dizkitzula halaber dohatsuak.

 

        Inkuntruetan

 

Iaun puxantak hel zaitzala helerantza onean,

Baita zu ere halaber zori onez bethean.

 

        Konbersazionean sartzeko

 

Iongoikoa hel nazazu prestuen batzarrean,

Eta sartzetik nazazu guarda gaixtoenean.

Ezen prestuen balsan dut bizia hobeturen,

Eta gaixtoen artean halaber gaixtaturen.

Ea beraz sar nazazu prestuen solasean,

Zure izena ofensatzen non ezbaita hitztean.

 

        Othuruntza aitziñean

 

Iainko probeditzaillea iauts zaite mahañera,

Aitziñeko ianharien othoi bedinkatzera.

Guarda zazu biandaren perilletik gorputza,

Ontasun haren dizudan frankoki ezagutza.

 

        Othuruntza ondoan

 

Esker duzula Iainkoa asko eta hunetzaz,

Zeren saziatu nauzun bakezki othuruntzaz.

Arren hura konplitzeko egidazu grazia,

Zergaik gorputza baita ianhariaz hazia.

Zuri podoreaz, Iauna, bihurtzeko ohore,

Arren haren konplitzeko zuk indazu fabore.

 

aurrekoa hurrengoa