BIGARREN LIBURUA, Giristinoak erran behar lituzken othoitzez
Sine intermissione orate. I. Thess. 5.
Gau eta egun egizue othoitz debozionez, galdetua,
Iaun puxantak, dizuen gogo onez.
Bordelen,
Iakobe Mongiron Millanges Erregeren inprimatzaillearenean
MDCLXIX
DEDIKAZIONEA
Iaun Migel de Oiharart, bikario jeneral, ofizial, eta Baionako eliza nausiko, Kalonge teologari
Platonek ezarri zuen liburuan ederki,
Zuhurra bersuan zela nekaturen alferki.
Zeren kopla partitzen den fantasia sendotik,
Zein ederrik ezin ethor baitaite ene flakotik.
Hartarakotz beha nago nor dukedan fabore,
Eta zu ikhusten zaitut Eskaldunen ohore.
Arren bada errezibi zazu obra ttipia,
Zure faborearekin didurien handia.
Ezen handia da zure itzala, noiz ere Arzain,
Iphizpikuak hautatu baitzaitu bere ordain.
Erituei zuk aditzen daroezu plañua,
Eta ematen probetxoz den konsolamendua.
Bañan guztiz Laphurtarren arimei egarria,
Hiltzeko zare, hain kargu handian ezarria.
Prestutasunaz altxatzen daroezu Eliza,
Eta milla deskubritzen salbatzeko atiza.
Zuri bada obratxo hau darotzut presentatzen,
Eta zu zaitut, defenda dezazun, suplikatzen.
Ezen zure faboreen ustez, hitz egitera,
Ausartu naiz, ailtxa zaite beraz faboratzera.
Gehiago faborez den obra estimatua,
Ezen berregintzarekin bera eskribatua.
IRAKURTZAILLEARI ABISUA
Huneraiño mintzaturik gauza iakitekoez,
Orain mugaz dagigun hitz othoitz egitekoez.
Ezen hekin moianez Iaun Zerukoak guztiak,
Esku puxantaz estaltzen tik gizonen premiak.
Ea beraz ikhaz ezak Iañkoaren othoizten,
Eta oren guztietan behar denaz ertehatzen.
Hartarakotz hemen diat antzea deklaratu,
Eta haren eredura exenpluak moldatu.
Aski dena ene penek liketek irabazi,
Baldin asti orduetan nahi baituk ikhasi.
Bañan errak astiroki othoitzetan lehenik,
Othoiztea zein baitago hurren plaman etzinik.
Ezen othoitzen han diat moldea arrimatu,
Eta Iañkoari mintzo natzaiola, moldatu.
Hunek ernaturen darok bihotza othoiztera,
Pensatzean, nolako den, othoizteko manera.
Othoiztekotzat hau dukek preparazionea,
Handik beraz has ezakek heure orazionea.
|