BURU VI
Edozein ordutako othoitzak
Egunaz
Iongoikoa Mariñela egunazko gaitzari,
Lehen itzur dakikeo, ezen gauazkoari.
Ezen nihon behar bada begietan argia,
Urean behar da ungi gidatzeko untzia
Hura dugularik guti da ure jakitea,
Gure gañean egoten ez bazare ernea.
Hartarakotz lehor eta uraren Iongoikoa,
Arren gibela zazu gaitz ezin itzurizkoa.
Orhoitzen garela egin dukezun faboreaz,
Milla esker itzulzeko kantuzko ahaireaz.
Gauaz
Iauna, begira etzatzu gizon itsasturiak,
Gau belzean har eztetzan kalte izigarriak.
Zarraturik idukozu tormentari ahoa,
Eta aparta ezazu fortuna kaltezkoa.
Ezen Mariñelak ditu trabatzen ilhunbeak,
Eta erraxkiagotu hartzen handi kalteak.
Hartarakotz bada, Iauna, othoi guarda gaitzatzu,
Eta Zeruaren izar klarak ager etzatzu.
|